blockchainWorld

Blockchain Lab Factory, nazioartean

Calasanz Santurtzik eta Andra Mari Galdakaok aurrera eraman duten "Blockchain Lab Factory: Osasun Digitala 4.0" proiektuak mugak hautsi ditu eta Europako Lanbide Trebetasunen Astea 2020 ekimenean (European Vocational Skills Week 2020) onartua izan da. Gertaera hau aitzakia nahikoa da "Blockchain Lab Factory: Osasun Digitala 4.0" proiektuari buruz hitz egiteko. Calasanz-Santurtzik ekimenean parte hartzen du, Galdakaoko Andra Mari Lanbide Ikastetxearekin batera. Proiektua TKNIKAk sustatu du eta Blockchain teknologia Osasuneko digitalizazioan eta segurtasun digitaleko prozesuetan bultzatzea du helburu, besteren artean, baita mediku horniduren trazabilitatean edo COVID-19aren aurkako txertoaren bilakaeran ere. 

Horretarako, proiektuak bere sektoreko laguntzaile adituen sare bat osatu du: hala nola, San Juan de Dios Ospitalea, Orienta Zaitez Fundazioa, Alastria Fundazioa, Euskadin sortzen ari diren startupetako bat, CodecContract delakoa, eta Tecnalia. Tknikak proiektu honen alde egin du ikasturte honetan zehar, Andra Mari LHko Eduardo Aginako eta Iñaki Aizpuru buru baitira, Blockchain-eko euskal aditu gisa. Calasanz-Santurtziko Rafa Balpardak eta Javier Gonzálezek, bestealde, proiektu honen osasun-mailako garapenean lan egin dute ere. 

European Vocational Skills Week 2020

Esan bezala, 'Blockchain Lab Factory: Osasun Digitala 4.0' proiektuak European Vocational Skills Week 2020 gertakarian parte hartu du, hots, Europako Lanbide Trebetasunen Astea 2020 jazoeran. 


Proiektuaren zati estrategiko bezala, Blockchain Lab Factory hedapen eta hazkunde bokazioarekin jaio zen, nazioartekoa barne. Zentzu horretan, mugarri bikaina da Europako Batzordeak proiektua onartu izana LHko Europako Lanbide Gaitasunen Astea 2020n, berrikuntza proiektuen Europako mapan parte hartzea alegia. 
Ekimen honek mapa interaktibo baten bidez ezagutzera ematen ditu Europako LHko proiekturik onenak, sinergiak, ikaskuntza eta lankidetzak sortzeko helburuarekin, proiektu osagarriak Europa mailan konektatzeko modu bikaina izanik. 


Calasanza eta Andra Mari, Alastriako bazkide

Calasanz eta Andra Mari Alastriako bazkide dira. Gogora dezagun Alastria Estatuko Blockchain plataformarik handiena dela. Tknikak Galdakaoko Andra Marirekin elkarlanean sustatutako "Blockchain Lab Factory:Osasun Digitala 4.0" proiektuaren garapenaren barruan, bi zentroek eta proiektuaren bazkide den Orienta Zaitez Fundazioak lankidetza hitzarmena sinatu dute Alastria Fundazioarekin, beraien lankide izatera igaroz Blockchain euskarriarekin proiektuak elkarlanean jorratzeko eta partekatzeko. Alastria, elkartutako 500 enpresa baino gehiagorekin, berrikuntza digitala sustatzeko sare onenetarikoa da eta IBEX 35eko enpresa gehienak elkartu ditu. 

Alastria

Alastria irabazi asmorik gabeko elkartea da; bere eginkizuna banatuta dauden kontabilitate erregistroen teknologiak sustatzea da, ezagutzera ematea. Interes komunen batura da teknologia horien erabilera sustatzea, negozio eredu berriak eta eragin soziala sortzea. 2017ko urrian sortu zen eta deszentralizatuta dago. Beraz, ia Espainia osoan daude, baina baita Europan ere. Oso irmoki nazioarteko mailan lan egiten dute, Europako esparru juridikoan, eta horren barruan hiru ardatzetan aurrera egiten dute, ardatz juridikoa, ardatz teknologikoa eta berrikuntza edo antolaketa aldatzeko ardatza, teknologia honekin negozio berriak sortzen sustatzeko.


Orain 542 bazkide inguru ditu eta guztien % 42 enpresa txiki eta ertainak dira. Hori oso garrantzitsua da beraientzat; BPGren % 80 hortik dator, ETEetatik, eta hortik nabarmentzen dituzte startup-ak, teknologia honen erabileraren inguruan dauden belaunaldi berrietako enpresak. Enpresa handien % 15 ere badituzte, eta horietatik azpimarratzen dute negozio eredu horiek aldatzeko konpromisoa. Gainera, unibertsitateekin, erakundeekin eta administrazio publikoekin ere lan egiten dute. Alastriarentzat bazkide guztiak gakoak dira eta denek batzen dute.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.