Adrián González bere belaunaldi guztirako adibide izan daitekeen gazte horietako bat da. 23 urte besterik ez badita ere, AboraWorldeko sortzaile eta merkataritza-arduraduna da. ABORA, bere aldetik, mundu osoan zehar banatuta dauden startup txiki asko dituen enpresa bat da. Negozioa 2016an sortu zen, LEINN Nazioarteko graduaren barneko proiektu baten barruan eta egia esan, orain arteko emaitza oso ona izan da. Hain da horrela, ezen beraien startupetako bat, OxRiders izenekoa, hirugarren finalista izan zela 2019ko Global Student Entrepreneur Awards sarietan (GSEA). Elkarrizketa honetan AboraWorld zer den, nola lan egiten duten azaldu eta lan-munduarekin harremana duten gai ezberdinei buruzko bere ikuspegi pertsonala eman digu Adiánek.
Zer sentitu zenuten Global Student Entrepreneur Awards 2019ko (GSEA) hirugarren saria jasotzean?
ABORAren proiektuetako bat, OxRiders, izan zen saria jaso zuena eta sentsazioa oso ona izan zen, izan ere inoiz ez genuen estilo honetako ezer irabazi eta itxaropenik gabe aurkeztu ginen, baina finalaurreko eta finalari esker, konturatu ginen toki bat izan genezakeelaz eta azkenean hirugarrenak geratu ginen finalean.
Zer da AboraWorld?
AboraWorld LEINN (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) Nazioarteko karreran geundenean sortu genuen enpresa bat da. LEINN Nazioarteko lehen belaunaldia izan ginen eta gure ibilbidea Txinan hasi zen, Shangain, 2016an. Han talde bat osatu genuen, osatua txinatar jatorriko bi pertsonez, Armeniako batez, Costa Rica, Egipto eta Euskal Herrikoak, eta azkenean kultura anitzeko talde bat bildu ginen, lau urteren bitartean enpresa bat sortu behar genuenak.
AboraWorld enpresa nagusi bat bezala da eta bere baitan enpresa ezberdinak ditugu, BeMonkeys edo OxRiders esate baterako, produktura dedikatzen diren startupak direla.
AboraWorld mundu osoan zehar banatuta dauden 10 pertsonek osatzen dugu. Gure helburua karreran zen lau urtetan enpresa jasangarri bat sortzea, fakturazio-, etekin- eta bestelako maila batzuekin. AboraWorlden bidez guk startup txikiagoak ditugu. Azkenean, AboraWorld enpresa bat da, pertsona-talde bat, eta horren barne enpresa txikiagoak daude.
Zein enpresa mota dituzue?
Nagusiki, sortzen ditugun enpresa guztiak edo sortu nahi ditugunak balio bezala izan behar dute teknologikoak izatea, edo oinarri teknologikokoak, jasangarriak izatea eta inguruneari minik ez egitea, eta nobedadea eta berrikuntza ekartzea. Oraintxe bertan, gehien bideratuta gauden sektoreak dira aholkularitza ekintzailetzarako Estatu Batuetan, mugikortasun jasangarria, OxRiders-en kasuan bezalaxe, eta telefono mugikorrak eta osagarriak, BeMonkeys-en bezala.
Nola lan egiten duzue?
Guk lan egiteko modu ezberdinak ditugu. Alde batetik, barneko ideia bat dago, enpresako norbaiti otutzen zaiona, adibidez zerbait sortu pentsatuz moto elektrikoetan merkatua dagoela… Startupak sortzeko edo erakartzeko beste modu bat da Europan aplikatzea atzerrian arrakasta izan duten ideiak, herrialde ezberdinetan egon izan garenari esker. Eta azkenik, beste modu bat da berezko ideia bat izan duen kanpoko jendeari lagundu talde txiki bat sortuz ABORAn.
Zein filosofia dago AboraWorld-en atzean?
