startupWorld

BIND 4.0 azeleragailuaren 5. deialdia

4.0 industria sustatzeko BIND 4.0 azeleragailuan startup teknologikoak bilatzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoan finkatutako nazioarteko erreferentziako enpresen kopuruak gora egiten jarraitzen du, eta une honetan jada 57 dira. Industria adimenduneko berrikuntza-plataforma ireki horrek, joan den uztailaren 3an, The Best of BIND 4.0: Virtual Demo Day lehen ekitaldi birtuala egin zuen, bertako 38 startup berritzaileek garatutako azken proiektu teknologikoak aurkezteko eta bosgarren deialdia zabaltzeko. Deialdi horren bidez, hautagaiak hartuko ditu, irailaren 11ra arte. Hain zuzen ere, Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak ireki zuen aurtengo edizioa.


Jardunaldi horretan, hainbat enpresatako -Coca-Cola European Partners, Mercedes-Benz eta Unilever- ordezkariak izan ziren, eta Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Agenda Digitaleko zuzendari Aitor Urzelaik hartu zuen parte bertan. Halaber, bertan ere izan ziren ekintzailetzan adituak, adibidez, Martin Varsavsky.  SPRI Taldearen bidez, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak sortutako BIND 4.0 azeleragailuak mundu osoko startup-en artean proiektu teknologiko onenak bilatzen ditu, helburu bikoitzarekin. Alde batetik, enpresa nagusiek berrikuntza azeleratzeko aukera izan dezaten eta euren lehiakortasuna susta eta hobetu dezaten startup-ekin batera jardunez, berrikuntza-iturri arin eta efikaz gisa. Eta, bestetik, nazioartean erreferentzia diren enpresa nagusien eskutik eta euskal industria-ekosistemarako zuzeneko sarbidearen bidez, startup-ak merkatura azkarrago heltzea.


Horregatik, aurtengo deialdiaren berrikuntza nagusietako bat da proiektuan gero eta konpainia gehiago ari direla parte hartzen. BIND 4.0k jada Euskal Autonomia Erkidegoan finkatutako nazioarteko erreferentzia diren 57 enpresa garrantzitsu ditu. Enpresa horiek, jasotako hautagaitza guztien artean, proiektu onenak aukeratzeko ardura izango dute. Aurten, jada programan parte hartzen ari ziren enpresei -besteak beste, Ferrovial, EDP, Sarralle, Arcelor, ABB, Iberdrola, Michelin, Quirónsalud edo Siemens Gamesa- honako hauek gehitu zaizkie: Enagás, Erhardt, GH Cranes & Components, Ingeteam, Tubos Reunidos eta Vidrala.


Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Agenda Digitaleko zuzendari Aitor Urzelairen iritziz: “Bizi behar izan ditugun une zail hauetan egiaztatu dugu, alde batetik, gure ekonomian teknologian eta berrikuntzan inbertitzeak eta eraldaketa digitalak duten garrantzia eta, bestetik, hazkundea sustatzeko eragile publikoen eta pribatuen artean elkarrekin jarduteko dagoen beharra.  Gure ekonomia eta gure gizartea hazteko eta hobetzeko, beti BIND 4.0ren euskarri izan diren bi oinarri. Horregatik da hain garrantzitsua BIND 4.0ren bosgarren deialdi hau zabaltzea; izan ere, garrantzi berezia duten sektoretan -elikadura, osasuna, energia edo fabrikazioa- berrikuntza irekiaren, startup-en eta talentu berriaren alde, ekimen hau osatzen dugun guztion etengabeko apustua adierazten du horrek”.

Parte hartzeko baldintzak

Startup-ek irailaren 11ra arte eman ahal izango dute izena www.bind40.com programako webgunearen bitartez. Teknologia berritan oinarritutako industria, energia, osasun eta elikadurako sektoreetan aplikatzekoak diren produktuak eta zerbitzuak dituzten bost kontinenteetako startup-ak bilatzen ditu BIND 4.0k. Haien soluzio teknologikoa jada merkatuan edo azken garapen-fasean egotea eta partner enpresei balioa eman ahal izatea ere eskatzen da.

Data garrantzitsuak:

  • 2020ko uztailaren 3a - irailaren 11: startup-etako hautagaitzak jasoko dira
  • 2021eko urtarrilaren 8a: aukeratutako startup-ak jakinaraziko dira
  • 2021eko urtarrilaren 25a: azelerazio-programa eta partner-ekin proiektuak hasiko dira
  • 2021eko uztailaren 2a: Demo Day, bosgarren deialdiaren emaitzak aurkezteko eguna.
  •  Hautagaitzak bind40.com helbidean erregistratzea.

 

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.