trainingWorld

Ekintzailetzarako Next Generation EU Funtsak sortu dituzte

Gaztenpresa Fundazioan hilabeteak daramatzate enpresa handiei bereziki zuzendutako Europako Funts berrien etorrerari buruz hitz egiten. Halaere, orain hasi dira aztertzen ETEei eta autonomoei zuzendutako laguntza-deialdi ezberdinak, Kit Digitala izenekoa tartean. Baina zein da ekintzailetzarako diru-laguntzen errealitatea? Iragan martxoaren 18an gai hori landu zen web-mintegi batean.
 
Norentzat da mintegia?
Web-mintegi honek negozio-ideia bat duten, enpresa bat sortzekotan dauden edo berriki sortu duten pertsona guztiak zituen jomuga.
 
Nortzuk izan ziren hizlariak?
Saioaren aurkezpena Inma Ramos Gaztenpresako zuzendari nagusiak egin zuen baina hitzaldia Marta Boixadós Magrí LKS Next enpresako aholkulari seniorrak eman zuen.

Next Generation EU funtsak

Zer dira Next Generation EU funtsak? Europako Batzordearen tresna bat dira, ekonomiaren susperraldia eta eraldaketa ekologiko eta digitala sustatzeko diseinatuta dagoena, betiere genero-berdintasuna eta gizarte- eta lurralde-kohesioa ahaztu gabe.
 
Funtsak administrazio publikoek jasoko dituzte, mailegu eta dirulaguntza gisa, eta, Espainiaren kasuan -funts horien onuradun handienetako bat-, jasoko den zenbatekoa, guztira, 140.000 milioi eurokoa izan daiteke.
Guztira, Batasuneko herrialde guztien artean 750.000 milioi euro mobilizatuko dira 2021etik 2026ra bitartean, eta Europar Batasuneko herrialdeak finantzatuko dira mailegu- eta dirulaguntza-lerroen bidez. Kasu honetan, administrazio publikoek eta sektore pribatuak aurrekaririk gabeko ahalegina egin beharko dute; izan ere, sektore publikoak horiek bideratu beharko ditu eta sektore pribatuak proiektuak finantzatzeko beharrezkoak diren baliabideak mobilizatzeko gai izan beharko du. Balioespenen arabera, funtsen palanka-efektua jasotako funtsak halako 3 edo 4 izango da eta, Espainiaren kasuan, 500.000 milioi eurokoa izan daiteke.

Zer egin beharko dute enpresek funts horiek eskuratzeko

Aldian behin deialdiak egingo dira eta enpresek beren proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte, beren enpresa-jarduerari dagokion sektorearen eta lantzen ari diren proiektuaren arabera. Deialdi horiek aurkezteko epeak laburrak izango dira ziurrenik, hilabete ingurukoak, eta beraz, oso garrantzitsua izango da deialdia ateratzen denerako prest egotea eta ahalik eta arrakasta-bermerik handienarekin parte hartu ahal izatea. Enpresek honako alderdi hauek izan behar dituzte kontuan beren proiektuak aurkezteko orduan:
 
  • Proiektuak koherentea izan behar du eta bat etorri beharko du Estatuko eta Europako politikekin (digitalizazioa, ekologia, genero-berdintasuna eta gizarte-kohesioa).
  • Proiektuaren deskribapen ona egitea, ezarriko diren helburu kuantitatiboak eta kualitatiboak eta proiektuak ingurunean izango dituen inpaktuak kontuan hartuta. Gainera, kontuan izan beharko da beste eragile publiko edo pribatu batzuekiko lankidetza jardungo den eta lankidetza hori nola artikulatuko den.
  • Egutegi egokia. Proiektuak 2021etik 2026ra bitartean egin beharko dira, baina gastuak bideratuta egon beharko du 2023ko abenduaren 31rako. Horrenbestez, enpresek 2 urte izango dituzte inbertsio gehienak egiteko eta proiektua garatzeko.
  • Aurrekontua eta finantzaketa ondo egituratuta izatea. Funts horiek ez dute % 100ean finantzatuko proiektua. Proiektuaren arabera, funtsek haren % 25-30 osatuko dute, eta beraz, proiektuak beharko duen finantzaketa osagarria izan beharko da kontuan (bazkideen ekarpena, banku-finantzaketa, inbertsio-funtsak eta abar).

LABORAL Next aholkularitza-zerbitzua

Next Generation EU funtsak gure artean egongo dira hurrengo urteetan, eta enpresa handien nahiz ETE-en inbertsioa baldintzatuko dute neurri handi batean. Horregatik, eta gure bezeroei Europako funtsek eskaintzen dituzten aukerak ulertarazten laguntzeko eta funts horietatik irits daitezkeen laguntzak eta dirulaguntzak ahalik eta gehien aprobetxatzeko, LABORAL Next sortu dugu.
 
Aholkularitza-zerbitzu hori honako 4 puntu hauetan oinarritzen da:
 
  1. Laguntzaile birtualaren bidez, enpresak erregistratu egingo dira eta zein palanka edo osagairi buruzko informazioa jaso nahi duten erabaki ahal izango dute. Horrela, laguntzaileak enpresaren proiektu, sektore edo tamainaren ezaugarriak hartuko ditu kontuan, eta modu pertsonalizatuan bidaliko ditu kasu bakoitzera ondoen egokitzen diren deialdiei buruzko informazioa.
  2. Proiektuaren hautagarritasuna. Enpresek aurkeztutako proiektuen datuekin eta identifikatu diren aukerekin, egoera bakoitzerako zein deialdi den egokiena gomendatuko dugu.
  3. Deialdien aurkezpena. Deialdiren batean parte hartu nahi izanez gero, modu bateratuan lan egingo dugu enpresekin, memoria egin eta aurkeztu beharreko dokumentazioa prestatzeko.
  4. Proiektuak finantzatzea eta dirulaguntzak aurreratzea. Proiektu bakoitzari finantzaketa modu arin eta ahalik eta egokienean eskaini ahal izateko beharrezko tresnak ditugu, dirulaguntzak aurreratzeko fasean nahiz proiektuaren finantzaketan bertan.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.