trainingWorld

Bizkaiko ekintzaileen aintzatespena

DEMA Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak Enpresa Ideia eta Proiektuen Lehiaketaren XXIII. edizioa antolatu zuen ENPRESARI programaren barruan, eta ekainaren 12an eman zioten amaiera, dagokion sari-banaketarekin. Ekitaldiak ixten zuen 2023-2024 deialdia, eta parte hartu zuten gazteen sormena eta espiritu ekintzailea nabarmendu ziren.

Aurten, deialdiak erabateko arrakasta izan du, 282 ideia aurkeztu baitziren, guztira, honela banatuta: erdi-mailakoetan 84 ideia eta goi-mailakoetan 198 ideia. Horien artean, 113 proposamen aukeratu ziren (erdi-mailako 42 eta goi-mailako 71), lehiaketan jarraitzeko. Modalitate berri horretan, erdi-mailako eta goi-mailako zikloak bereizi ziren eta, horri esker, ikastetxeei arreta bikoitza eskaini ahal izan zitzaien, aurreko edizioetan 50 proiektu izatetik oraingoan honetan 100 proiektu baino gehiago izatera igaro baitziren.

Azaroan izan zen hasiera-ekitaldia Bizkaia Aretoko Mitxelena Auditorioan eta, bertan, Carmen Romero Núñezek eta Urko Olazabalek parte hartu zuten, gazte ekintzaileei zuzendutako ikaskuntzaz eta garapenaz beteriko ibilbide baten hasiera izanik. Prozesu osoan, partaideek Arri Zulaika, Joseba Etxebarria, Alexander Fernández eta Itziar Carranza adituen orientazioa eta aholkularitza jaso dute, ideiak onduz eta proiektuak epaimahai espezializatu baten aurrean aurkeztuz.

Sari-banaketan, hainbat kategoriatako sariak eman ziren. Erdi-mailako kategorian, ideien bost dosier onenak saritu ziren, eta diru-sari hauek banatu ziren: 500 euro, 400 euro, 300 euro eta 250 euro-ko bi sari. Goi-mailako enpresa-proiektuen kasuan, hamar sari eman ziren: 1.500 euro, 1.200 euro eta 1.000 euro-ko hiru sari nagusi, eta 500 euro-ko zazpi sari. Gainera, ikus-entzunezko aurkezpen onena egin zutenek iPad bana jaso zuten sari.

Ekitaldira 340 lagun baino gehiago bertaratu ziren, tartean parte-hartzaile gazteak, beren irakasleak, ikastetxeetako zuzendariak eta tailerretan laguntzaile izan diren ekintzaileak.

 

Proiektu sarituak

Iker Cruzado Rodriguezen (CIFP Repelega) 'Carbón Zero' proiektua izan zen irabazlea. Proposamena ekintzailetza-ekimen bat zen, karbono forjatuzko zuntzezko piezak diseinatu, garatu eta ekoiztea bilatzen duena, hasiera batean kirol-merkatuan oinarrituta, surf-tauletarako killak bezalako aplikazioekin.

Goi Mailako kategorian, Miriam Merino Hernándezen (San Luis Zentroko LHIP) 'Eskutik' proiektua nabarmendu zen, gatazkak konpontzeko ikasleen prestakuntzan oinarritzen dena, eta Maider Sánchez Casasen (CIFP Txurdinaga) 'VSCAPES' proiektua, ihes room esperientziak errealitate birtualarekin uztartzen dituena.

Erdi-mailako kategorian, Pedro María Zuñiga Jiménez, Jokin Ríos Espínola eta Unai Menica Beitia (CPIFP Peñascal) izan ziren sarituak, eta kanpoalderako hiri-altzariak berriz diseinatu eta fabrikatzea proposatu zuten.

 

Enpresari

ENPRESARI programa 1988an sortu zen, eta 23 edizio hauetan ekintzailetzaren kultura sustatu du Bizkaiko Lanbide Heziketako gazteen artean. 4.000 ideia baino gehiago aurkeztu dira, 1.031 proiektu landu, eta horietako asko enpresa arrakastatsu bihurtu dira; horrela, bada, gazteen enpresa-garapenerako plataforma erabakigarria da, oraindik ere, programa.

Aurtengo edizioan, irabazleen lorpenak ospatzeaz gain, parte-hartzaile guztien potentziala eta sormena ere azpimarratu ziren. Horregatik, Teresa Laespada Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko foru diputatuak ekitaldiaren aurkezpenean gogorarazi zuenez, “DEMA - Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziatik Enpresari programa hedatzearen aldeko apustua egiten jarraituko dugu, Bizkaiko enpresa-sarearen etorkizun direnei ekintzailetza-ideia bat abian jartzeko beharrezkoak diren gaitasunak eta trebetasunak emateko, betiere horretarako egokienak direnen eskutik, hau da, DEMAko teknikarien eskutik”.

 

DEMA

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia da DEMA.

Enpleguaren eta ekintzailetzaren alde egiten dute lan 1989tik, Bizkaian enplegu gehiago eta hobea sortzeko helburu nagusiarekin. Herritarrentzako eta herritarrekin enplegu- eta ekintzailetza-programak kudeatzen dituzte: baterako sorkuntza, parte-hartzea eta izaera kolaboratibo eta solidarioa dira gure programen zutabeak.

Enpleguko foru-estrategien esparruan egiten dute lan, eta jarduera eta programa sorta zabala bultzatzen dute Bizkaiko pertsonen zerbitzura.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.