startupWorld

Bizkaiko enpresak, "Talent Strategy" delakoan aditu

Bizkaia Talentek eta Mondragon Unibertsitateak sustatu duten Talent Strategy ekimenaren lehen edizioan, Bizkaiko 25 enpresa trebatu dira talentu-estrategien diseinuan eta ezarpenean, kalitateko enplegatzaile izan daitezen. Talent Strategy Bizkaiko Foru Aldundiaren “Bizkaia with the talent” estrategiaren barruak kokatzen da. Estrategia horren bidez, STEM talentua garatu eta fidelizatu nahi da, eta lurraldera erakarri, handituz doan enpresen eskaerari erantzuteko.

Ekainaren 19an, Bilboko San Mames estadioan, diplomak eman zitzaizkien Talent Strategy programa osatu zuten Bizkaiko lehen 25 enpresei. Programa horren bidez, prestakuntza osoa ematen da, enpresak gai izan daitezen talentu-estrategiak diseinatzeko eta ezartzeko eta, horrela, kalitateko enplegatzaile izan daitezen. Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak, Bizkaia Talentek eta Enpresagintza Mondragon Unibertsitateko Enpresa Fakultateak bultzatutako elkarteak prestatu eta eman du honako osagai hauek dituen prestakuntza-programa hori: aurretiazko banakako diagnostiko bat eta bi ibilbide, enpresa parte-hartzaileek talentuaren kudeaketan duten heldutasun-mailaren araberakoak. Diseinatu izeneko ibilbidea enpresetan talentua erakartzeko eta fidelizatzeko estrategia koherente bat diseinatzera bideratuta dago. Lerrokatu delako ibilbidea, berriz, maila aurreratuko enpresetara bideratuta dago, beren balio-proposamena berrikus dezaten eta haien ospea indar dezaten, talentuarentzat erakargarriak izaten jarraitzeko.

Talent Strategy programaren lehen edizioko diplomak emateko ekitaldian izan ziren Joseba Mariezkurrena Bizkaiko Foru Aldundiko Ekintzailetza, Talentua eta Enpresen Lehiakortasuna Bultzatzeko zuzendaria, Iván Jiménez Bizkaia Talenteko zuzendari kudeatzailea eta Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko Enpresagintzako dekanoa. Borja González Athletic Clubeko Negozio eta Berrikuntza Arloko zuzendariak hitzaldi bat eman zuen, eta nabarmendu zuen garrantzitsua dela marka kokatzeko lana erakundearen identitatearen eta helburuen arabera egokitzea. Gero, beren esperientziak partekatzen aritu ziren hauek: Igor Arrizabalaga, RDT Ingenieros enpresan Office Director eta Chief Digital Officer ardurak dituena; Mikel Aranguren, Arteche enpresako Marketineko zuzendaria; Vanessa García, Generali Seguros konpainiako Canal Agentes en Formación Territorial Norte arloko arduraduna, eta Zuriñe Larrauri, Zunibaleko Pertsonen zuzendaria.

Talent Strategy gaikuntza-programak 5 hilabeteko iraupena izan zuen, urtarrilaren 22tik ekainaren 13ra. Hauek izan ziren lehenengo edizioko partaideak: Afesa Medio Ambiente, Alterity, Arteche, BCAM-Basque Center for Applied Mathematics, Cafte (CAF taldea), Eldu, Erhardt, Ferchau, Fineco-Banca Privada Kutxabank, Generali Seguros, Merytronic (Gorlan taldea), Eulen taldea, Inetum, Ingeteam, Liftra, NTS Seidor, RDT, Roxall, Saitec, Sener, Sidenor, Talio, Voltia, Walterpack eta Zunibal.

 

Bizkaia with the talent

"Bizkaia with the talent" talentua garatu, erakarri eta fidelizatzeko estrategiaren hamahiru ekimenetako bat da Talent Strategy. Estrategia hori Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen du, lurraldeko 40 erakunderekin batera: unibertsitateak, Lanbide Heziketako zentroak, klusterrak, enpresa-elkarteak, erakundeak eta Bizkaiko enpresa nagusiak dira, besteak beste. Talentua lurraldera lotzeko zailtasuna, eta bereziki STEM (Science, Technology, Engineering And Mathematics) esaten zaion talentu zientifiko-teknologikoa lotzeko zailtasuna Bizkaiko eta herrialde aurreratuetako enpresen kezka nagusietako bat da dagoeneko.

Erakundeetan talentu-estrategiak aktibatzeak erakargarriago egiten ditu, bai kontratazio berrietarako, bai jada enpresako kide diren pertsonak fidelizatzeko. Talent Strategy ekimena lagungarria izan daiteke langileen txandakatzea murrizteko, plantillan sartzeko interesa duten hautagaien kopurua handitzeko, kide izatearen sentimendua hobetzeko, enpresa lehiakideengandik bereizteko balio erantsiko proposamen batetik abiatuta, eta marka-irudia gizartean sustatzeko. Bizkaian kalitateko enpresa enplegatzaileak izatea ona da ikasteko, inbertitzeko, ekiteko eta bizitzeko lurralde erakargarri gisa duen posizionamendua hobetzeko.

 

BAT-en aurkezpena

BAT - B Accelerator Tower eraikinean aurkeztu zen, joan den urtarrilaren 22an, 'Talent Strategy', Bizkaiko enpresek beren talentu-estrategia egungo eta etorkizuneko erronketara egokituta diseinatu eta lerrokatu ahal izateko gaikuntza-programa.

Prestakuntza-ekintza programa honen barruan, parte-hartzaileek diagnostiko kuantitatibo eta kualitatibotik ekintza-planera bitarteko bidea egingo dute, hainbat gai-arlotako adituen eta berariazko lantalde tekniko baten laguntzarekin. 'Talent Strategy' bi ibilbidetan banatuta dago: batetik, “DISEINATU”, hastapen-mailan dauden eta talentua erakartzeko eta atxikitzeko estrategia kontziente eta koherentea diseinatu nahi duten enpresei begirakoa; bestetik, “LERROKATU”, maila aurreratua duten eta, talentua erakartzen eta fidelizatzen jarraitzeko, beren balio-proposamena berrikusi behar duten enpresentzat. Aipatu beharra dago ibilbide bietan giza baliabideen alorreko pertsonek ez ezik, negozioen, marketinaren/komunikazioaren esparrukoek ere parte hartuko dutela, estrategia elkarrekin garatuko baitute enpresa barruan.

Ekitaldiari hasiera emateko, Ainara Basurkok, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Saileko Diputatuak, enpresek talentuaren eremuan gaur egun dituzten erronkei heltzeko beharra azpimarratu eta programaren testuingurua azaldu zuen: Bizkaiko Foru Aldundiaren 'Talentuaren aldeko Konpromisoa' estrategia.

Programa aurkezteko ekitaldian, lehen edizioan parte hartu zuten erakunde gehienak izan ziren, hala nola Alterity, Arteche, CAF, Fineco, Generali Seguros, Gorlan, Grupo Eulen, Inetum, Ingeteam, Leartiker, Liftra, P4Q Electronics, RDT Ingenieros, Roxall, Seidor, Sener, Sidenor, Talio eta Zunibal.

Talentuaren aldeko Konpromisoa Bizkaiko Foru Aldundia, hogeita hamar bat erakunde publiko eta pribaturekin batera, 2022tik bideratzen ari den ekimena da.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.