Martxoaren 19tik aurrera euskal enpresa txiki eta ertainek zibersegurtasun industrialeko eta digitalizazioko programetako laguntzak eska ditzakete, startup teknologiko eta berritzaileek hilaren 31tik aurrea eska ditzakete ekintzailetza programako horiek eta gazteek martxoaren 26tik aurrera eskura ditzakete nazioartekotzeko 125 BEINT bekak. Programa horiek guztiak Ekonomiareb Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren “Oso ETEzaleak gara” laguntza-programaren barruan kokatzen dira (SPRI Taldearen bitartez).
Laguntzei buruzko jardunaldi telematikoen ostean (1.300 enpresek eskaitzen diren 68 laguntzei buruzko azalpenak jaso zituzten; bestetik, 5.000tik gora enpresak azalpen horiek SPRI Taldearen kanalaren bitartez ikusi dituzte), enpresak eta beste erakunde batzuk ere jardunaldiak eskatzen eta antolatzen ari dira helburu berberarekin.
Ondokoak dira, besteak beste: Metalaren Bizkaiko Federazioa, Elikaduraren Klusterra, Elkargi, Innobasque, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea (DEBEGESA), Debagoienako Garapen Agentzia, SEA Arabako Enpresak, Euskadiko Ekipamendu, Zur eta Diseinu Klusterra (HABIC) edo Basque Health Cluster.
Urteko lehen hilabeteetan Euskadiko I+G-ko jarduera babesteko deialdiak egin ondoren Hazitek eta Elkartek programen bitartez (131,3 milioi euro), SPRI Taldeak hilaren 19an ireki zuen Zibersegurtasun Industriala (2,5 milioi euroko zuzkidura) eta enpresak digitalizatzeko Industria Digitala laguntza-programetarako (3,6 milioi euroko aurrekontua) eskaerak aurkezteko epea.
Era berean, unibertsitateko goi-mailako gradu titulua duten eta ingelesa menperatzen duten 30 urtetik beherako pertsonek aukera dute 125 Beint beketatik bat eskuratzeko martxoaren 26tik aurrera. Beka horien bitartez kanpo-merkataritzaren arloko nazioarteko esperientzia lortuko dute atzerrian praktikak eginaz eta lan-mundurako sarbidea segurtatu ahal izango dute. Programa honek 5 milioi euroko aurrekontua du.
Azkenik, ekintzaileek Ekintzaile programaren dirulaguntzak jaso ahal dituzte (3,1 milioi euro), BIC-Business Innovation Center-en bitartez startup teknologiko eta berritzaile berriak martxan jartzeko eta euren heltze-prozesuak babesteko.
Eusko Jaurlaritzak 18.000 eurorainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak emango dizkie zibersegurtasun arloko neurriak aplikatzen dituzten enpresa industrialei. Gainera, laugarren edizio honetan Zibersegurtasun industrialeko programak -zeinaren helburua baita zibermehatxuen aurkako babesa sustatzea eta zibersegurtasuna aprobetxatzea lehiakortasun abantaila bezala- bere aurrekontua bikoiztu du, 2,5 milioi euro guztira.
SPRI Taldearen eta Zibersegurtasunerako Euskal Zentroaren (BCSC, ingelesezko siglak) bitartez kudeatutako programa honek 178 proiektu babestu zituen iaz. 1,3 milioiko aurrekontuarekin, 3,3 milioi euroko inbertsioa mobilizatu zuen.
Hona hemen diruz lagundu daitezkeen jarduerak: sistemen konbergentzia eta integrazioa IT/OT inguruneetarako, lantegietako ekipo industrialetarako urruneko sarbideen sekurizazioa, auditoretzak, kanpoko erasoen simulazioak, plantillaren kontzientziazioa, enpresa bakoitzaren egungo egoeraren diagnostikoa eta jardunbide egokiak barneratzeko edo ziurtagiriak eskuratzeko proiektuak.
Laguntza eskaerak SPRI Taldearen web orritik tramitatuko dira, eta eskaerak aurkezteko epea martxoaren 19tik azaroaren 26ra bitartekoa izango da.
Martxoaren 19tik irailaren 24ra arte, zabalik egongo da euskal ETEen eta industriaren eraldaketa digitalerako laguntzen eskaerak egiteko epea. 3,6 milioi euroko zuzkidura duen Industria Digitala programak erantzuna ematen dio industri arloko enpresetan eta produktu-prozesu industrialarekin lotutako zerbitzuetako enpresetan Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (EIKTak) txertatzeko erronkari, helburua baita bultzada bat ematea euskal sektore industrialaren digitalizazioari.