Berriak

Coliving: Luxuzko erresidentziak 40 urte arteko pertsonentzat

Coliving formula pisu eta erresidentzia arteko nahasketa bat da, hori bai, garestiagoa. Madril edo Bartzelonan partekatutako pisu batengatik 400 edo 500 euro hilean ordaindu daitezke eta Coliving batean %87,5 gehio; hau da 750 euro hilean gutxi gora behera. Eta zergatik nahi dute gazteek gehio ordaintzea? Eraikin hauek zona pribatuak dituzte (gela eta komuna) eta amankomuneko gune asko, oso erakargarriak direnak ekintzaileentzat. Erlaxatzeko guneak, sukaldatzeko tokia, jolasteko, telebista ikusteko, terraza eta lan egiteko ere, coworking bat izango balitz bezala. Denetarik dute etxe hauek eta gainera zure profil antzekoa duten jendearekin bizitzeko aukera duzu. Nola ez erakargarria izan?
 
Urban Campus, frantziako enpresak bi eraikin ditu holakoak Madrilen: Gaztambiden eta Malasañan. Bizitzeko modu honen gakoa zera da: pertsonak etxe batean bizitzeaz gain, bizikidetza momentuak eta lan egiteko momentuak dituztela.
 
Normalean, toki hauetan bizi direnak 28 eta 32 urte bitarteko ekintzaileak dira, bizitzeaz gain beste ekintzaile batzuekin sinergiak bilatu nahi dituztenak. Espainiako eraikinetan %50a espainiarrak dira eta gainontzeko erdia kanpotarrak. Nahiz eta garestiagoak izan, eraikinak kudeatzen dituen enpresak, ekintza asko antolatzen dituzte pisukideentzat: festak, hizkuntz tailerrak, etab. Gainera, wifi, Netflix-a, garbiketa, sukaldeko gauzak, maindireak eta etxeko-hornikuntzak prezioaren barne daude.
 
The House enpresak ere Coliving-ak eskaintzen ditu Espainian, momentuz Malagan eta Madrilen. Dagoeneko, Europan hainbat Coliving daude jadanik: Alemanian StayToo enpresaren bitartez, Londresen The Collective eta Hyprspace Muchichen.
 
Albistean bideoa bat duzue coliving bat ezagutzeko.
 
Zer iruditzen zaizue bizitzeko eta lan egiteko modu hau?
 
Informazio-iturria: elpais.com

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.