Berriak

Ekonomia kolaboratiboaren indarra Txinan

Gidaridun ibilgailuekin hasi zen dena, e-txebizitzekin eta bizikletekin. Orain, hiri handietan, aterkiak eta kanpoko bateriak ere partekatzen dira.
Aterkiak. Ekonomia kolaboratiboaren azken zerbitzuetako bat da. Bere funtzionamendua oso erraza da: erabiltzaileak Mosun Appa jaisten du, 39 yuaneko (5 euro) gordailu bat ordainduz gero Alipay edo Tenpayren online ordainketaren bitartez, eta aterki bat har edo utz dezake enpresak Shanghai osoan ipinitako milaka aterki-ontzietako batean. 49 unitate sartzen dira bakoitzean eta guena bustiak dauden horiek lehortzeko prestatuak daude ere.
Zerbitzua doakoa da lehen 24 orduetan. Aski, erabiltzaile gehienentzat, euriak ustekabean harrapatuta, ordu batzuk soilik behar baitute aterkia. Denbora hori igarota, Appak bi yuan kobra-tzen du egunean. Eta aste oso baten buruan itzuliko ez balitz, erosi egin dela ulertu eta gordailua hartzen du Mosunek.
Zerbitzu bera martxan ipini zuen enpresatik ikasi egin du Mosunek, operazioen lehen astetan 300.000 aterki baino gehiago galdu baitzituen.
 
Ekonomia kolaboratiboaren boterea
Beste herrialde askotan bezala, Txinan ekonomia kolaboratiboa indarrarekin sartu zen Uber eta AirBnb zerbitzuei esker. Zehatzago esanda, Didi Chusing eta Tujia bertsio lokalekin. Baina benetako eztanda 2016an heldu zen Mobike eta Oforen bizikleten zabaltzearekin, dagoeneko Espainiara iritsi direnak.
Hortik aurrera, hiriak koloredun bizikletez bete dira hiri-mugikortasuna eraldatuz. Batez ere azken kilometroko ibilbideak: garraio publikoko erabiltzaileek bizikleta hauek erabili ohi dituzte azken geltokitik azken norakora iristeko.
Mobike eta Ofo ezusteko boom honen aitzindariak izan ziren eta sektoreko enpresa nagusiak izaten jarraitzen dute, baina arrakasta honen babesean dozenaka enpresa sortu dira modelo hau kopiatuz, nahiz eta beti ez duten lortzen aurrera atera ahal izatea. Hala ere, eztanda honek ekonomia kolaboratiboaren eromena eragin du, azkenean eufemismo cool bat dena, finean bizitza osoko alokairua baita, baina gizakiek kudeatu gabe.
Izan ere, azken garaian sortu diren zerbitzu berriek zerbait amankomunean baldin badute, smartphone-a da: denek aplikazioekin funtziona-tzen dute, bertan izena emateko gordailu bat egin behar delarik, produktuak desblokeatzen dituztenak QR kodeak eskaneatuz mugikorrarekin.
 
Baterien booma
Gidaridun autoetara eta bizikletetara, hiri-mugikortasunaren eremuan ibilgailu elekrikoetako startup asko gehitu dira, aparkaleku ezberdinetan har eta utz daitezkeenak, 'elektrolinerekin' ekipatuak. Baina modu honetan alokairu daitezkeen denetariko produktuak daude.
Baita zerbitzu exotikoagoak, saskibaloiko pilotak bezala -bai, kantxaren ondoan dagoen leihatila batean QR kodea eskaneatzen da eta barruan dagoen pilotarekin jolas daiteke 1,5 yuanen truke (euroko 20 zentimo) 30 minuturo-, edo kanpo-bateriak.
Azken hauek mota guztietako establezimenduak kolonizatzen hasi dira, batez ere metroko geltokietatik hurbil daudenak. Denda eta jate-txeetan, AnkerBox bezalako enpresek kutxa-armairu mota batzuk ipintzen dituzte, non kanpo-bateria hauek kargatzen dira, erabiltzaileek har ditzaketenak halabeharrezko aurreko eskaneatuaren ondoren, beren gailu mugikorrak kargatu ahal izateko alde batetik bestera doazen bitartean bakarrik euro 1en truke (euroko 13 zentimo) orduko. Bukatzean, egin beharreko bakarra hirietan zehar banatutako kutxetan itzul-tzea bestetik ez da, mugikorreko GPSarekin aurki daitezkeenak.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.