Guk atsegin duguna da mundu guztiari aukera ematea da, ez dugu ezerengatik diskriminatzen. Askotan erabiltzen dugun esaldi bat da “everyone's the right to flourish”, mundu guztiak daukala loratzeko eskubidea. Bestalde, nazioarteko enpresa bat izanik eta mundu osoko jendea izaki, kultura guztiak errespetatu eta beti horiek lotzen saiatzea, kultura bakoitzaren onena atera ahal izateko, bata bestearen aurka ipini gabe, askotan gertatu ohi den bezala.
Nola daukazute banatuta taldea?
Oraintxe bertan Txinan lan egiten dauden bi pertsona ditugu, Europan gauden hiru pertsona Bilbo, Madril eta Amsterdamen artean, eta Settlen dauden beste bi pertsona, Estatu Batuetan. Orain banatuta gaude startupen gauzatze garai batean gaudelako. Ahalik eta gehien hazi behar gara, baina guztiak batera egon gara Bilboko BBFn urte bat baino gehiago, sei hilabeta Shangain…
Zein abantaila ditu enpresa kultura aniztun batean lan egiteak?
Nik uste dut ideia eta iritzien aniztasuna nahiko handiagoa dela enpresa lokaletan baino. Adibidez hori ikusten da mundu osotik ideiak harrapatzeko daukazun moduan; hau da, “ikusten ari gara Txinan sektore hau asko garatzen ari dela eta zuzenean merkatu europarrara pasatzen dut”. Txinako norbaitek hori egin lezake. Hori faktore gako bat da. Ezberdintasun handiena dago enpresa egiteko moduan Ekialde eta Mendebaldearen artean, Europan eta Asian, guztiz ezberdina dela.
Orduan, aberastasun kulturala plus bat da. Gai bat ikusteko modu asko daude, ikuspuntu zabal handi bat dago.
Zergatik laguntza hau ekintzailetzari?
Gu, batez ere LEINNen, konturatu baikara ekintzailetza mundua aldatzeko moduetako bat dela. Nik uste dut enpresa ezten oso indartsu bat dela mundua aldatzeko. Guk enpresa txikiak sortzen ditugu eta uste dugu beraien bitartez mundua alda daitekeela. Beraz, ekitea giltza da horretarako pauso txikiak emanez.
Zein abantaila eta desabantaila ditu ekintzailetzak?
Abantaila bezala, zure pasioa jarraitzen duzu. Niri beti motorrak gustatu zaizkit eta ekiten nik gogoko dudanean lan egitea aurkitu nuen, eta gainera, hori garatu eta neure burua garatu ere. Zale amorratua zaren horretan lan egitean zugandik dena ustiatzen duzu.
Eta zerbait txarra da gutxi lagundua dagoela. Uste dut Euskal Herrian, adibidez, nahiko lagundua dagoela, baina Espainiako beste lekuetan nahiko gutxi lagundua dago.
Nola ikusten duzu lan-mundua une hauetan?
Nik uste dut oraintxe bertan esperientzia askoz ere gehiago aintzat hartzen dela. Duela zenbait urte gomendagarria zen karrera bat eta master bat edo bi ikastea eta gero lan-merkatura ateratzea. Curriculum akademikoan gehien begiratzen zena zen ikasketak, hizkuntzak… Orain, gutxienez Estatu Batuetan eta pixkanaka Espainian, esperientzia gehiago kontuan hartzen ari da, mugitu zarena, balio akademikoa baino, garrantzitsua izaten jarraitzen duen arren. Nik uste dut orain balioesten direla ikastaroak, ekitea, enpresak sortzea… eta ahalik eta azkarren lanean hastea eta lan-merkatura ateratzea 23 urterekin, adibidez, lan- eta akademia-esperientzia batekin.
Nolakoa da zuretzat hautagai onena lanpostu batetarako?
