Interneteko munduko enpresarik errentagarriena bihurtu zen Google bilatzailean publizitatea ezarri zuenean. Orain berdina egin nahi du mapekin. Orain dela 14 urte martxan jarri zuela zerbitzu hau eta 1.000 milioi pertsona erabiltzen dute gaur egun.
Googleko publizitatea oso ondo dabil baina jadanik, erabiltzaile askok Amazonen egiten dituzte bilaketak azken urteetan. Hori dela eta, Google Maps aukera ona dela uste dute, oraindik dirua lortzeko aukera galanta dagoela. Dena den, gauzak ez dira errazak izango, pribatasunaren inguruan gauza asko aldatu behar baitira.
Gomendio pertsonalizatuak
Googlek eskura ditu datu asko, ez bakarrik Maps-aren bitartez. Ondoriz, jakin dezake non lan egiten dugun, non bizi garen eta zer nolako tabernak edo jatetxeak gustoko ditugun. Google Maps orrialdean, behekaldean “Para ti” atalean klik eginez, gomendio pertsonalizatuak emango dizkigu edozein gauzen inguruan: kafetegia, ogia erosteko denak, etab.
Maps-aren zerbitzuak ere handitu nahi dituzte, modu honetan, erabiltzaileek gehio espero badute aplikazio honetatik, aukera gehiago izango dituzte publizitate gehio sartzeko. Rajas Moonka Google Maps-en produktuen kudeaketaz arduratzen dena dio: Zzure inguruan dauden gauzak azpimarratu nahi ditugu eta zure ondoan daudela erakutsi, zure esperientzia mindu gabe”. Waze aplikazioaren jabeak dira eta nahiz eta aplikazioa oso erabilia den, 100 milioi deskarga izan ditu, Google mantxo joan da publizitatearekin.
Promozionatutako tokiak
Aurreko urtean Google Mapseko ahotsa “eskuinera joan Schindle Avenue-n” esan beharrean “eskuinera joan Starbucks-en” esaten hasi zen. Diru asko gastatzen duten enpresak maparen bideetan erabiltzen hasi ziren. ¡Ikaragarria! Gainera, Google-n ustez hau ez da publizitatea, erabiltzaile askorentzak toki hauen izenak askoz argiagoak direlako helbideak baino. Modu egokia eta onartua, beraz, publizitatea egiteko. Pin patrozinatuak ere urte askoz probatu izan ditu Googlek.
Iragarkiak eta askoz gehio
Iragarkiekin dirua irabazten du baina orain ere, mapetako teknologia erabiltzen dutenekin irabazi nahi du. Orain arte, garatzaileek diru gutxi ordaintzen zuten bere teknologia erabiltzeagatik, baina orain gauzak aldatu dira eta diru gehiago lortzen ari dira hemendik. Espero zen moduan, aldaketa hau ez da denen gustokoa izan.