+Trebakuntza

COVID-19aren eragina Europako hezkuntzan

2020. urtean eta Schumanen Adierazpenaren 70. urteurrenean, Europako Batzordearen presidenteak ondokoa gogorarazi zuen maiatzaren 9ko, hau da, Europaren Eguneko bere hitzaldian: “Hauskortasun-momentu bat jasaten ari gara Europan eta ausardia gehiago behar dugu erronka horiei aurre egiteko. Gure kontinentean, azken hilotan, 100.000 pertsona baino gehiago hil dira koronabirusaren ondorioz. Ehunka milioika pertsona ari dira bere eguneroko bizitzan aurrekaririk gabeko murrizketak pairatzen birusaren hedapena eusten laguntzeko... Soilik Europar Batasun indartsu batek babes ditzake gure herritarrak, gure ondare komuna eta gure Estatu Kideetako ekonomiak”. Inoiz baino gehiago, Europar Batasunaren “aniztasunean elkartuta” leloa ondokoarekin osa daiteke: “zoritxarrean elkarturik”. 

Pandemiak bete-betean eragin dio Europako hezkuntzari eta hezkuntza-ereduari; izan ere, EBko estatu gehienetako hezkuntza- eta prestakuntza-zentroak itxi dira eta hezkuntza-gelak zein zentroak online formatura pasa dira. Horrenbestez, unibertsitateak/irakasleak/ikertzaileak/kudeatzaileak eta unibertsitateko langileak, oro har, epe laburrera zein luzera berrasmatu behar izan dira eta ikasleak eredu digitalera egokitu behar izan dira.  Orain arte, Europar Batasunean, hezkuntza digitala oso modu mugatuan eskaintzen zen, baina krisiak eragindako bat-bateko premiak ustekabean behartu ditu unibertsitateak mundu digitalera pasatzera, plataforma birtualak aktibatu ahal izateko muga asko oso denbora-tarte mugatuan gainditu behar izan dituztenak.  

Hezkuntza-eredu digitalak eta tresnek eta gaitasun/espezializazio berriek gero eta indar handiagoa dute; horren ondorioz, nolabaiteko parentesi artean jartzen da Erasmus eta Horizon Europe programen esparruko proiektu eta ekimenen bidez sustatzen diren Europako mugikortasunen eredu tradizionala, baita, besteak beste, hezkuntzako “kredituen” eta baremoen esparruak eta hezkuntza duala ere.  Hezkuntza, berrikuntza eta ikerketako arduraduna den Europako Batzordeko Marya Gabriel kideak adierazi zuen bezala, erronkak gorabehera, beharrezkoa da aukera hau baliatzea sakontasun handiagoarekin aztertzeko irakaskuntza digitaleko ereduen garrantzia eta berezko balioa eta hortik ateratzen diren esperientziak ebaluatzeko, COVID-19aren pandemiari aurre egiteko.   Irakaskuntza birtualeko ereduetako jardunbide egokietan gehiago inbertitu eta ikertu behar da; izan ere, kalitatezko online irakaskuntza eskaintzeko, ez da nahikoa irakasleak kamera baten aurrean jartzea. 

Gaur egun gizarte gisa aurre egin behar diegun erronka sozial eta global askotarako, unibertsitateek funtsezko papera daukate, zehazki, horiek gainditzeko konponbide sortzaile berritzaileen garapenean. Halaber, funtsezkoak dira Europako zein nazioarteko (Garapen Jasangarrirako Helburuak) egungo agendaren erronkak gainditzeko eta COVID-19aren testuinguruan eta horren epe laburrerako zein luzerako ondorioen aurrean jarduteko.  Berebizikoa da arreta jartzea Europako zein nazioarteko agendetan eta hurbiletik jarraitzea hezkuntzaren eta ikerketaren rola egungo Europar Batasunaren ardatz estrategikoetan, hori guztia Europako Itun Berdeari eta Europako Agenda Digitalari dagokienez. 

Zenbait adituk eta Europako erakundeek oso argi esaten dute: beharrezkoa da gure buruari galdetzea pertsonek zer nolako gaitasunak, esperientzia edo ezagutza beharko lituzketen erronka global hauek eraginkortasunez gainditu ahal izateko.  Hausnarketa honetan eta proposamenak eginez, Europako Batzordea elkarrizketa bultzatzen ari da Europako unibertsitateak elkartzen dituzten sare europar desberdinekin, baina, betiere, orain arte egindako lana eta “Europako unibertsitateak” bezalako ekimen nabarmenak kapitalizatuz (Europako unibertsitateen aliantzak, zeinen artean euskal unibertsitateak hautagai diren), baita Euskadik parte hartzen duen Erasmus programako proiektuak eta Erasmus Mundus Masterrak kapitalizatuz ere.  

Europako hezkuntzaren etorkizunerako eta Europaren etorkizunerako hezkuntzaren dialektika eta narratiba berri horretan, Europar Batasunak inoiz baino gehiago sustatzen du hezkuntza-familiaren eta eskualde-mailako ekosistemako zein ekosistema geografikoko eragile sozial eta ekonomikoen arteko elkarrizketa, mugaz gaindiko lankidetza/Euroeskualdeak lehenetsiz, gizarte-erronkei batera erantzuteko.  Europar Batasunaren hurrengo Skills Agendak eta egungo Espezializazio Adimentsuko Estrategiak ezartzen duten hezkuntza europarraren beharrezko bikaintasuna eta ospea ez dira bateraezinak helize laukoitza deritzonarekin, ezta Euskadi bazkide europar aurreratua den Unibertsitatea-enpresa Europako Estrategiarekin ere. Bestalde, erronketan oinarritutako ikuspegien diziplina anitzeko lana izango litzateke jarraitu beharreko eredua, espezializazioa baztertu gabe, hezkuntza-eskarmentua izango duten etorkizuneko profesionalak gaitzeko eta garatzeko eta sektore sozial eta ekonomikoen arteko lankidetzak barne hartzeko, konponbide jasangarriak eta Europako zein nazioarteko unibertsitateekiko lankidetza eskainiz. 

Erronka globalen helburuekin bat egiteko, lan-ikuspegi berriak behar dira.  Etorkizuneko eskakizunetara egokitzeko, puntu giltzarriak izango dira irakaskuntza-metodoekin lotutako berrikuntza eta lankidetza, elkarlana eta diziplina anitzeko ikaskuntza-ingurune aktiboa sortzea.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.