Berriak

“Ekintzailetzak konpromisoa, iraunkortasuna eta, batez ere, atsegin izatea eskatzen du”

BerriUp enpresak ekintzaileak lagun-tzea du helburu, beren proiektuen arrakasta bermatzeko asmoz. Izan ere, ideiez haraindi, pertsonengan sinisten dute. Xede horrekin, 4 hilabeteko azelerazio-programa bat eskaintzen diete ekintzaileei, honako edukiekin: finantzazioa, aholkulari-talde bat, kontaktu-sare bat, ekintzaileentzako hitzaldiak, nazioartekotzea, lege-laguntza legala, proiektuaren jarraipena, diru-laguntzen kudeaketa eta coworking gunea. “eWorld” aldizkariak BerriUp-eko Proiektuen Koordinatzaile Garikoitz Gastaminzarekin hitz egin du.
 
 
Zer da BerriUp?
BerriUp startupen azeleratzaile bat da, non ekintzaileei enpresak sortzea laguntzen diegu. Lau hilabeteko programa trinko bat eskaintzen dugu, barne dituena heziketak, profesionalen hitzaldia, jarraipen pertsonalizatu eta sakona lehen mailako aholkulariekin, 24ordu/7eguneko lan-espazioa, 50.000 ko inbertsioa banku eta beste lankide batzuekin ditugun akordioez gain. Finean, beharrezkoa dena ematen saiatzen gara ekintzaile-talde batek bere negozioa arrakastarekin atera ahal izateko.
 
Nori dago zuzendua?
BerriUp proiektu bat garatzen dagoen pertsona edo talde orori zuzendua dago, sektorea zein den kontutan izan gabe, eta lagunosa eta/edo inbertsioa behar duena.
 
Zer garai dago bizitzen gaur egun ekintzaile-tzak?
Euskal Herriko kultura ekintzaileak ez du zer ikusirik Madril edo Bartzelonakoarekin, are gutxiago Estatu Batuak bezalako beste herrialde ba-tzuekin. Duela urte batzuk lurralde honek enpresak sortu zituzten pertsona ekintzaileak zituen, eta ondorengo belaunaldiak horiek kudeatzeaz arduratu dira, oso ondo gainera. Dena den, gizartearen behar eta aukerak aldatu dira eta horrela jarraituko dute, derrigortzen gaituena egokitzea eta berriz enpresak sortzen errealitate berri honetan. Horregatik sortu zen BerriUp, Euskal Herriko lehen azeleratzaile pribatua izanik.
 
Zeri dagokio azken urteetako ekintzaileen igoerak?
Lan-egoera modu erradikalean aldatu da azken urteetan, eta ez gara ari bakarrik krisialdi nazional ospetsuari buruz. Enpresa baten batezbesteko bizitza modu esanguratsuan txikitu da, gauza bera gertatuz lanpostu jakin baten iraupenarekin enpresa batean. Egonezinak, berehalakotasunak, gauza berriak ikasi eta esperientzia berriak bizi nahi izateko beharrek… eragiten dute egungo gazteek “bizitza guztirako lan bat” bilatu nahi ez izatea eta askotan hau ekitean bihurtzen da. Ez dugu ukatuko beste ohiko arrazoi bat lanpostuen gabeziarengatik dela.
 
Zeintzuk dira ekintzailetzaren aldeko eta kontrako puntuak?
Ekitea ez da erraza. Izatedun orduak baino gehiago eskatzen ditu, konpromisoa, iraunkortasuna eta, batez ere, atsegin izatea. Gauza asko alde batera utzi beharko dira eta ingeruan dauden pertsonek ulertu beharko dute, edo ulertarazi egin beharko diezu. Gure “BerriUPer”-ekin une zailak bizi izan ditugu, baina baita alaiak ere, eta cori guztiaren ondoren, ez gara aurkitu bere etorkizuna ekiteaz damu-tzen den inorekin orain arte. Pena mereziko du… ezta?
 
Zein ezaugarri izan behar ditu ekintzaile on batek?
Guk pertsonak defendatzen ditugu ideien gainetik eta beti adibide berdina ipintzen dugu: talde on batek nola-halako ideia bat pibotatu dezake eta zerbait onean bihurtu, baina nola-halako talde bat ideia handi bat txikitu dezake. Honengatik pertsona zintzoak bilatzen ditugu, gurekin ontzira igotzeko gogo eta konpromisoarekin, eta gai direnak elkarren osagarri diren lankideekin taldean jarduteko.
 
Zeintzuk dira ekintzaileek topo egiten dituzten arazo ohikoenak?
Ekintzaileak topatzen dituzten arazoez aritzean, hiru nabarmenduko nituzke, nahiz eta egun osoa pasa genezake hauei buruz hitz egiten: lehenik eta behin, pertsona gaituak aurkitzeko zailtasuna, fase goiztiarrean beraiekin lan egiteko prest daudenak; bigarrenik, merkatuari ulermen eta egokitze jarraitua, bukatzeko, likidezia-faltak fase goiztiarretan startupa moteltzen du eta batzutan hil daiteke, nahiz eta proiektuak zentzua izan.
 
Zein ezaugarri izan behar ditu martxan ipini berri den negozio batek arrakasta izateko?
Arrakasta erlatiboa da. Autoenpleguko negozio bat oso meritu handikoa da eta arrakastatsua suertatzen da aipatutakoak helburu hori baldin badu. Guk BerriUpen hiru ezaugarri zehatz dituzten proiektuak bilatzen ditugu, lerrotutak daukagun azeleratzaile + inbertsioa helburuarekin: proiektuaren unea egokia izatea bizkortua izateko; taldea gai izatea startupa aurrera ateratzeko; proiektua eskalatu ahal izateko izan behar da, izan ere inbertitzailea urte batzuetan atera ahal izatea bilatzen baitu bere inbertsioa biderkatuz.
 
Eman al zenitzake BerriUpi esker sortutako negozio arrakastatsuen adibide batzuk?
Azeleratzaile gazte bat gara, 2015ean jaio ginen eta. Eman dezakegun datua da azeleratu ditugun proiektu guztiak bizirik jarraitzen dutela.
 
Zer aholku emango zenieke ekintzaile bati edo ekitea pentsatzen ari den edonori?
Zure negozio bat ekitea pentsatzen ari bazara edo egin nahi izango bazenu baina ez baduzu ideia definitu bat, beste ekintzaile batzuekin hitz egitea gomendatzen dizut eta gugana hurbil-tzea gu ezagutu ahal izateko. Abentura honetan lagundu eta orientatzeko prest dauden pertsonak zintzoak daude. Ekintzailetzarekin harramena duten ekitaldietara joatea laguntzen du ere ekosisteman dauden eragileak ezagutu ahal izateko. Azkenik, ekitea nahi duen batentzako aholku onena da ekin dezala eta ez dadila geratu ilusio batean. Etorkizuna hori egiten dutenena da.

 

www.berriup.com

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.