+Trebakuntza

Blockchain unibertsitatean

UNEDek (Universidad Nacional de Educación a Distancia) eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) “Blockchainaren Unibertsitatea” izenburuko proiektu berri bat aurkeztu dute azken egunotan. Proiektua UNEDek bultzatutako ezagueraren transferentziarako ekimen bat da, eta, bere helburua, Blockchainaren teknologia hedatzea; baita datu kateatu eta enkriptatuen teknologia erabiliz balio sozialeko ezaguera transferitzea ere.
Horrela, Blockchainaren Unibertsitatea profesional espainiarren lehiakortasuna sustatzeko pauso berri bat da eraldatzen ari den inguru global batean. Programa honen xedea gizarte orokorrari irekiak egongo diren mintegiak antolatzea da eta unibertsitateko komunitatera zehazki, teknologia honen dibulgazio eta difusiorako, eta modu berean, beste ekimen akademiko osagarri batzuk sortzea espero da ere.
UNEDen arabera, beraz, erronka ezagueraren transferentzia da, balio sozialarekin, datu kateatu eta enkriptatuen teknologia erabiliz. Izan ere, UNEDeko ikertzaile eta “Blockchainaren Unibertsitatea”ren zuzendarikide den Germán Ruipérezen dibulgazio artikulu batean, honakoa baieztatu zuen egileak:
 
-    “2019an, Europako Blockchainaren merkatua 609 milioi eurora igoko da, % 51eko hazkunde batekin 2018rekin alderatuz”.
-    “2020an, Europako erregioen    % 15ak martxan ipiniko ditu botazioko proiektu pilotuak Blockchain plataformen bitartez”.
-    “2020an, mundu osoko 150 milioi pertsonek beren identitatea digitalki kudeatuko dute beren mugikorretara lotutako Blockchain plataformei esker”.
 
Iragarpen hauekin argi dago UNEDek unibertsitate hau sortzeko duen interesa. Bere aldetik, Ruipérezek aipatu zuen teknologiak datuen egiaztatzea bezalako lanak automatizatzen dituzten plataformak sortzea uzten duela, lan hauek jada pertsonek ez lituzketelako egingo. Azkenik, hau adierazi zuen: “Plataforma hauek kudeatzen ditzuten datuak materialki ezinezkoa egiten dute iruzurra edo bere manipulazioa”.
 
Unibertsitateak eta Blockchain
UNED Blockchain teknologiarekin ohituta dago teknologia honen hedapenean zentratuta dauden ekimenak baititu. Iniziatiba hauen artean aurkitzen da irratsaio bat non gaiari buruzko difusioak ematen dituzten. Era berean, Euskal Herriko Unibertsitatea aitzindaria da Blockchainaren teknologian oinarritua den ziurtagirian, zentroak Bilbon ospatu zen Ikasnabar 2018 kongresuan adierazi zuen bezala.
Baina ez dira bakarrak. Beste unibertsitate batzuk proposamen desberdinak egiten ari dira Blockchainari tokia emateko akademian. Adibidez, Txileko Unibertsitate Katoliko Pontifikalak, bere bikaintasun-mailagatik ezagutua, Blockchaineko diplomatu bat ireki zuen. Berdin-berdin, Txilen ere, ikasketetako beste etxe bat, Mugako Unibertsitatea (Universidad de la Frontera), diplomatu bat eskaintzen ari da Digitalizazioa eta negozio berriak: Industria 4.0-n, zeinak enfasia egiten duen Blockchain teknologian.
Halaber, beste unibertsitate batek bere prozesuetan Blockchain teknologia sartzeko aukera egin du. Kolonbiako Unibertsitate Nazionala da. Honek programa pilotu bat egingo bere lehen ziurtagiri akademikoak Blockchainaren bidez emateko.
Bukatzeko, aurten Tsinghuako Unibertsitateak, Beijingen, Txinan, kokatua, iragarri zuen Ri-pplerekin elkarlanean Blockchain teknologiarako ikerketa beka bat eskainiko zuela 2019an zehar bikaintasunez graduatutako ikasle txinatarrentzat.
 
Zer da Blockchain?
Ziuraski Blockchain terminoa edonon entzun duzu eta ez diozu garrantzi askorik eman bere esanahia ez duzulako ulertzen. Izan ere, blockchaina duela zenbait denbora modan ipini den kon-tzeptu bat da baina oso gutxik daki ezer bere funtzionamenduaz. Jarraian zenbait zalantza argituko ditugu horri buruz.
Blockchain edo blokeen katea gure ekonomian iraultza bat proposatzen duen kontzeptu bat da, baita egunetik egunerako edozein eremutan ere. Nola funtzionatzen den ez da hain erraza eta mundu mailan erabiltzen ari den termino bat denez, beharrezkoa da jakitea zertaz ari den.
Blokeen kateko kontzeptua eta teknologia 2009an sortu zen Bitcoinen agerpenarekin; hau da, blockchaina txanpon birtual honen atzetik dagoen teknologia da, baina horretaz bana daiteke beste gauza batzuk egiteko. Adibidez, beste kriptoitxanpon batzuk egin (elkartruka daitezkeen txanpon birtualak eta beste edozein dibisa tradizional batekin bezala opera daitekeena), printzipio berdinetan oinarri bitezela, baina beste ezaugarri batzuk izan ditzatela algoritmoa edo txanpon-politika aldatuak izanagatik.
Blockchaina erabilia izan daiteke ere balio-ordezkaritzako beste mota batzuk sortzeko. Tokenak bezala ezagutuak dira, eta funtsean ekosistema baten barne erabil daitezke zerbitzu edo erabilgarritasun batean parte hartzeko. Adibide bat kasinoa da, non bere tokenak (fitxak) erosten diren gero bere makinetan eta jatetxeetan erabiltzeko.
 
Erabilgarritasuna
Blockchainak datuen transferentzia ahalbideratzen dute modu guztiz ziur batean kodifikazio oso sofistikatu bati esker. Enpresa bateko kontabilitateko liburu batekin konpara ohi da, non erregistratuak dauden diru carrera eta irteera guztiak. Baina kasu honetan, gertaera digitaletako liburu bat da.
Transferentzia honek ez du behar bitartekorik informazioa egiaztatu eta onartzeko, baizik eta nodo independente (erabiltzaile) ezberdinetan banatua dago, erregistratu eta baliozkotzen dutenak. Horrela, behin informazioa sartuta dagoela, ezin izango da ezabatua izan; bakarrik erregistro berriak gehitu ahal izango dira. Gainera, ez da legezkotua izango gutxienez gehiengoa ados ipintzen ez bada.
Funtsean, blockchainak bitartekoak ezabatzen ditu, bere kudeaketa guztia deszentralizatuz. Prozesuaren kontrola erabiltzaileena da eta horiek dira milioika nodoz osatutako banku handi baten parte direnak. Horietako bakoitzako bankuaren kontuen liburuaren partaide eta kudeatzaile da.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.