Berriak

EAEko herritarren % 5,1 ekintzaileak dira

GEM (Global Entrepreneurship Monitor) ikertaldeak, Deustuko Unibertsitateko, Euskal Herriko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko ikertzaileek osatuak, Euskal Autonomia Erkidegoko ekintzailetzari buruzko datuak aurkeztu ditu. Datuok lagungarri zaizkie erakundeetako arduradunei ekonomia eta enpresa-jarduera indartzeko behar diren politika publikoak sustatzeko. Ikerlanak ekintzailetzak gure lurraldean duen egoeraren argazki eguneratua ere erakusten du.
EAEko ekintzailetza-jarduera orokorrak edo hasierako fasean dagoenak jaitsiera izan du 2018-19 urtean. Hala, 2017an % 5,8 izatetik orain % 5,1 izatera igaro da. Etorkizuneko ekintzailetza potentziala puntu-erdi hobetu da. Enpresen finkatze tasak ere hobera egin du. Bestalde, bertan behera utzitako enpresen tasa txikiagoa izan da aurten.
 
Ekintzailearen profila
EAEko ekintzailearen profila irudikatzerakoan, ikus dezakegu gizona dela (% 55,1), batez beste 43 urtekoa (iaz baino 3 urte gehiago), eta prestakuntza eta errenta maila handikoa. Ekiteko arrazoi nagusia aukerak identifikatzea da.
 
Finantzaketa
EAEn ekiteko behar den hazi kapitala 21.740 euro da, aurreko ekitaldiaren oso antzeko kopurua. Espainian, berriz, 20.000 euro behar dira. Inbertsioari begiratuta, zenbateko txikiagoko (10.000 euro baino gutxiagoko) proiektu hasi berriak ugaritu egin dira eta inbertsio handienekoei eutsi egin zaie. Talde sustatzailearen ekarpenak dira finantzaketa iturri nagusia (% 58), alde handiz. Hurrengo finantzaketa iturriak banku erakundeak (% 21,1), laguntza publikoak (% 5,2) eta inbertsiogile espezializatuak (% 2,8) dira.
 
Enplegu sorrera, berrikuntza eta nazioartekotzea
Azken hiru urteetan, jakintzari lotutako zerbitzuetako ekimen ekintzaileak ugaritu egin dira: 2015ean % 17,9 izatetik 2018an % 21,9 izatera igaro dira. Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera ekintzailearen ondorioz sortzen diren negozioak, ohikoa denez, enpresa txiki eta ertainak dira. Berrikuntzari dagokionez, ekimen gutxiagok erabiltzen dituzte teknologia berritzaileak eta ekimen gehiagok uste dute lehiakide gutxi dituztela. Enpresa berrien nazioartekotzea, azken urteetan bezala, nahiko egonkorra da.
 
EAEko herritarren balioen eta jarreren hautematea
Euskal herritarrek uste dute ekiteko nahikoa jakite, trebetasun eta esperientzia dutela. Datu horrek hobera egin du, aurreko urtearekin alderatuta. Baina herritar gutxiagok uste dute negozio aukera onak daudenik. Bestalde, EAEn, porrot egiteko beldurra -ekiteko eragozpenetako bat- txikiagoa da Espainian eta Europar Batasunean baino. Joera hori egonkorra da iritzi publikoan, datua aurreko urtekoaren antzekoa baita. Eta aurten ere ikusten da euskal herritarrei ekintzaileen erreferentziazko ereduak falta zaizkiela. Euskal kulturak jarduera ekintzailean duen eraginari dagokionez, garrantzitsua da aitortzea aurrera egin dela ekintzailetza euskal gizartearen aukera profesionaletako bat izatea zilegi dela ikustean (% 51,6), ekintzailetzaren gizarte eta ekonomia aitorpenean (% 48,0), eta hedabideek jarduera ekintzailearen sustapenean eta zabalkundean duten zereginean (% 54,2).
 
Informazio gehiago:
www.gem-paisvasco.es

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.