Berriak

'Bite away', hantura eta ziztaden aurka

MibeTec fabrikatzaile alemanak produktu sanitario berri bat aurkeztu du azkuraren, minaren eta hanturaren tratamendurako, intsektuek egindako ziztadetan. Konpainiaren arabera, sintomak askotan guztiz baretu daitezke produktua azkar erabiltzen bada.
 
Produktuaren izena Bite Away da eta hainbat intsekturen eta ziztadek sortu ohi dituzten ondorioei aurre aegiteko gai da. Intsektu horiek dira, esate baterako, eltxoak, liztorrak, erleak, kuruminoak edo ezparak.
 
Konpainiaren esanetan, sintomak askotan guztiz lasaitu daitezke Bite Away intsektuaren ziztadaren ondoren segituan erabiltzen bada. Horregatik, tratamendua ahalik eta azkarren hasi beharko litzateke erasoa jaso duen gorputz-atalean. Hala eta guztiz ere, posible da ere erresumina azkarrago baretzea produktua zenbait denbora pasa eta gero erabiltzen bada.
 
Bite Away boligrafoa eskuragai dago farmazietan eta substantzia kimikorik gabe funtzionatzen da, soilik beroa 51ºC-tan gutxi gorabehera kontzentratuz azalaren gain.
 
Bite Away erabil dezakete emakume haurdunek, pertsona alergiadunek eta autoadministrazioa egin daiteke 12 urtetik aurrera.
 
Nola erabiltzen den
Bere aplikaziorako aski da boligrafoaren zeramikako kontakturako azala ziztadaren edo hozkadaren gainean jartzea eta arinki presionatzea bi botoietako bat. Ezkerreko botoia sakatzen bada, hiru segundotan zehar berotuko da eta eskuinekoa sakatzen bada, bost segundotan zehar berotuko da.
Gailua ez da denbora guztian sakatu behar. Gomendatzen da ezkerreko botoia erabiltzea lehen erabileran eta azal sentikorra duten pertsonetan. Eskuineko botoia erabiltzea gomendatzen da erabilpen erregular batean. Behin gailuak 51ºC-tako berotasuna lortu duela, LED argi bat pizten da, itzaliko dena behin aparailua automatikoki deskonektatu denean, aukeratutako aplikazio-denbora pasa eta gero.
Beroketa fasearen hasieran eta tratamendu amaieran seinale akustiko bat igortzen da. Beharrezkoa den kasuan tratamendua behin baino gehiagotan errepika daiteke intsektuaren ziztada edo hozka berdinaren gain. Pazienteak soilik bi minututako etenaldia errespetatu behar du aplikazioen bitartean. Ordu batean ezin dira 5 aplikazio gainditu azaleko zonalde berdinean.
 
Berrerabilgarria
MibeTec-ek adierazten du gailu honen abantail nagusia berrerabilgarria dela da, paketearen barne datozen pilak ordezkatuz behin hauek agortu direnean. LEDaren hiru keinuk eta hiru txituk abisatuko diote kontsumitzaileari pilak aldatu behar dituela beste berri batzuengatik produktua erabiltzen jarraitu nahi badu. Horretaz aparte, bere tamaina txikiak, boligrafo baten antzekoa, gailua edozein tokitara eramatea ahalbidetzen du.
 
Bite Away udaran erabiltzeko gailu perfektua da, baita oporrak toki exotikoetan egiten badira. Jakina da intsektuen ziztadak ohikoagoak direla garai eta toki hauetan eta erraz eraman daitekeen aparailua izanik, ez dago eragozpenik batek uneoro bere gain badarama.
 
Boligrafo adimentsu honek 300 aplikazio iraun ditzake pila joko berarekin eta parteka daiteke ere.
 
Albo ondoriorik?
Intsektuen ziztadek sortutako hazkura eta hanturak tratatzeko erabiltzen diren beste krema, gel edo pilulekin alderatuta, Bite Awayk ez du inolako substantzia kimikorik. Pertsonak minari dion tolerantziaren arabera, honen erabilpenak molestia txiki bat eman lezake kontzentratutako beroarengatik. Azal sentikorra duten pertsonek honen gorritasuna soma dezakete behin gailua erabili eta denbora tarte txiki batean zehar. Oso urriak diren kasu batzuetan, erabiltzaileek azalaren narritadura esperimenta dezakete.
 
www.bite-away.com

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.