Uste dut alka akademikoaz aparte, beti garrantzitsua dena ingeniari bat bilatzen baduzu, adibidez, hobe delako ingeniari izatea, orain, gaur egungo hezkuntza sistamagatik oso pertsona gutxik dauzkaten gaitasun batzuk bilatzen direla, hots, taldeko lana eta malgutasuna, hau da, enpresa dagoen egoerara egokitzen jakitea eta ahalik eta etekin handiena ematea, ez gauza bakar batean sailkatzea. Ez pentsatu “nik aplikazioak egiten dakit eta egingo dudan gauza bakarra da”. Ez. “Nik aplikazioak egiten dakit, baina bideoak egiten ikas dezaket…”. Erabilgarritasun hori eta gauza berriak geiten ikasteko jakin-mina, nire ustez, funtsezkoak dira. Mundua oso azkar aldatzen da eta duela 15 urte ikasi zenuen karrera batek ez zuen eskatzen gaur egun eskatzen duena. Jakin-nahi eta ikasteko gosea balio oso garrantzitsuak dira.
Zer aholkatuko zenieke negozio bat ekitean pentsatzen ari diren gazteei?
Batez ere, beraiengan sinistea. Guri esaten ziguten oso gazteak ginela negozio bat ekiteko eta hori oso arrunta da, baina ABORA sortu ondoren, hiru herrialdetan talde oso bat mantendu eta gero, startupekin, inbertsioekin, konturatu gara norberak bere buruan sinistu behar duela, gogor lan egin eta batik bat, pazientzia izatea. Sei hilabetetarako estrategia bat sor dezakezu, baina orokorrean estrategia hori bikoizten da denboran eta zure buruari galde diezaiokezu zer ari zaren gaizki egiten, baina azkenean, pazientzia izan behar da eta zugan sinistea.
Noraino iritsi nahi duzue ABORArekin?
Guk ABORArekin sortu dugun enpresa-ereduan sinisten dugu. Startup berriak sortu nahi ditugu, oraintxe bertan ditugunak zaintzen ditugun bitartean, jende-kopuruan hazi eta, batez ere, ideiak dituzten pertsonak ezagutu eta lagundu. Beraz, ez dugu pentsatua lau urtetan bukatzea, proiekturako eskatzen ziguten denbora-epea, horretarako urte bat geratzen zaigula, eta aurrera jarraitu nahi dugu, daukaguna finkatuz eta gauza berriak sortuz, batik bat talentu berria erakartzen, eta ez diot oraingoz amaierarik ikusten honi. Bakarrik hazten jarraitu eta noraino iristen garen ikusi.
Zer lan egin dituzue orain arte?
Alde batetik, apustu handia bezala, ekintzailetzako zentro baten sorrera, garapena ezarpena daukagu The Evergreen State College-en Seattle-en (Estatu Batuak), non bi pertsona dauden. Arte sideraletako lehen unibertsitatea da Estatu Batuetan, ekintzailetzako zentro bat ireki duena, non ikasle guztiek beren ideiak gara ditzakete. Eta Espainian beste bi lan handi ditugu. Bata OxRiders da, vintage estiloko moto elektrikoetako startup bat, EOn hirugarren finalista izan zena, non ABORAko bi pertsonek eta kanpoko beste horrenbestek lan egiten duten. BeMonkeys ere daukagu, telefono mugikorrentzako osagaiak sortu eta garatzen dituena, berezko patenteekin, non lan egiten duten ABORAko bi pertsonek eta atzerriko beste bik. BeMonkeys Gernikan sortu zen eta adibidez usaintzen duten zorroak sortzen ditu…
Eremu ezberdinak esploratzen ari diren pertsonak ditugu ere, ABORAko pertsona bat bezala, fintech arloa esploratzen ari dena DOMINIONekin batera Bilbon, eta ABORAko bi pertsona Shangain, Txinan, bideo-joko profesionalen mundua esploratzen. Eta azkenik, Kendani.com daukagu, produktu ekologikoen salmentarako plataforma online bat, ABORAko pertsona batekin eta kanpoko beste batekin, Amsterdamen.
www.aboraworld.com