Oihane Pardok estreinaldia du. ‘Kardena’ aurkeztu berri du, Amarenak bere firmaren udaberriko bilduma. Jazoera hau aprobetxatuz, Unibertsitateko Aldizkariak emakume hau elkarrizketatzeko aukera izan du, oso urte gutxitan lortu duenak kaikua, antzinako euskal jantzi tradizionala, modu eguneratuan kaleetan berriz ikustea eta Amarenak gaur egun gure inguruan oso marka ezagun bat bihurtzea. Oihanerekin hitz egin dugu Amarenaki buruz, bere buruaz, feminismoaz, ekintzailetzaz…
Nola otu zitzaizun Amarenak sortzea?
Amarenak nire esku zegoen nire amonaren kaiku batetik sortu zen. Ni Donostian jaio nintzen eta hemen jarraitzen dut baina bien bitartean leku gehiagotan bizi izan naiz, eta kaikua jantzi egiten nuen bakoitzean, batez ere Shangay, Txinan, egon nintzen azken tokian, atentzioa asko deitzen zuela konturatzen nintzen Euskadi ere existitzen zela ez zekien jendeagan. Horrek aukera ematen zidan hura nondik zetorren historia kontatzeko, itsasoarekiko harremana… Behin, kaikua zaharkitua zegoela ikusita, beste berri bat behar nuela erabaki nuen. Kalitate horretako bat aurkitzen ez nuenez, berri bat egin nuen eta atentzioa asko deitu zuen. Une horretan Donostiako gazteentzako ekintzailetzako programa etorri zen, planetas lerrokatu ziren eta horrela sortu zen Amarenak.
Nondik dator Amarenak izena?
Aipatutako kaiku hori nire amak eman zidan, baina berari nire amonak eman zion. Beraz, kaiku zehatz horri omenaldi bat da, baina baita ere gure ama eta amonenak ziren jantzi guzti horiei, gaur, itzuli bat emanez, janzten jarrai ditzakegunak eta bizirik manten ditzakegunak modu batean.
Hain erromantikoa ez den parte bat badago ere, izan ere euskarazko hitz bat bilatzen nuen baina gaztelaniaz eta inglesez zentzu bat zutenak. Amarenak ez da existititzen, baina bai amarena, gerezi bat dela, hainbatetan entzun dugun amarenako helatua adibidez, eta horrek aukera ematen zuen euskaraz ez dakien jendeak izena gogoratzea.
Amarenak-en udaberriko denboraldi berria estreinatu berri duzu. Zein berrikuntza dakartza?
Bilduma hau jendeak orain arte Amarenak-en inguruan ikusi duenaz ezberdinena da, nik beti baitiot Amarenak ez direla kaikuak bakarrik, nahiz eta mundu guztiak Amarenak kaikuekin lotu. Egia da kaikua jatorria dela, baina ondoren kaikuen bertsio asko etorri dira eta baita kaikuak ez diren jakak ere, jendea nahasi arren. Amarenak-en euskal tradizioko jantziak eta osagaiak biltzen ditugu, kontatzea nahi dudan historia bat atzetik dutenak eta niretzat interesgarriak direnak, eta diseinuaren bidez historia eta kultura hori kalean bizirik mantentzen dugu.
Aurkeztu berri dudan bilduma honek ‘Kardena’ du izena eta lehen aldia da Amarenak-en ez duguna jantzi bat berreskuratu, baizik eta osagai apaingarri bat. Gainera, jada ez dira jakak, baizik eta jantziak, soinekoak, galtzak… Nik diseinatu ditudan arropak dira eta osagai berritzaile bat dutenak, modu batean artisautza teknologia berriekin bat egiten da, antzinan, eskuz josten ziren edredoi eta burko-azaletako brotaduak hartu ditugu, etxeko ehuneko gauzen parte zirenak, batez ere Gipuzkoakok familietan, brodatu horiek digitalizatu ditugu eta oihaletan estanpatu ditugu.
Eta brodatu hauek estanpatzeaz gain, patroiak ere zuzenean estanpatu ditugu, guk beti digitalean egiten ditugunak, zehazki oihalean. Beraz, prozesu nahiko berritzaile bat egin dugu. Eta gainera, izurra izurtuz eta Amarenak-ek beti izan duen jasangarritasunaren filosofiari jarraiki, bildumako patroi eta jantzi guztiak ‘zero hondakin’ izatea egin dugu eta honen bitartez, oihal guztia aprobetxatu dugu hondakinik ez izateko. Beraz, guk patroi guztiak oihalean inprimatuz, ziurtatzen dugu, alde batetik, estanpatu guztiak zehazki guk nahi dugun tokian joatea, baina ekiditen dugu hondakinak egotea patroiak oihal guztia aprobe-txatzeko pentsatuak baitaude.
