+Trebakuntza

Culinary Action! foroa ospatu da

Iragan otsailaren 23an eta 24an gastronomiaren sektoreko adituak eta liderrak Culinary Action! Ekintzaileen VIII. Nazioarteko Foroan bildu ziren. Edizio hau birtuala izan da eta jendeari irekita egon da doan. 

Urte konplexu eta erabakigarria izan da 2020a eta argi erakutsi du zaurgarria dela sektore gastronomikoaren balio-katea; 2021ean, berriz, erronka geroz eta handiagoa da eragile guztientzat. 2021eko Foroa balio-kateko eragile guztientzako topagune eta lanerako gunean izan da, COVID-19ak eragin duen krisiarekin agertu diren ahulgune nagusiak indartu eta sistema gastronomikoaren erresilientzia hobetu ahal izateko.


Dani García (La Gran Familia Mediterránea) arduratu zen otsailaren 23an Foroa inauguratu zuen hitzaldia emateaz, honako gai honen inguruan: 'Zein da gastronomiaren etorkizuna?'. Horrez gain, bi mahai-ingurutan, gastronomiaren hainbat arlotako profesionalak bildu ziren; zehazki, Ekoizpen, Industria, Retail edo Horeca sektoreetakoak. Solasaldi horietan, eztabaidatu zuten nola definitu beharko liratekeen gastronomiaren erronka nagusiak, balio-kateak batera egin dezan lan; horrez gain, sistema gastronomikoak zientziaren, gastronomiaren eta gizarte-kontzientziaren arteko elkargunean duen posizioari buruzko ikuspegia partekatu zuten. Mahai-inguru horietan parte hartu zuten adituen artean, honako hauek egon ziren: Jorge Portillo (GreeMko), Jorge Mas (Crearmas), Javier Olleros (Culler de Pau), Bernat Añaños (HEURA) eta Nabila Rodriguez (Alchemist eta BCCko ikasle ohia). Lehen jardunaldi horri azkena emateko, Beatriz Romanos-ek (FoodTech Magazine) sektoreak dituen erronka handietarako erantzun nagusiak eman zituen, 'Etorkizuna hemen dago jada' izeneko ponentzian. 


Foroaren bigarren egunean, hainbat tailer praktiko egin ziren, eta sektoreko arlo bakoitzean jarri zuten arreta. Tailer horietan, balio-kateko hainbat eragilek hartu zuten parte, eta haien artean egon ziren Patrik Bergaretxe (Just-Eat), Xanty Elías (Finca Alfoiz), Josu Garaialde (HAZI), José Pablo Larrea (Baserria Km0), Inés Baigorri (Alava Wines), Xabier Alberro (Alberro Horticultura), Jon Torre (Petritegi) eta Maitane Alonso (Innovating Alimentary Machines).

Bertan izan ziren, halaber, Osigris, Zyrcular Foods, Kendu eta El Súper de los Pastores enpresen ordezkariak. Profesional horiek beren esperientziak, aholkuak eta ezagutzak partekatu zituzten, eta sektorearen egungo premiei erantzun batzuk eman zizkieten, sektorean inspirazioa eta berrikuntza sustatzea xede zuten hitzaldien bidez.


Foroak Onekin-en, Hazi Fundazioaren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren lankidetza instituzionala zuen, Mahou-San Miguel-en babesa eta Gastroeconomy-ren lankidetza.

Culinary Action!-i buruz


Basque Culinary Centerren Culinary Action! ekimenak ekintzailetza eta negozio berriak sustatzen ditu gastronomiaren eta elikaduraren arloan. 2014tik, espazio berean biltzen ditu ekintzaileak, ikasleak, enpresak eta industria, bai eta gizartea ere, gastronomiaren sektorean benetako inpaktu sozioekonomikoa eragiteko. Berrikuntza disruptiboa katalizatzen du, eta, horretarako, elikadura-sistemari erronka jotzen dioten startup eta proiektu jasangarriak sustatzen ditu, hala nola #foodtech, #restech eta #agrotech. 


Gainera, gizarteari irekitako ekintzailetza-guneak sortzen ditu. Gune horiek komunitate ekintzailearen eta startup-en beharrak detektatzea ahalbidetzen dute, eta erantzun arin eta azkarra ematea, merkatuari irtenbide erabilgarria proposatzeko. Orain arte, bere azelerazio-programak (Culinary Action!-en azeleragailua) sektoreko 75 startup azeleratu ditu.


2021ean, Basque Culinary Centerrek 10. urteurrena ospatzen du. Sortu zenetik, Gastronomiaren 360º-ko ikuspegia landu du erakundeak, hainbat ekimen eta proiekturen bidez. Aurten, erakundearen balioetan (pasioa, bikaintasuna, berrikuntza eta gizarte-konpromisoa) oinarritutako lorpenak eta etorkizuneko erronkak goretsi dira.

Informazio gehiago:
https://culinaryaction.com/forum/viii-foro-internacional-de-emprendedores-2021/

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.