Txosten honetan landuriko alderdiak ondokoak dira: jardueran etena, baliabide gakoak biltzen dituzten beren negozioetan fase ezberdinetan dauden ekintzaileak beren itxaropenenak, etorkizuneko planak eta administrazioei eskatutako neurriak. Horrekin guztiarekin, ekiteko lerro berri batzuk definitzen lagundu nahi da, egokiak izan nahi dutenak konplexu bezain ezezaguna den testuinguru honetan.
“Etena” (enpresa-jardueraren % 40an) eta “ziurgabetasuna” (enpresen % 58k egoera hau adierazi du) dira COVID-19aren lehenengo egunak labur ditzaketen adjektiboak; alderdi horien ondorioz, "lana mantentzea eta egoera honetan bizirautea" dira ekintzaile espainiarrek dituzten kezka nagusiak. Inkestari erantzun dioten enpresetako ia erdiak telelanari esker jarraitu du lanean: zalantzarik gabe hori izan da Espainiako lan-eremuan eman den aldaketarik garrantzitsuena. Bestetik, % 40 aldi baterako itxita egon dira eta bakarrik % 10ak jarraitu ahan izan du bere ohiko eraginkortasunarekin lanean.
Batez beste eskaria % 80 jaitsi bada, zifretan sakonduz ezberdintasun deigarriak ikusten dira. Azken kontsumitzailera bideratutako zerbitzuen sektorea da krisialdiak modu indartsuenean jo duena, izan ere % 66 lanik gabe mantendu da, % 2 berriz ez irekitzea pentsatzen ari da, % 35 langilegoa murriztekoa da eta bakarrik % 7k kontratu berriak egiteko asmoa du. Zerbitzuen beste aldea, enpresetara ematen diren horiek, telelanean jarraitu dute, baina % 60ko murrizketa batekin eskarian. Hori dela eta, % 35k langileak gutxitzea pentsatu dute, % 45ek lan-orduak murriztu nahi dituzte eta erdiak soldatak jaistea pentsatzen dute. Krisialdi honi irtenbide bat emateko, sektoretik pentsatzen da merkatu eta bezero berrien bilaketa (% 57). Orokorrean, jada krisialdiko lehen egunetatik aurrera, lau enpresatatik bat "birrasmatu" da, ehun ekoizlearen tipologiagatik eta sortzen ari diren enpresengatik, horietatik, eta azken GEM Txostenaren arabera, % 75 zerbitzuetan jardun delako, bai enpresei edo azken kontsumitzaileari zuzenduta.
Industria
Beste aldean industria kokatzen da, ekintza gehienarekin mantendu diren enpresekin (% 70), eskaeraren erorketak eta ziurgabetasunak langilegoaren murrizketara eta lan-orduen jaitsierara eraman badute ere. % 48k bere inbertsio planak atzeratu dute, %16 hori berriz negoziatzen ari da eta % 25 inguruk adierazten du arriskuak onartzeko zailtasuna dagoela egoera honetatik ateratzeko. Enpresaren sektorea eta tamaina eskutik doaz; honela, autoenplegatuek bere ekintza gelditua ikusi dute kasuen % 48an, beren finantziazioagatik kezka azaltzen du, % 70ek ez zuen aurreikusita finantziaziorik, % 44 ziurgabetasuna ikusten du eremu honetan eta, horregatik, bere eskaerarik nagusiena (% 78) administraziora zuzendua da, autonomoen kuota kentzeko, eta baita funts publiko gehiago ere, izan ere 4tatik 1ek uste du ez direla nahikoak krisialdiari aurre egiteko.
50 langile baino gehiago dituzten enpresek telelana moduan biziraun dute, beren negozio eredua birrorientatzean pentsatzen ari dira (% 65), baliabideak handitzea (% 12), edo aparteko finantziazioa eskatzea (% 45). Beren ziurgabetasunari eta enpleguari gehitzen zaion beste kezka gehigarri bat dator mugen eta hesien itxieratik, une hauetan nazioartekotzean gertatzen ari dena. Hori dela eta, nazioartekotzea laguntzeko lerroen sorkuntza (nagusiki industrian, % 33) eta eragozpen burokratikoak kentzea (% 72) susperraldira lagun lezaketeen administrazioen neurriak dira.
Enpresa sortu berriak
Aparteko aipamena merezi dute sorkuntza fasean zeuden enpresak (espainiar herritargoaren % 10 adierazi du GEM txostenetan bere ekiteko asmoa), hauek baitira birsorkuntza enpresarialeko hazia. 2008ko krisialdiaren ondorengo aldietan, honen geldialdia jarduera ekintzailearen arazorik garrantzitsuenetariko bat izan zen.
Galdetuak izan diren enpresen gehiengoak (% 96) aukerak ikusten ditu, edozein enpresarentzat (% 14) edo aparteko moduan (% 30), edo baliabideak dituzten horientzat edo dibertsifikatuak daudenentzat (% 26). Azken atal honetan egongo lirateke operatibo dauden horiek, baina argi dirudi enpresari espainiarrek aukerak ikusten dituztela, zalantzarik gabe notarik baikorrena analisi guztian eta agindu behar duena enpresa berri hauentzat. Bakar-bakarrik % 4k bere planak baztertu ditu, % 45ek bere negozio-eredua aldatuko du, baina % 35 bat geratzen da oraindik, bere planak geldiarazi dituena. Horien eskaera nagusia (% 75) enpresa berrien sorkuntzarako laguntza neurriak dira.
Ikerketa honek bildu dituen aukerak identifikatzeko gaitasun hau, ziurgabetasun eta beldur berrien garai honetan, berrikuntza eta dinamismo mailaren gorakadarekin batera, -ekintzan ari den adimenran isla- alde guztietatik ikusten dena, etorkizuneko oparotasunaren haziak dira. Beraz, kontziente izanik ikerketak berak islatzen duen egungo suntsipenaz, bere emaitzek gonbidatzen dute optimismo lasai batera etorkizunari dagokionez, baita fede batera ekintza berrekiteko gaitasunean eta beharrezko eraldatzeak egitean gizarte ez hain sentibera eta artikulatuago bat sortzeko.