Berriak

Biluzien argazkiak ekiditeko 'app' bat

Gero eta ohikoagoa da aplikazioak erabiltzea jendea ezagutzeko. Hala eta guztiz ere, dena ez da baikorra mundu honetan. Izan ere, egiaztatu denez, aplikazio horiek erabiltzen dituzten emakume millennialen erdiek baino gehiagok eskatu ez dituzten gizonezkoen biluzien argazkiak jaso izan dituzte. Hori da sare sozialetan emakumeek aurkitu ohi duten arazo bat, YouGov nazioarteko aholkularitzak-enpresak egindako inkesta baten arabera.

 

Ezezagunen irudiak dira horiek, eta mezularitzako edo hitzorduetarako aplikazioen edo beste edozein sare sozialen bitartez iristen dira. Abisurik gabe iristen dira, aldez aurreko elkarrizketarik gabe edo emakumeak mezu batzuk erantzun gabe utzi eta gero. Normalki, arreta erakartzeko modu edo jazarpen gisa ulertzen dira. