Berriak

Biscay Startup Bay, ekosistema berritzaileak konektatzeko Bilboko huba

Bizkaiko aldundiak hego europako gehien konektatua egongo den ekintzailetza hub-a aurkeztu zuen orain dela egun batzuk. Biscay Startup Bay-ren helburua enpresak, ekintzaileak eta inbertitzaileak elkartzeko ekosistema bat izatea da eta aldi berean ere, munduko beste ekosistemekin elkartzea nahi du. Unai Rementeria, Bizkaiko diputatu nagusiaren hitzetan “behar-beharrezko den herraminta bat da jarduera ekonomiko eta baliabide publiko gehiago sortzeko” eta “pertsonen bizi kalitatea hobetzeko”.
 
Rementeria pozik agertu da eskualdea "Estatuko lurralde fiskalki lehiakorrena" bihurtu delako. "Eta hori ez dut nik esaten, Lehiakortasun Fiskaleko Indize Autonomikoak esaten du". Ekitaldian munduko ekintzailetza eta nazioarteko hizlari nazionalek parte hartu dute, hala nola, Maria Benjumea, Travis Sheridan eta Ben Strugo.
 
Inkubagailuak 20 enpresa baino gehio konektatzea du helburu, energia-elektrizitatea, mugikortasun edo foodtech industria arloetakoak. Silvia Intxaurrondok, ekitaldiaren moderatzaileak,  Bilboko hub-a, nodo bat izatea nahi du baldintza “ezin hobeekin” jarduera komertziala sortzeko. Bizkaiko hub-a beste ekosistema batzuekin bere jarduera biderkatzea nahi du.
 
Ben Strugo., Sosa-Cardumen-en berritzailetza zuzendariaren hitzetan “Ezin gara Israelentzako bakarrik garatu”. Hori dela eta, ekintzaileei Israelek ekintzailetza arloan eskaintzen dituen aukera guztietaz baliatzera animatu du. “Isarel oso teknologikoa da baina zientzia hezkuntzan zuetaz ikasi behar dugu” esan zuen. “Bizkaiak asko inbertitzen du hezkuntzan eta horrek berrikuntzaren gakoa da”.
 
Travis Sheridanek, bestalde, Bilboko bezalako hub global eta multikorporatibo bat nola antolatu behar den hitz egin zuen. CIC Venture Café Global Ekarteko CEOak azpimarratu duenez, "Aniztasunak ideia berriak ekarriko ditu". Dagoeneko negozio berriak, komunitateak edo gobernuek ere argi eduki behar dute Cambridge eta Silicon Valley asko daudela munduan. "Edozein lekutan konponbideak bilatu behar ditugu; herrialde bakar batek ere ez du irtenbide guztiak", laburbildu du.
 
Maria Benjumeak, Spain startup – South Summit fundatzaileak eta CEO de Spain startup-ek ideia honetaz hitz egin du. "Uste orokor bat dago, azkarrago joateko ezagutzak eta esperientzia partekatu behar direla". Inkubagailu baten funtzionamenduaren muina, eta ekosistema berritzailearen ondorioz, enpresa handi batek startup batekin "uler dadin" lortzea da helburua. Eta zerbait berria bada ere, "Kasu arrakastatsuak ditugu", esan du. Win-Win harreman horiek korporazioentzat beharrezkoak direla esan du Mariak.
 
Ekitaldian zehar, hiruek beren esperientziak hitz egin zuten eta hub-ak nola lagundu zien beren proiektua aurrera eramateko kontatu dute.
 
Informazio-iturria: todostartups.com

 

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.