Zeure Arkitekturako ikasketek proiektu honetan lagun al zaituzte?
Patroiak digitalizatzeko, adibidez, bai, izan ere normalki, batez ere gu bezalako modako enpresa txikietan, dena eskuz egiten baitute eta nik, kontran, Arkitekturako heziketa hori izanagatik, patroi guztiak digitalki egiten ditut arkitekto bezala planoak marrazten nituen programa berdinekin. Beraz, gutxienez horregatik, lagundu naute nire ikasketek.
Egia da ere proiektu bat pentsatu, horri ekin eta gauzatzeko modua ere, agian Arkitekturan egiten den modutik gertuago dago modan egiten den modutik baino.
Zein izan da enpresaren garapena?
Amarenak jaio zenean, hau da, ni itzultzean eta gazte ekintzaileentzako programa honekin hastea erabaki nuenean, hasiera batean Amarenak kaikuak hartu, berritu eta modernizatzea zen. Eta aurrera joan ahala eta baita jendeak zer eskatzen zuena ikusita, konturatu nintzen ezin nintzela kaikuetan bakarrik geratu, jakinda hor armairuan gauza oso interesgarri asko ezkututa zeudela, atera zitezkeela eta itzuli bat emanez berreskura zitezkeela. Beraz, alde batetik, bakarrik kaikuak egitetik mota guztietako jantziak egitera pasa da, beti filosofia bera jarraituz.
Beste alde batetik, izan duen beste garapen bat izan da ez garela zentratu bakarrik janzteko produktuak edo erropak egiten, baizik eta enpresentzat ere diseinatzen hasi gara, bai jantziekin bai enpresa-opariekin, enpreak konta nahi duen balio edo historia bat duen osagairen bat hartuz eta diseinuaren bitartez beste gauza batean bihurtuz.
Zein da zure lan egiteko modua? Talderen bat al duzu atzean?
Oraintxe bertan ez dago talde egonkorrik, baina beste pertsona batzuekin lankidetza egiten dut. Adibidez, jantzigintza nik neuk egiten nuen gehienbat lehen, baina orain geroz eta gehiago parte hori tailerretan eta inguruan ditudan jostunetan delegatzen dut eta berdin-berdin gertatzen da argazkilaritzari dagokionez ere, Tokio-argazkilariekin edo ezagutzen ditudanekin lan eginez, eta berdin komunikazioarekin… Enpresaren baitan modu finkoan ni bakarrik nago baina jendearekin lankidetza egiten dut. Ikerketa eta historiaren parteari dagokionez, Euskadiko museo ezberdinetan kontaktusare bat egiten joan naiz etnografiako pertsona adituekin… eta sare horretara jotzen dut proiektu berri bati ekin behar diodanean informatuz, dokumentatuz…
Noraino iritsi nahiko zenuke? Proiektu berriak al dituzu?
Proiektu asko ditut, baina normalean ez daukadana denbora, dirua eta jendea da horiek guztiak batera jorratzeko. Amarenak-ek aurre egin behar dituen hurrengo desafioak dira hazten jarraitzea, lan-talde bat osatzea eta beharrezko kapital edo finantziazioa lortzea buruan ditudan proiektu guzti horiek garatzeko, eta hazten jarraitu eta historia gehiago berreskuratzen jarraitu.
Zer da ekintzailea izatearen onena eta txarrena?
Gutxienez niretzat, onenaren artean, ekintzaile izateak ahalbidetu didan zerbait, eta uste dut ekiten duen orok berdin pentsatuko duela, zeure burua ezagutu eta ikastea da. Arkitekto bezala lan egiten nuenean gertatzen zitzaidan gauza bat, edo finean soldatapeko bezala, zen frustrazio bat sentitzen nuela esatean “nik badakit gehiagorako gai naizela baina ezin dut, edo ez didate uzten, edo ez daukat horretarako ingurunerik”. Ekintzaile izatean, onerako edo txarrerako, mugak zeuk ipintzen dituzu eta nik izan ditzakedan gaitasunen gehiengoa ateratzen uzten dit, nire mugak esploratzen joan, noraino iristeko gai zaren ikusten joan eta zer egiteko gai zaren daukazunarekin edo dituzun tresnekin.
