+Trebakuntza

Eraldaketa digitala hezkuntzan

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak 2022-2024 aldirako Euskal Hezkuntza Sistemaren Eraldaketa Digitalerako Plana aurkeztu zuen joan den apirilaren 29an, Bilbon. Plan horretan 202,6 milioi euroko inbertsioa egingo du Hezkuntza Sailak 2022-2024 aldi horretako hiru urteetan. Sailburuarekin batera aurkezpen ekitaldian egon ziren Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuordea, Jorge Arevalo Lanbide Heziketako sailburuordea eta Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea.
Ikaslea erdigunean
 
Plan berria berrikuntza pedagogikorako palanka egingo duen esparru berri bat sustatzeko asmoarekin sortu da. Horrela, trebetasun digitalen garapena indartuko du, hezkuntza-sisteman teknologiak eraginkortasunez eta era optimoan erabiliz. Ikasleak ikaskuntza-prozesuaren erdigunean kokatzen ditu, aro digitalean beren potentzial guztia gara dezaten. Horregatik, planak dituen helburuen artean ikasleen zein irakasleen trebetasun digitalak sustatzea dago. Ezinbesteko urrats bat da, azken finean, euskal ikasleek mende honetako erronkei arrakastaz aurre egin diezaieten.
Hezkuntza-sistema guztia aro digitalera egokitzea da plan berriaren lehentasuna, etapa guztietan. Baina hezkuntza-sistemaren eraldaketa honek dakarren erronka ez da pedagogian bakarrik gertatzen, baita lanaren antolaketan, azpiegituretan eta gobernantzan ere. Testuinguru horretan, esperimentazioak eta ingurune digitalen erabilerak bultzatuta egin behar da eraldaketa, praktika pedagogikoak hobetzeko.
 
Eraldaketa Digitalerako Planaren arabera, eraldaketa hori erronka bat da, eta kolektiboki heldu behar zaio, honako helburu orokor hauek hartuta:
 
  • Euskal Hezkuntza Sistemaren eraldaketa bultzatzea, teknologia digitalen erabilera edo aplikazioa integratuko duen eredu berritu baten bidez.
  • Irakasleen eta ikasleen gaitasunak indartzea, ahalmen digitala aprobetxatzeko eta ahalmen hori irakaskuntzan eta ikaskuntzan txertatzeko.
  • Hezkuntza-sistemako eragile guztien arteko lankidetza sustatzea, eraldaketa digitalak dakartzan erronkei aurre egiteko.
  • Azpiegiturak egokitzeko eta modernizatzeko bide egitea, era horretan ikastetxeak arinagoak izan daitezen eta guztiontzako konektibitatea, segurtasuna eta irisgarritasuna bermatzeko.
  • Teknologia digitalen erabilera arduratsua sustatzea, egon daitezkeen arrakala digitalak saihesteko eta garapen jasangarria bultzatzeko, 2030 Agendaren ildotik.
Aurrez esandako guztia oinarrizko hiru dimentsiotatik jorratzen da:
 
