Bi urte eta erdi iraun du eztabaida eta lobby biziki baten ostean, copyright digitalaren direktiba onartu du Europako Parlamentuak. Iritzi ezberdinak agertu dira gai honen inguruan eta arau berri honek, Interneteko oinarrizko arauak aldatuko ditu. Azkenean, sortzaile eta editoreak irabazi dute. Bi talde daude eztabaida honetan: Google, Youtube (enpresa handi gehiago) eta Internet modu libre batez erabiltzearen alde agertu direnak eta bestetik, autoreak eta sortzaileak. Internet modu libre batez erabiltzearen alde daudenak, kexkatutak agertu dira arau hauen aldaketarekin, adierazpen askatasuna arriskuan dagoelako.
13. artikulu ospea
Adostu diren testu berrietan 17. artikulua da orain berez 13. artikulu ospea, baina asuntua zertan datza: plataforma digitalak behartuta daudela filtroak ezartzera beren erabiltzaileak igotzen duten material guztia beraiena den edo ez jakiteko. Orain arte, plataformen zeregina edukin horiek kentzea zen igo ondoren, baina orain, modu prebentibo batean egin beharko lukete dio arauak.
Artikulu honen kontra daudenak, zaintzaile moduan algoritmo bat jartzea arazo tekniko asko sortuko duela diote, oso garestia izango dela eta ez dela, aldi guztietan zehatza izango. Testuaren arabera, enpresa txikiek arazoak izango dituztela pentsa daiteke. Bakarrik Startup-ak libre geratzen dira eta ez dute arau hau ezarri beharrik. Bakarrik kasu hauetan: enpresak 3 urte baino gutxiago badu, 10 milioi euro urtean baino gutxiako negozioa badute edota 5 milioi ikustaldi bakarrak hilean badute.
Anxel Voss alemaniarraren ustez, betiko gauzak aldatuko dira eta orain arte diru kreatiboei esker diru asko irabazi duten enpresak, hainbesteko dirua irabazteari utziko dute. Beste arau bat ezarri da ere; informazioa partekatzeagatik ordaintzerena. Hau da, albisteak eransten dituzten tokiak, hala nola, Google News edo Facebook ordaindu beharko lukete berriak partekatzeagatik. Espainian orain dela urte batzuk ezarri zen arau hori eta horren ondorioz, Google News hemen itxi egin zuen. Arau honekin, argitaratzaileen alde jokatu nahi da; estekak partekatu bai, baina edukien laburpen txiki batekin bakarrik.