Berriak

Chromecast, Google-ren arrakasta berria

Oraindik Googleren transmisioko gailu txiki eta erabilgarria ez baduzu, agian ez duzu jakingo zergatik izan duen hainbesteko arrakasta, eta zergatik izan den aparaturik salduenetarikoa Googleren historian. Hainbat dira 30 euro inguruko tresna horren ospearen arrazoiak, jarraian argi geratuko denez.
 
Googlek berak horrela definitzen du Chromecast: gailu bat, edozein telebistatako HDMI atakara konektatua, beste gailu baten bitartez telebistako saio eta telesailak, filmak, jokoak eta askoz gehiago erreproduzitzeko gai dena. Chromecast erostean, gailuarekin batera USB kable bat egongo da. Kable hori telebistara konektatuko da, edo sare elektrikora egokigailu baten bidez, eta Chromecast elikatzeko balioko du, telebistatik energia ezin duelako lortu HDMIren bitartez.
 
Gaur egun, Chromecast merkatuko gailu gehienekin konfigura daiteke, iPhone, iPad, Android, MacOS ordenagailua, PC Windowsekin, Chromebooks barne. Honek esan nahi du ez dela beharrezkoa urrutiko aginte zehatzik behar Chromecast kontrolatzeko, baizik eta dena kontrolatzen dela mugikor edo ordenagailutik, modu erraz eta intuitiboan.
 
Chromecast-a lehen aldiz telebistara konektatzean, laguntzaile batek hasierako konfigurazioan gidatuko gaitu. Beharrezko lehen pausoa gailua Wi-Fi sarera konektatzea izango da, edukia igorri eta kontrolatuko duten beste ekipoen berdina izan behar duna. Android smartphone edo tablet, edo iPhone edo iPad bat erabiliko diren kasuan, Google Home aplikazioa erabiltzea beharrezkoa izango da, eskuragai bai Google Play-n, bai App Store-n.
 
Orain, bakar-bakarrik beharrezkoa izango da Chromecastekin bateragarri den aplikazio bat irekitzea, Netflix, YouTube edo Google Playk gailu honetarako eskuragai dituen onenetako bat, eta goiko aldean eskuinean agertzen den edukia bidaltzeko ikonoa bilatu. Behin norberaren Chromecastaren izena hautatua, ikusiko da nola igortzen ari den edukiaren bideoa, musika, irudiak edo dena delakoa telebistan erakusten hasiko den, izan ere Chromecastak bideo eta audio seinalea jasotzen du Wi-Fi sarbide-puntu baten modu berean.
 
Eta onena, edukia Chromecastean erreproduzitzen den bitartean, mugikorra, tableta edo ordenagailua erabiltzea posible da inongo arazorik gabe, eta nahi izanez gero, posible da erreprodukzioa kontrolatzea Wi-Fi sare berera konektatua dagoen beste edozein gailutik, oso erabilgarria dena, adibidez, edukia igortzen hasi zuen gailua bateriarik gabe geratzen bada.
 
Eta inor ez da kezkatu behar Chromecasta itzaltzeaz, ez baita beharrezkoa. Erabiltzeaz bukatzean, besterik gabe edukia emateari utzi behar zaio hori egiten duen gailutik.
 
Motak eta ezberdintasunak
Egun, hiru Google Chromecast mota daude, bakoitza gaitasun ezberdinekin. Hauek dira aldeak:
  • Chromecast, eredu klasikoa da. Bere bigarren belaunaldia 2015ean atera zen diseinu landuago batekin. Edozein motatako edukia telebista batera igortzea baimentzen du, 1080p bideo-erresoluzio gehiengo batekin, telebistaren erresoluzioaren menpe egongo dena. Bateragarri da plataformarako aplikazio eskuragai guztiekin eta bere bertute nagusia lehen edizioarekin alderatuz Wi-Fi konexio hobeagoa da. Bestetik, 2018ko urrian Googlek hirugarren belaunaldi bat atera zuen, Bluetooth konektibitatea dakarrena, gela askoetarako audio euskarri bat eta diseinu minimalistagoa, txurian eta beltzan.
  • Chromecast Ultra: Chromecast 2 bezala ezagutua da ere. Eredu originaleko oinarriak ditu baina UltraHD 4K eta HDR erresoluzioan erreproduzitzeko gaitasuna gehitzen du. Google dendan eredu garestiena da.
  • Chromecast Audio: Eredu ezezagunena da baina bere erabilgarritasuna du ere. Telebistara konektatu ordez, edozein bozgorailura konekta daiteke AUX atakaren bitartez bozgorailu adimentsu bihurtuz, eta beste gailuetatik abestiak streamingean erreproduzitzen ditu.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.