+Trebakuntza

Bost talde Cyberlehiaren finalean, LHko ikasleen zibersegurtasun-lehiaketan

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak, Jorge Arévalo Lanbide Heziketako sailburuordearekin batera, CyberLehiako (Euskadiko Lanbide Heziketako ikasleen zibersegurtasun-lehiaketa) finalaren irekiera-ekitaldian parte hartu zuen maiatzaren 9an. Lehen edizio horretako finala Zorrozaurreko La Terminal gunean egin zen, Hezkuntza Sailak zibersegurtasunari buruz antolatutako dibulgazio-jardunaldi baten barruan. Bost talde lehiatu ziren, horietako bakoitza Lanbide Heziketako hiru ikaslez osatua. Sailburuarekin batera, Javier Dieguez Zibersegurtasuneko Euskal Agentziaren (Cyberzaintza) zuzendari nagusiak ere parte hartu zuen jardunaldiaren hasieran.

Jardunaldiak 200 pertsona inguru bildu zituen La Terminal espazioan, gehien bat zibersegurtasunarekin lotutako ikasketak egiten ari diren Lanbide Heziketako ikasleak (lehiakideez gain), irakasleak edo sektore horretako enpresa eta erakundeetako arduradunak.

 

Erasoa eta defentsa

Irekierako ekitaldi instituzionalaren ondoren eta ikasleek lehiatzeko baliatu behar izan zuten ekipamenduaren beharrezko egiaztapen teknikoak egin eta gero hasi zen lehiaketa. Talde bakoitzari (hiru kidek parte hartu zuten taldeko) beharrezko ekipamendua eta azpiegitura ipini zitzaion, ezaugarri tekniko berberekin kasu guztietan.

Eraso eta defentsako CTF izeneko erronka-modalitatean garatu da lehiaketa (CFT, Capture The Flag ingelesezko akronimoa, Harrapatu bandera euskaraz). Talde bakoitzaren helburua aurkarien bandera edo kodea harrapatzea zen, horrek berresten baitzuen erronka behar bezala ebatzi zela. Ekipo bakoitzak ahultasunak zituen zerbitzari bat edo ekipo-sare bat zuen, eta horiek babestu behar zituen, kontrako ekipoetarako sarbidea lortzen saiatzen zen bitartean (erasoan). Hau da, helburu bikoitza zuten: talde aurkarien azpiegiturei eraso egin behar zieten eta, aldi berean, aurkarien erasoetatik eurena defendatu behar zuten. Horrela, ikasleek zibersegurtasun eta hacking arloetan zituzten ezagutzak eta trebetasunak proban jartzen zituzten. Erronka honetan puntuak pilatzen ziren lortutako erasoengatik, bai eta defentsa eraginkorragatik ere (eraso neutralizatuak).

CyberLehiako finalean parte hartu zuten talde guztiak Lanbide Heziketako espezializazio-ikastaroak ikasten ari diren ikasleek osatu zituzten. Taldeetako lau Zibersegurtasuna informazioaren teknologien inguruneetan espezializazioa ikasten ari ziren, eta bosgarrena, berriz, Zibersegurtasuna operazio-teknologien inguruneetan.

Talde finalisten eta ikastetxeen zerrenda:

z C0ok1e_monst3r. Tartanga LHII (Erandio).

z TempleOS 2.0. Maristak Durango LHIPI (Durango).

z  BAGU. Izarraitz LHII (Azkoitia).

z TortugaGuard. Maristak Durango LHIPI (Durango).

z  Freewall. Andra Mari LHII (Galdakao).

 

Dibulgazio-jardunaldia

Lehiaketarekin batera, zibersegurtasunaren inguruko dibulgazio-jarduerekin osatu zen jardunaldia, besteak beste tailerrekin, hitzaldiekin edo saio teknikoekin. Era berean, sektoreko enpresek ere parte hartu zuten, Cyberzaintzarekiko (Zibersegurtasunaren Euskal Agentziarekin) eta Cyberbasquerekiko (Euskadiko zibersegurtasuneko enpresen klusterrarekin) lankidetzari esker.

 

CyberLehiaren eta Bilbon egin zen jardunaldiaren helburuak honako hauek ziren:

z  Ikasleen motibazioa aupatzea, horretarako gamifikatutako lehiaketa baliatuz.

z  Talentua erakartzea zibersegurtasun sektorera, emakumeen parte-hartzea aktiboki bultzatuz.

z  Zibersegurtasunari buruzko ezagutza eta kontzientziazioa zabaltzea, formakuntza tekniko aurreratuen bidez.

z  Lanbide Heziketak zibersegurtasunaren inguruan egiten duen lana erakustea.

z  Zibersegurtasuneko enpresen, Lanbide Heziketako ikastetxeen eta ikasleen arteko saretzea sustatzea, lankidetza eta talentua erakartzea ahalbidetzeko.

 

Hiru fasetan

CyberLehiaren lehen edizio honetan, Euskadiko Lanbide Heziketako 25 ikastetxetako 280 ikaslek baino gehiagok hartu zuten parte, fase guztietan. Kasu guztietan, goi-mailako heziketa-zikloetako edo espezializazio-ikastaroetako ikasleak izan ziren, Informatika eta Komunikazioak eta Elektrizitatea eta Elektronika lanbide-arloetako ikasleak.

Lehiaketaren lehen fasea online jokatu zen, martxoan. Gehienez ere hiru kideko taldeetan parte hartzen zuten ikasleei kategoria desberdinetako 15 erronka proposatu zitzaizkien, eta astebeteko epean ebatzi behar zituzten. 33 talde onenak hurrengo fasera pasatu ziren, hau ere online, apirilean. Bigarren fasean puntuaziorik onena lortu zuten bost taldeek CyberLehiaren lehen edizio honetako finala jokatu zuten hilaren 9an.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.