startupWorld

Ehunka startup BIND.4.0n

BIND 4.0 industria adimenduneko berrikuntza irekiko plataformak seigarren edizioaren deialdia itxi du. Guztira 772 proiektuk eman dute izena, hau da, aurreko urtean baino % 3 gehiago (748 izan ziren iaz). Hautagaitzak 82 herrialdetakoak dira. Gainera, 620 proiektu nazioartekoak dira, hau da, inskribatutakoen % 80. 2022ko urtarrilean jakinaraziko da startup parte-hartzaileak. Industria adimendunaren, energia garbi eta jasangarriaren, elikaduraren eta osasunaren arloetan adituak diren BIND 4.0ko 65 partner-enpresek hautatuko dituzte parte-hartzaileak.

Bestalde, 10 kooperatiba ari dira plataforman parte hartzen, Sustapen Zentro korporatiboaz gain. Ondokoak dira: Batz, Cikautxo, Danobat, Eroski, Fagor Ederlan, Maier, Orona, Ulma, Matz-Erreka eta Onnera Group.


BIND 4.0 programa Industria 4.0ko ekimen publiko-pribatua da, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI Taldearen bidez sortu duena, eta nazioarteko erreferentziazko programa bihurtu da 2016. urtean sortu zenetik. Urtero, plataformak munduko alde guztietatik datozen startup teknologikoen interesa erakartzea lortzen du -startup horien helburu nagusia da erreferentziazko bezeroen eskutik azkarrago merkaturatzea-; baita, eta aldi berean, Euskadiko enpresen berrikuntza eta eraldaketa digitala sustatzea, startup horiekin egindako lanaren bidez.

Adimen artifiziala, IoT eta Big Data

Erregistratutako proiektuen % 40k teknologia iraultzaileen aldeko apustua egin dute, hala nola Gauzen Internet, Adimen Artifiziala edo Big Data, haien soluzioak garatzean. Gainerako hautagaitzak fabrikazio aditiboaren arlokoak eta, gero, errealitatea birtualaren eta/edo handituaren arlokoak dira. Izena eman duten startup askok teknologia berri horiek aplikatzen dituzte kalitateko kontrolak ikusmen artifizialaren bidez egitea ahalbidetzen duten soluzio berritzaileak garatzeko, hizkuntzaren prozesamenduaren bidez pertsonen eta makinen arteko elkarreragina errazteko, energia garbiak biltegiratzeko, gailu medikoak digitalizatzeko, eta efizientzia eta produkzio-denborak hobetuko dituen biki digitala sortzeko, besteak beste. Helburua da aurrerapausoak ematea etorkizunean industria adimendunagoa, efizienteagoa eta jasangarriagoa izan dadin.


Bestalde, teknologien aplikazio-arloei dagokienez, nabarmentzekoa da startupen % 65ek fabrikazio adimendunaren arloan aplika daitekeen soluzioren bat dutela. Horren atzetik, bigarren tokian, energia garbi eta jasangarrian aplika daitezkeen teknologiak daude, % 31. Hirugarren tokian, proiektuen % 32 aplikatzekoak dira osasun-sektorean, eta beste % 21 aplikatzekoak dira elikaduraren arloan.

% 54 baino gehiago, Europakoak

Inskribatutako proiektuen artean, nabarmentzekoa da % 54 baino gehiago Europakoak direla (418) eta % 46 gainerako kontinenteetakoak direla. Zehazki, Europaren ondoren, ordezkari-tzarik handiena Hego Amerikatik dator, 110 hautagaitzarekin, hau da, hautagaitza guztien % 14. Gero, hirugarren postuan, Asia dator.

Euskal Autonomia Erkidegoko 54 proiektu inskribatu dira -horietatik 28 Bizkaikoak dira, 17 Gipuzkoakoak eta 9 Arabakoak-, eta Estatuko gainerakotik aurkeztu da hautagaitza kopururik handiena, 98 guztira. Seigarren edizio honetan, Europako herrialdeen artean Italiak du hautagaitza gehien; gero Erresuma Batua, Alemania, Frantzia, Portugal eta Finlandia datoz, besteak beste.

2022ko urtarrilean, finalistak


Plataforman parte hartzen duten partner-enpresen kopuru handia da BIND 4.0ren erakargarritasun nagusietako bat. Seigarren edizio honetan, beste 10 kidek bat egiten dute: Arteche, Celsa Group, Cofares, Hitachi ABB, Erreka Group, Onnera Group, Osakidetza, P4Q Electronics, Ramondin, eta Suez Treatment Solutions. Konpainia handi horiek aurrez programen zeuden firmei batzen zaizkie, hala nola Angulas Aguinaga, Gestamp, Sarralle, Sidenor, Iberdrola, Bridgestone, Quirónsalud edo Siemens Gamesa konpainiei. Hain zuzen ere, 65 trakzio-enpresa horiek arduratuko dira programaren seigarren edizioan parte hartuko duten startupak hautatzeaz. 

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.