+Trebakuntza

EAEko gazteak euskaldunagoak dira (I)

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak EAEko VII. Inkesta Soziolinguistikoaren datuak aurkeztu ditu gaur. Donostian, Tabakaleran, egin den prentsaurrekoan Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak eta Hizkuntza Politikako sailburuorde Miren Dobaranek parte hartu dute.

2021ean egindako Inkesta Soziolinguistikoa herritarren datu aitortuetan oinarritzen da, eta lehen Inkesta Soziolinguistikoa 1991koa denez, gaurko prentsaurrekoak balio izan du azken hiru hamarkadatan euskarak EAEn izan duen ibilbidea zein den argitzeko. EAEko 16 urte edo gehiagoko biztanleria izaten da inkestatua. Bost urtetik behin egiten da inkesta soziolinguistikoa, eta lau ikerketa-eremu jasotzen ditu:

  1. Herritarren hizkuntza-gaitasuna
  2. Hizkuntzaren transmisioa
  3. Euskararen erabilera hainbat esparrutan (etxean, lagunartean, eremu formaletan…)
  4. Euskararen sustapenari buruzko jarrera

EAEn gaur egun duela 30 urte baino, 1991. urtean baino, 261.000 euskaldun gehiago daude, hau da euskaldunen kopuruak 12 puntuko hazkundea izan du azken 30 urte hauetan (24,1etik 36,2rakoa). Gaur egun 16 urtetik gorako biztanleen % 36,2 da euskalduna, % 18,6 euskaldun hartzailea eta % 45,3 erdalduna.

Sexuari dagokionez, emakumezkoen artean % 36,5 da euskalduna eta % 35,8 gizonezkoen artean

VII. Inkesta soziolinguistikoak argi erakusten du euskal hiztunaren profila gaztetu egin dela azken hogeita hamar urtean. Euskaldunen ehunekorik handiena 16-24 urte bitarteko gazteen artean dago. Izan ere, 16 eta 24 urte bitartekoen % 74,5 da euskalduna, 1991n, berriz, % 25a zen. Zupiria sailburuak adierazi duenez “edozein hizkuntza gutxituren biziberritzean egon litekeen daturik onena da gazte-belaunaldiak euskara ezagutzea. Hizkuntza-ordezkapena iraultzen ari denaren adierazle nagusienetakoa da”. Orain dela 30 urte adin-talderik euskaldunena zena, 65 urtetik gorakoena, gaur egun euskararen ezagutza apalena duena da (% 22,1 euskaldun).

Zupiriak azaldu duenez “euskararen hazkundea gazteenetatik ari da zabaltzen, eta gaur egungo euskal hiztun askok hezkuntza sistemaren bidez edota euskaltegien bidez jaso dute euskara. Eskolaren eta helduen euskalduntzearen eragina nabarmen sumatzen da datu hauetan. Gizarteak azken hiru hamarkada hauetan egin duen apustu sendo baten adierazlea ere bada hau guztia”.

Igoera orokorra

VII. Inkesta Soziolinguistikoak adierazten duenez euskaldunen igoera hiru lurraldeetan gertatu da. Gipuzkoan dago euskaldun gehien: % 51,8 (hamarkada batean, 2 puntuko igoerarekin); ondoren Bizkaia dago (% 30,6; 5 puntuko igoerarekin) eta gero Araba (% 22,4; 6 puntuko igoerarekin).

Euskaldunen taldean arreta jarrita, EAEko euskaldunen erdia baino gehiago (% 55,4) gune soziolinguistiko erdaldunean edo nahiko erdaldunean bizi da, hau da, lehenengo eta bigarren eremu soziolinguistikoetan (Sestao, Barakaldo, Irun…). Eta aldiz, gune euskaldunetan, hirugarren eta laugarren eremu soziolinguistikoetan % 44,7.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.