trainingWorld

EmakumeEkin: emakumeen ekintzailetza babestuz Euskadin

Euskadiko Emakume Ekintzaileen Elkarteak 10 urte baino gehiago daramatza emakumeen ekintzailetza sustatzen eta ikusarazten.

2013an, kafetegi batean, gauzak aldatzeko prest zeuden bost emakume ekintzailek bizia eman zioten EmakumeEkin ekimenari. Izen horrek, “emakumeekin” eta “emakume” eta “ekin” hitzen batasunak uztartzen dituen hitz-jokoak, ederki islatzen du elkartearen helburua: ekintzailetzetan emakumeei babesa, laguntza eta ikusgarritasuna ematea.
 
Izan ere, kafearen inguruan igarotako solasaldi horietan, elkarteko sortzaileak konturatu ziren beren proiektuei aurrera egitea eragozten zieten muga askok genero-desberdintasuna zutela oinarri. Horregatik elkartu ziren erronka partekatu horiei aurre egiteko eta oztopo komunak gainditzeko tresnak garatzeko.
 
Hamaika urte geroago, EmakumeEkinek 6.000 emakume baino gehiago babestu ditu, eta erreferentziazko erakunde bihurtu da, non Euskadiko emakume ekintzaileek esperientziak partekatzen dituzten, elkarrengandik ikasten duten eta mekanismo erabilgarriak sortzen dituzten emakume izanik ekiteko erronkei aurre egiteko.
 
Lorpenak minimizatzea eta “autoerregateatzea”
Gainditu beharreko oztopoen artean, “txikismo”-rako joera dago. Horren arabera, emakumeek beren lorpenak gutxitzen dituzte “proiektutxoak” edo “enpresatxoak” bezalako terminoak erabiliz. EmakumeEkinen ustez, funtsezkoa da emakumeek komunikatzeko modu hori aldatzen ikastea eta egiten dutenaz argi eta harro hitz egitea. “Garrantzitsua da gauzak diren bezala adieraztea: enpresa bat daukat, proiektu bat daukat, talde bat daukat. Horrela, balioa ematen diegu”, azaldu du Izaskunek.
 
Aurre egin beharreko beste erronketako bat “autoerregateatzea” da, emakume ekintzaileen artean nahiko zabaldua dagoen praktika bat baita, hau da, beren zerbitzuen eta proposamenen prezioa murriztea, bezero potentzialei aurkeztu aurretik ere, garestiegiak izateko beldur direlako. EmakumeEkin buru-belarri ari da lanean pentsamolde hori aldatzeko, bazkideen artean beren jarduerari prezio justuak jartzeko beharra sustatuz. “Prezio justua ez 'baxua' zentzuan, justiziako justuan baizik”, azpimarratu du elkarteko presidenteak. Horretarako, “Sufritu gabe saldu” bezalako programak eskaintzen dituzte, jarduera komertziala ikuspegi feministatik eta metodo berritzaileak erabiliz jorratzen duena.
 
Gainera, Izaskunek aholku handi hau utzi die emakume ekintzaile guztiei gure podcastean: “Egun batean proposamen bat egiten ari bazara eta prezioa jaisteko gogoa sartzen bazaizu, igo ezazu % 20 eta bidali”.
 
EmakumeEkin
Euskadiko emakume ekintzaile eta enpresarion elkartea da EmakumeEkin, eta emakumeok lideratutako ekintzailetza sustatu eta garatzearen alde lan egiten du.
 
Ba al dakizu zein den gure izenaren jatorria? “EmakumeEkin” hitz-jokoa da: “emakume”berba eta “ekin” aditza· batu ditugu, eta “emakumeekin batera” esanahia ere badu izenak.
 
Irabazi-asmorik gabeko eta ikuspegi feministadun elkartea da. Emakume ekintzaile batzuek sortu zuten 2013an, eta profesionalek osatzen dute egun. Gure ekintzailetza-proiektuekin aurrera egin nahi zuten, eta ohartu ziren beren mugek genero-desberdintasunetan zutela jatorria.
 
Ekintzailetzan emakumeak ikusgai ez egoteak eta emakumezko ekintzaile-erreferentziarik ez izateak eragindako kezkak martxan jarri zituzten, baita beren artean sareak sortzeak onurak ekarriko zituela uste izateak ere.
Euskadiko emakume ekintzaileei lagun egiten diete eta komunitatea sortzen dute. Emakume ekintzaileontzako ekitaldiak diseinatu eta dinamizatzen dituzte, hala nola topaketak, jardunaldiak, aholkularitza-saioak, programak eta kolaborazioak beste enpresa edo erakunde batzuekin, konfiantzan eta “ez juzgatzean” oinarritutako giroan, genero-ikuspegitik.
 
Zer egiten dute
Bere bazkide-sarea da EmakumeEkin elkartearen eragile.
Ekintzailetzarekin zerikusian nduten topaketak eta jardunaldiak antolatzen dituzte eta horietan parte hartzen dute, lagun egiteko saioak egiten dituzte, eta laguntza-programak diseinatu eta dinamizatzen dituzte emakume ekintzaileentzat.
 
Entitate eta erakunde publikoekin elkarlanean ari dira, baita bere balio berberak dituzten elkarteekin ere. Zubiak eraikitzen dituzte genero-eragin positiboa duten proiektuak sortu eta zabaltzen laguntzeko. Bere lantokiak kalitatez, berotasunez eta gozamenez beteta egon daitezen saiatzen dira.
 
Emakumeeting topaketa irekiak
Hilero, 10aren inguruan, topaketa bat antolatzen dute aldez aurretik elkartekideok erabakitako gai interesgarriak jorratzeko. Emakumeeting izena jarri diete topaketa horiei, eta, ordu eta erdiz, parte-hartzaileon ahalduntze indibiduala eta kolektiboa bultzatzen duten ikaskuntzak partekatzen dituzte. 2022. urteaz geroztik, topaketan parte hartu nahi duten emakume ekintzaileei zabalik daude, eta saio presentzialak eta online saioak txandakatzen dituzte.
 
  • Emakume ekintzaileei laguntzeko programak: Emakumeek lideratutako ekintzailetzari buruz elkartean antzemandako beharrei erantzuteko programak diseinatu eta dinamizatzen dituzte: ANDREkintzailea, Izaten, INNPower, Neskworking Progress… Eta askoz gehiago. Betekizunak betetzen dituzten emakume ekintzaileek eskura ditzakete.
  • Emakume ekintzaileentzako topaketak eta jardunaldiak: Prestakuntza-tailerrak eta ikastaroak antolatzen dituzte ekintzaile izateko gaitasunak indartzeko, beste profesional batzuen testigantzak eta esperientziak ezagutzeko, eta bere enpresak sendotzen laguntzeko ekintzailetzarako tokiak sortzeko.
  • Emakume ekintzaileentzako aholkularitza: Diseinatzen dituzten programetan aholkularitza eskaintzen dute, banaka nahiz taldeka. Laguntza-saio horiek inguru profesional eta adiskidetsuan egiten dira, elkar ezagutzeko eta estrategia nahiz negozio-ereduak jorratzeko eta kezkak zein lorpenak partekatzeko.
 
Informazio gehiago:
www.emakumeekin.org
 

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.