Txarrena ziurtasunik eza da, etengabe bihar zer gertatuko den ez jakitearen egoera horretan egotea, ez jakitea zenbat irabaziko duzun hil bukaeran eta lan batek ematen dizun egonkortasun hori ez izatea, jakin hil hasieran beti izango duzula dirua kontuan, egun jakin batetik beste batera oporretan egongo zarela eta inork ez dizula telefonoz gogaituko, 18:00etan lana uzten duzula eta hori bulegoan geratuko dela…
Baina azkenean, zure proiektuak amaituak ikustea ematen dizun poztasunarekin, kaletik paseatzen joan eta zure mugak gainditzen joatearekin, horrek merezi du.
Emakume eta ekintzaile bezala, zer iritzi duzu azken aldian ematen ari den mugimendu feministari buruz?
Emakume eta ekintzaile bezala, nik uste dut mugimendu feministarekin gertatzen ari den gauzetako bat da norabide asko hartzen ari dela da. Nik aitortzen dut alde batetik ondo etortzen ari zaidala, kontziente naizelako pixka bat ezagutzera eman nahi den adibidearen eredua naizela, hau da, emakume gaztea, ekintzailea, langilea eta borrokalaria, orain modan dagoena eta mundu guztiak ezagutu nahi duena. Orduan, niri ekintzaile bezala ondo etortzen ari zait zentzu horretan, nire lanari difusioa ematen laguntzen ari dit. Hain ondo iruditzen ez zaidana hori bera da, ez?, emakume izanagatik modu desberdinean tratatzen ari zaidala, onerako edo txarrerako, gizonezkoarekin. Benetako berdintasuna iritsiko da une horretan non inor ez den bere sexuagatik epaitua izango, baizik eta egiten duen lanagatik, eta bereizketa baikor hori egin behar ez dugun momentu horretan, hala nola “goazen emakumeei lausengu gehiago ematea” edo “goazen emakumeei sari gehiago ematea”… Bai uste dut berdintasun horretara iristeko eman beharreko aurretiko pauso bat dela; azken mendeetan egon den isiltasun eta okultismo hori apurtzea, baina askoz ere zoriontsuago egongo nintzateke ezberdintasun hori emateko beharrik egongo ez balitz.
Atzera begiratzen baduzu, nola balioesten dituzu azken urte hauek Amarenak-en aurre?
Egunerokoan gauza asko egiteko daukadala eta denborarik ez dudan sentsazioa daukat, hainbeste ideia ditut buruan eta ez zaizkit ateratzen, baina atzera begiratzen badut diot “baina zenbat gauza egin ditudan hain denbora txikian”. Zentzu horretan pozik nago baina hazteko gogoarekin.
Zer gomendatuko zenioke enpresa bat sortzea pentsatzen ari den gazteriari?
Nire kasuan ez zen kontzienteki eman “enpresa bat sortuko dut” pentsatzearena. Barruan nuen zerbaitetik jaio zen hobeto esanda, hitzekin adierazi ez nuen zerbait. Nik bizitza eroso samar bat neraman, nire lanarekin, nire etxea… Eta une batean aldaketa bat behar nuela nabari nuen. Ez nekien zer zen eta azkenean, Jobsen Puntuen Teorian bezala, hau zela zen, baina ekintzaile izatea ez zen erronka bat berez.
Uste dut ez dela mundu guztiarentzako gauza bat. Aintzat hartu beharko lukete nahi dutena hilabete bukaeran lasaitasun eta egonkortasun hori izan, oporretara lasai joatea eta bizitza eroso samar bat izan… Horrela bada, ekitea ez da beraientzat agian. Baina pertsona geldiezinak badira, munduan aldaketa bat egitea nahi badute, ikasten jarraitu nahi badute, proban ipintzen jarraitu, mugan jarraitu eta dinamismo hori baldin badute, agian beraientzako gauza bat da. Baina edozein aukeratan, nik uste dut gakoa norbere burua ezagutzea dela eta zer nahi duzun eta zer mugiarazten zaitun jakitea, eta edozein aukera ondo egongo da.
Nola eskura daitezke zeuen produktuak?
Oraintxe bertan merkaturatzeko hiru bide ditugu. Lehenengoa gure webgunearen bitartez da (www.amarenak.com); hora dago gure online denda eta baita hitzordua eska daiteke ere gure bigarren komertzializazio biderako, Tabakaleran (laugarren solairua, Kutxakultur) daukagun lantegira etortzea dena eta hor bertan gauzak eska edo eros daitezke, neurrira edo pertsonalizatuak. Eta hirugarren aukera marka anitzeko dendetan dauzkagun salmenta-puntuen bidez da eta beste zentro batzuetan hasi gara ere, adibidez Miramongo Arima Hotelean, Donostiako Noventa Grados-en, non Kardenak-en aurkezpena egingo genuen eta denbora batean zehar han izango diren, Bilbon… dena web orrian dago.
INFORMAZIO GEHIAGO:
www.amarenak.com