Berriak

Ekintzaile gehiago Euskadin

GEM 2017/18 txostenak adierazten duenez, gorakada bat izan da Euskal Autonomia Erkidegoan negozioak sortzeari ekiten dioten pertsonen kopuruan. Deustuko Unibertsitateko, Euskal Herriko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko GEM (Global Entrepreneurship Monitor) ikertzaile taldeak Euskal Autonomia Erkidegoko ekintzailetzaren inguruko azken datuak aurkeztu ditu. Datu horieri esker, erakunde mailako agintariek ekonomia eta enpresa jarduera sustatzeko beharrezkoak diren politika publikoak zehazteko aukera dute. Ikerketak lurralde honetako ekintzailetzaren argazki eguneratua erakutsi du ere.
 
EAEko prozesu ekintzailea
EAEko ekintzailetzak nabarmenki egin du aurrera 2017-18n: 2016ko % 3,3tik aurtengo % 5,8ra pasa da. Enpresa-finkatzearen adierazlea apurka errekuperatuz doa eta herritarren zahartzea dezente igo da, agerikoak direlako erretiroa hartu duten enpresaburuen zifrak, hau da, beren jarduera utzi dutenen zifrak.
 
Ekintzailearen profila
EAEko pertsona ekintzailearen profila gizonezko batena da (% 59), 40 urteko batez besteko adin batekin, hezkuntza maila altu batekin eta errenta maila altu batekin ere. Aukeren identifikazioa da ekiteko arrazoi nagusiena.
 
Finantziazioa
EAEn frogatzen da ekiteko kapital haziaren gorakada, 23.500 euro (eremu estataleko 15.000 euroren aurrean). Ikusten da gainera inbertsio altu bat eskatzen duten proiektu hasiberrien igoera garrantzitsu bat (> 150.000 euro). Talde sustatzailearen emariak dira, ohikoa denez, finantziazio iturri nagusia (% 45). Instituzio finantzieroak daude ondoren (% 15,71), inbertsore espezializatuak (% 10,72), familiako emariak (% 10,36) eta laguntza programa publikoak (% 9,82).
 
Enplegu sortzea, berrikuntza eta nazioartekotzea
Enpresa berriek enplegua sortzeko duten ahalmena igo da: gutxiago dira autoenplegura zuzenduriko iniziatibak eta gehiago dira lanpostu bat edo bost sortzea suposatzen duten proiektuak. Berrikuntzari dagokionez, produktu edo zerbitzu berritzaile bat dira, lehiakide falta eta urte bat baino gutxiagoko teknologiak dira, berriz ere, euskal ekintzailetzaren indarguneak. Negozio berrien nazioartekotzea, berriz, egonkor mantentzen da.
 
Euskal herritargoaren pertzepzio eta jarrerak
Negozio-aukera onen existentziari buruzko pertzepzioa igoz joan da azken urteetan, % 30,6ra iritsi arte, eta errekuperatu da krisi ekonomikoaren aurteekin konparatuz. Porroterako beldurra ekintzailetzarako oztopo bezala murriztu da azken urtean. Datu baikor bat da hau, erraztuko baitu pertsona gehiagok enpresa berri bat sortzeko erabakia hartzea.
 
Euskal emakume ekintzaileen bultzada berezi bat nabari da ere: beraiek aukera gehiago detektatzen ditute, porrotera beldur gutxiago dute eta beren ezagueretan eta trebetasunetan konfiantza gehiago dute gizonezkoen aurrean.
 
Euskal Herriko kultura ekintzailearen inguruko adierazleak egonkor mantentzen dira gutxi gora behera, nahiz eta joera interesgarriak erakusten dituzten. Herritargoaren bizitza estandarretako ekitatearen adierazlea balio baikor bat da, bere joerak goruntz jarraitzen du, krisialdi finantzieroarekin hasi zena. Beste adierazle batzuk neurtzen dute ekintzailetza aukera profesional on bat de edo ekintzaileek status sozial eta ekonomiko altu bat duten eta balio horiek goruntz dihoaz ere, krisi ekonomikoan zehar larrialdi bat jasan eta gero.
 
Komunikabideetan ekintzaile arrakastatsuei buru ateratzen diren albisteen kopurua igo da ere, kontuan hartzen bada neurtutako denbora-horizontea (2005etik), isladatzen duena instituzio publikoek kontu honi ikusgarritasuna emateko egin duten esfortzua.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.