20 kilometroko errepide bat ireki dute Düsseldorfen garraio autonomo eta konekatuekin probak egiteko. Siemens Mobilityk adimentsutasuna eman dio errepideari eta modu honetan herrialdea etorkizunerako prestatuko dut garraio autonomoa eta konektatua izateko.
Komunikazio unitateak ditu errepide adimentsu honek (Road Side Units) eta horri esker, garraio eta azpiegituraren arteko informazioaren hartu-emana posiblea da. Siemens-ek dioen moduan, sare elementu hauek, oso garrantzitsuak dira segurtasunerako eta lau elkarguneetan kokatutak daude seinale batekin.
Baita ere SPAT (Signal Phase and Timing) unitate osatu bat jarri da argi berdea eta gorriaren denbora iragartzen duena eta RSU bitarte garraioei bidaltzen diona.
Garraio publikoa hobetzeko teknologia
Manfred Fughen hitzetan, Alemaniako Siemens Mobility arduraduna, errepide hau “lehenengoa da Alemanian” eta erabilitako teknologiak “trafikoaren pilaketa murriztuko du, segurtasuna hobetuko dute eta garraio publikoaren erabilgarritasuna ahalbidetuko dute” garraio autonomoa zabaltzen den heinean.
Teknologia mota hau 16 Rehinbahn autobus garraio publikoaren seinaleei lehentasuna emateko erabiltzen da. Car-to-X (C2X) teknologia Alemanian lehena da. Rehinbahn garrioak posizionatze satelitedun sistemak dute jarrita, garraio publikoaren abantailak probatzeko, hala nola: errepidearen eskubidea, tokatzen zaizkion gurbideak jakiteko, etab.
Garraio konektatuak ezartzen direnean, trafiko bilketak, segurtasuna hobetzen eta ingurumen-inpaktoa murrizten lagunduko dute.