Correos enpresak Teknologia Aeroespazialeko Institutu Nazionalaren instalazioetan (Castro de Rey, Lugon) probak egin dituzte teknologia hibridoa hegazkina / miltirrotor dronesekin. Proba hauen helburua zehatza da: irtenbide operatibo bat bilatzea, ziurra eta eraginkorra, ondasunen garraioan. Bereziki, sarbide zaila duten herritara ailegatzeko egin dituzte proba hauek eta gertakari meteorologikoarekin islatuta geratzen diren herritarara ailegatzeko ere.
Correos enpresak dioen arabera, Fuvex startup-ari esker (droneak garatu dituzte ere) dronen erabilera eta abantailak probatzeko aukera izan dute. Modu honetan, bi enpresen tekonologiari esker bi oinarrizko beharrak asetu dituzte: batetik, droneak edozein tokitan utzi dezakete ondasua, beren igoera bertikala (eta lurreratzea) dela eta eta bigarrenik, beren hegan egiteko gaitasuna dela eta, drone normalak baino bost aldiz urrunago joateko gaitasuna dutelako beren autonomia handia dela eta.
Gainera, drone hauek 100 kilometro orduko abiadura hartu dezakete eta 40 kilometro orduko haize boladak jasan dezakete ere. Beste ezaugarri garrantzitsu bat aireontzi hauek ondasunak eramateko toki berezi bat dutela da, kargatzeko badia konfiguragarria, eta honi esker, ondasunen emate ezberdinak egin ahal dituzte.
Oso pozik daude egindako proba errealekin, hala adierazi dute adierazpen batean eta etorkizunean zerbitzu hau martxan jartzeko aurrera pauso bat dela diote, beti postariaren lana hobetzeko eta seguruagoa egiteko nahiarekin.