  • Pertsonez arduratzen den dimentsioa, profesionalen eta ikasleen trebakuntza indartzeko.
  • Dimentsio teknologikoak azpiegituraz eta tresnaz hornituko ditu ikastetxeak, kalitatezko prestakuntza-prozesua eta bikaintasuneko ikerketa errazteko.
  • Sistema osoa barne hartzen duen dimentsioa, eraldaketa digitalaren plangintza bultzatuz euskal hezkuntza-sisteman, haur-hezkuntzatik unibertsitateraino, Zientzia eta Unibertsitateak biltzen dituen sareari ere erantzunez.
1. Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoko etapetan: Teknologia digitalak sartuko dira ikastetxeetako irakaskuntza, ikaskuntza eta ebaluazio-prozesuetan.
  • Horrela, irakasleen gaitasun tekno-pedagogikoak landuko dira eta ikasleak digitalki gaitua izatea bilatuko da.
  • Hezkuntza-komunitateentzako lidergo digitalean ere esku hartuko da, eta erronka digitalekin lerrokatutako azpiegituren alde egingo da.
  • Gainera, Eraldaketa Digitaleko esperientzia aurreratuak hartuko dira gaitasun handiko zentroetan.
  • Ekintza zehatz batzuk:
    • Digitalizazio-talde indartu bat sortzea erronkei erantzuteko.
    • Estrategia digitala bultzatzea ikastetxe guztietan. Zentroko proiektu digitala garatzeko prestakuntza eta orientazioa.
    • Irakasleen gaitasunetara egokitutako prestakuntza-ibilbideak diseinatzea eta ezartzea.
    • Ikastetxeetan aholkulari digitalen sarea aktibatzea, aholkularitza tekno-pedagogikoaren funtzioa beteko baitute.
    • Material pedagogiko digitalak sortzea. Lizentziak eta material propioak.
    • Lehen Hezkuntzako 5. mailatik aurrera gailuak jartzea ikasle guztientzat. Baita Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 4. mailara bitarteko irakasleentzat ere.
    • Ikasgela eta espazio digitalizatuak diseinatzea.
2. Lanbide Heziketan:
  • Eraldaketa digitalak bilakaera berri bat ekarriko du Lanbide Heziketara, eraldaketa disruptiboan oinarriturikoa; prestakuntza aurreratuko eredu berri bat, ikastetxeetako antolaketa eta egitura desberdinekin, espazio berriekin eta ingurune digitaletan aplikatutako sistema adimendunekin.
  • Ekintza zehatz batzuk:
    • Heldutasun digitaleko eredu bat garatzea, barne hartuko dituena azpiegitura berriak, teknologia digitalen erabilera aurreratuan gaitasun berriak eta errendimendu handiko ikaskuntzen garapena.
    • Irakasleen eta ikasleen prestakuntza digitala.
    • Azpiegitura digitalak eraldatzea (azken belaunaldiko ekipoak, 5G, Wifi 6…).
    • Teknologia digital aurreratuak ezartzea (murgiltze teknologia digitalak eta interaktiboak).
    • Eraldaketa digitalean ikasteko espazio berriak.
3. Unibertsitate ekosisteman:
  • Lehentasuna enplegagarritasunak eskatzen dituen gaitasunak sortzeari, irakasten dena birpentsatzeko irekitasuna izateari eta teknologiak hezkuntzan eta zientzian mugak gainditzeko ahalmena duela aitortzeari.
  • Ikasleen gaikuntza digitala, unibertsitateko ikasleen artean ekitatea eta aukera-berdintasuna bermatuz.
  • Zientzia Irekia bultzatzea, emaitzen eta baliabideen eskuragarritasuna hobetuz, baliabide bibliografikoak barne, zientzia hobea eta maila globalean eskuragarriagoa sortzen laguntzeko helburuarekin.
Ekimen nagusiak:
  • Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitate guztiek izango dute beren Eraldaketa Digitalerako Plana.
  • Konektibitatea eta ikasteko ingurune birtualak bultzatzea; I2Basque datu-sarea berritzea, barnearekiko eta kanpoarekiko konektagarritasuna bermatzeko.
  • Ikasle zaurgarrientzako baliabide teknologikoak eskuratzea.
  • Superkonputazio-zerbitzuak indartzea, baliabide-autonomia sendotzeko, euskal ikerketa-komunitate osoari zuzendutako HPC Poloa (High Performance Computing Euskadi) sortuz.

Euskadi eraldaketa digitalaren  testuinguruan

 
Ekonomia eta Gizarte Digitalen Indizearen 2020ko edizioak Eraldaketa Digitalaren joera positiboa erakusten du Euskadin, berau osatzen duten bost dimentsioetan: konektibitatea, giza kapitala, Interneteko zerbitzuen erabilera, teknologia digitalaren integrazioa eta zerbitzu publiko digitalak.
Oro har, Euskadi Europako batez bestekoa baino ia ehuneko hamar puntu gorago dago, eta Estatuko batez bestekoa baino lau puntu gorago. Alemania, Frantzia edo Austria bezalako herrialdeen aurretik dago. Euskadi da, gainera, ikasgeletan ordenagailu gehien dituen autonomia-erkidegoa, batez beste ordenagailu bakoitzeko 1,5 ikasle baititu.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.