Hona hemen aholku batzuk ekintzaile izateko, garapen pertsonaleko espezialista baten eskutik
Mario Alonso Puig digestio-aparatuko kirurgialaria da eta izugarrizko nazioarteko ospea lortu du garapen pertsonaleko egile eta hizlari bezala, esaten duen guztiak duen oinarri zientifikoari esker. Azkenaldian 'Tus Tres Superpoderes' liburua atera berri du, bertan ekintzailearen emozioak ezagutu daitezkeelarik. Baita are garrantzitsuagoa den zerbait ere: horien kudeaketa. Jarraian, gai jakin batzuei buruz Mario Alonso Puigek duen iritzia azalduko dugu.
Ekintzaileek ilusioa eta beldurra bezalako bi emozio kontrako kudeatu behar dituzte
"Prozesuan beti gailenduko den elementua ilusioa da. Beldurra gure bizitza guztiko bidaiako laguna da. Gakoa dago jakitean zer paper jokatzen duen beldurrak gure bizitzetan. Gu menperatzen gaituen emozioa bada, izu bihurtzen da eta blokeatzeko gai da. Pertsona batek ekin nahi duenean ihes egiteko modu leun bat bezala, orduan beldurrak paper nagusi bat hartzen du. Enpresa bat sortzeko bide gogorrean ilusioa mantentzen duena helburuaren benetako zentzua da. Zentratua egon zerbaitetan ez diona bakarrik bati ekintzaile bezala laguntzen, baizik eta beste pertsona askori ere: guztiak garrantzi handiko zentzu bat du".
Dirua, proiektuaren ondorioa, ez arrazoia
"Gure bizitzako lerro zuzentzaileak boterea, ospea eta dirua direnean, beldurra beti presente egongo da. Hazkundea, hobekuntza eta ekarpena direnean, ilusioa izango da protagonista".
Ekintzailetza, batzuentzako irtenbide bakarra
"Bat bere konforteko zonaldetik bi arrazoiengatik ateratzen da bakarrik: desesperazioa edo inspirazioa. Pertsona batzuk ez dute lana aurkitzen eta ekitera jotzen dute eta, jakina, energia izan dezakete beren bizitzei zentzua emango dion zerbait sortzeko, baliotsuak sentitzen lagunduko diena eta baliodun gauzak sor ditzaketela, noski. Ez dezagun ahaztu mundu mailan ezagun diren ekintzaile asko berrogeita hamar urte izan ondoren ekiten hasi zirela. Ez daukat inongo zalantzarik aukera gehiago dituela egoera zail baten aurrean ekitera jotzen duen pertsona bat, erantzukizuna eta kontrola hartuz, besteak erruduntzat jotzen dituenaren aurrean, bere existentzia hondatuz".
Besteak errudun direla pentsatzen dutenak
"Besteak erruduntzat jotzen duten pertsona horiek bere osasunari fisikoki kalte egiten diote, baita bere harremanak ere eta pertsona mingostuak bihurtzen dira, ekiten duen pertsonak aukera gehiago izango dituen bitartean. Tanatologiako munduko aditu Elisabeth Kubler Ross-ek esaten zuen bezala, hilzorian zeudenak laguntzen zituena, azkenean pertsonak damutzen gara egiteke utzi ditugun gauzez, egin ditugunez baino. Beharragatik ekitera jo duen pertsona horrek, arrakasta lortu ez duen horrek, beti jakingo du saiatu zela; ahalegin ez den petsona hori, ordea, beti damutuko da, inoiz ez duelako jakingo zer gertatuko zitekeen saiatu izan balitz. Bi aukera horien artean, askoz hobe iruditzen zait ekitea. Gainera, mundu enpresarialean ematen ari diren aldaketa sakonekin, pentsamolde ekintzailea izatea osagai gako bat izango da.
Etorkizuneko lanaren aurreikuspeneko foro askotan egon naiz eta mundu bateruntz goaz non pertsonak proiektuengatik kontratatuko diren. Lan egonkorra desagertzen ari da. Enpleguak baino, lanak egongo dira eta bakoitzaren profilaren menpe egongo dira: gaur egun badakigu ilusiodun eta gogodun pertsona bat birrasma daitekeela, berez adinaz independente".
Ekintzailetzaren inguruan dagoen tremendismoa
"Hori buruaren joera batengatik ematen da, katastrofismoa bezala ezagutzen dena eta funtsean hiru osagaitan oinarritua dago. Lehena: geure buruari esaten diogunean akats honek bizitza guztian zehar jarraituko gaituela. Bigarrena: geure buruari esaten diogunean akats honek gure bizitzako alde guztietan eragina izango duela. Hirugarren: pentsatzen dugunean porrot honek nire arrakasta izateko ezintasuna islatzen du".
"Ikus dezagun errealitatearekin aurkakotasunean dagoen prozesu baten botere mugatzaile handia. Porrotak ez du esan nahi zuk porrot egin duzunik; erakusten du, sinpleki, zerbait ez dela ondo atera. Beso bateko zauri bat bezala da; orbainduko da, behatzarekin egunero ukitzen ez dugun bitartean. Ez da zauria, ez da akatsa, denboran iraunarazi dena, baizik eta zure obsesioa etengabe akatsak gogoratzen eta birbizitzen egoteagatik. Are okerrago, akats hori zure bizitza guztiarekin identifikatuz, zure harremanekin, maximoan magatzen zaituena".
Pentsamolde orokor baten ondorioa
"Nik uste dut akats bakar bat dagoela, alegia akatsetik ez ikastea. Ikasten badut, ezin diezaioket jada porrot deitu. Oreka bakarrik posible da zure gorputza, burua eta arima orekatzen dituzunean. Pertsona batek ez baldin badu zaintzen lo egiten duen denbora, jaten duena eta egiten duen ariketa fisikoa, desorekatua egongo da eta horrek bere buruko eta arimako prozesuetan eragina izango du, bere ongizateko sentsatzioan eta zuzenean bere sistema inmunean. Gorputzari kalte egingo dio ez badu asmoko zentzu bat eta bere buruan bakarrik zentratzen bada. Bere buruko prozesuak kaltetuko dira: beti defentsiban egongo da, ezin izango du jasan norbait distiratsuagoa egotea zerbaitetan eta ezin izango da inguratu jende baliotsuz. Mundu guztiak esango dio azkarrena dela, onena, dibertigarriena... eta kristalezko kupula batean biziko da hori hautsi arte. Jakina da estres altuak erradikal libreen maila igotzen duela, erantzule direla mutazioez eta zahartzeaz".