Migrainak jasaten al dituzu? Buruko min jasangarriak dituzu noizean behin? Bada hemen duzu arazo horri aurre egiteko sortu berri den produktu bat. Imajina ezazu aplikazio batek zure migrainako hurrengo erasoa iragarri eta konponbidea lor dezakeela migraina agertu baino lehen.
Brainguard-ek algoritmo bat garatu du, seinale fisiologiko eta hemodinamiken aldaketak denbora errealean interpretatuko dituena. Ikasketa automatikoen tekniken bitartez migraina-erasoen iragarpena eskaini daitezke. Teknologia hau gailu eramangarri batean txertatua dago, zeinak erabilpen erraza eta erosoa ahalbidetzen dien gaixoei.
Bizi-parametroak
Zer neurtzen da migrainak iragartzeko? Migraina bat gertatu baino lehen bizi-seinaleak daude. Monitorizazio jarraiak ahalbidetzen du denbora errealean anomaliak ezagutzea ahalbidetzen du eta hurrengo migraina batez informatzen du. Zer neurtzen da, beraz? Gorputzeko tenperatura, erritmo kardiakoa, ekintza elektrodermikoa, azaleko tenperatura, lo-erritmoa eta oxigenoa odolean.
Bizitza hobetu
Migraina pertsonalizatu eraginkor baten baten iragarpeneko gakoa da Brainguard-en ikasketa automatikoaren algoritmo bakarra.
Brainguard-en software-a ikasketa automatikoko azken belaunaldiko eredu estatistikoetan oinarritzen da. Sistemak neurtutako datuak ikasten ditu eta berrelikadura pertsonalizatu bat ematen du. Adimen artifizialari esker, lortutako informazioa elkarlotu daiteke eta hurrengo migraina erasoaren iragarpen bat egin. Batezbesteko 25 minututako iragarpenak bezeroei ardura egokiak hartzen laguntzen die, beren bizitza kalitatea hobetzeko.
Aurretiaz sendagaia hartzeak bere eraginkortasuna hobetzen du. Migrainako tratamendu batzuk mina guztiz ezaba dezakete denboratarte nahikoarekin hartzen badira.
Mingrainaren aurretik
Brainguard-ek etengabe seinale biomediko multzoa neurtzen du. Algoritmoak seinale horietan aldaketak ezagutzen ditu eta etorriko den batez abisua ematen du. Honek ahalbidetzen du minari aurre egitea hori gertatu baino lehen. Behar baino lehen tratamendua iragartzeari esker, mina guztiz edo maila esanguratsuan desagertzen da.
Irtenbide digital hau saritua izan da, izan ere Brainguar-en berrikuntzan, zientzian eta zehaztapenean sinisten dute. Beraz, laburbilduz, batezbesteko 25 minututako iragarpeneko horizontea du eta iragarpen zehaztapena % 75ekoa da.
Egiten duena
Brainguard-ek aldagai fisiologikoak monitorizatzen ditu, modu ez intrusiboan, eta iragarpen pertsonalizatuko algoritmo bat erabiltzen du migraina noiz gertatuko den detektatzeko. Telefonoan alarma bat jasoko da, mina eragozteko ekin ahal izateko edo, gutxienez, egoerara egokitzeko. Hitz gutxitan, Brainguard-ek bizitza hobe bat izaten laguntzen du.
Zerbitzuak
- Migrainaren iragarpen zehatza: Brainguard-ek migrainaren minaren krisiaren iragarpen zehatz bat ahalbidetzen du adimen artifiziala erabiliz gailu eramangarri batean, ez intrusiboa.
- Aplikazioa: Brainguard-en aplikazioak etengabe bere aldagai fisiologikoak monitorizatzen ditu, sintoma iragarleak ezagutzen ditu eta migrainaren hasierako krisien alertak ematen ditu.
- Zure aurrerapena jarraitzen du: Brainguard-en aplikazioak zure datuak argi eta garbi erakusten ditu, hobetzearen jarraipen bat egiteko.