+Trebakuntza

Emakume ikertzaileak aitortuak (I)

Jokin Bildarratz Hezkuntzako sailburu eta Ikerbasqueko presidentea buru zela, Euskal Autonomia Erkidegoan ikerketan diharduten hiru emakumeri aitortzak banatu zitzaizkien irailaren 28an, Jasone Cenoz, Amanda Sierra eta Marta Olazabali, hain zuzen ere. Ekitaldian, Fernando Cossío Ikerbasqueko zuzendari zientifikoa, Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea, Eva Ferreira EHUko errektorea eta Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektorea ere izan ziren, bai eta Euskadiko unibertsitate, ikerketa-zentro eta zentro teknologikoen ordezkariak ere. Ekitaldirako beren-beregi etorria, Bilboko Botikazar Institutuko Batxilergoko ikasle talde bat ere bertan izan zen.

Hauxe da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Ikerbasquek emakume ikertzaileen jarduna aitortzeko antolatzen dituen aintzatespenen laugarren edizioa. Berez ez da sari bat, Euskadiko emakume ikertzaileak eta horien lana bistaratzeko modu bat baizik, ikertzaileen belaunaldi berrien eredu eta inspirazio izan daitezen.

Emakume ikertzaileen aukeraketa Ebaluazio Batzorde batek hartu zuen bere gain eta aho batez, erabaki zuen 2022ko edizioan sarituak izango ziren ikertzaileak euren ikerketa lanen hiru kategoriatan, alegia, ibilbide zientifiko osoa, ikerketa-esparru bateko lidergoa eta ikertzaile gazte baten ekarpen nabarmena.

Honako hauek dira hiru ikertzaileak:

  • Advanced, ikerketa arloko karrera osoaren aitorpena:
    • Jasone Cenoz, UPV/EHUko Hezkuntzarako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoen Saileko katedraduna.
  • Consolidator, bere ikerketa-arloko lidergoaren aitorpena:
    • Amanda Sierra, Ikerbasqueren Research Professor ikertzailea, Achucarro - Basque Center for Neurosciences ikerketa zentroan.
  • Starting, ikertzaile gazte baten ekarpen nabarmenaren aitorpena:
    • Marta Olazabal, Ikerbasqueren Research Associate ikertzailea BC3 Basque Centre for Climate Change ikerketa zentroan.

Aitortutako emakume ikertzaileak aukeratzeko, Ikerbasquek Euskadiko emakume ikertzaileen ekoizpen nahiz ekarpen zientifikoei buruzko datuak aztertu zituen. Amaierako hautaketa Ikerbasqueko Patronatuaren Ordezko Batzordeak egin zuen, Fundazioko Batzorde Zientifikoak baliozkotu zuelarik. Batzordeak hiru kategorietako ikertzaileen maila zientifiko altua azpimarratu zuen, eta horrek agerian uzten du, batzordearen esanetan, Euskadin emakume ikertzaileek egiten duten zientziaren ahalmen handia.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.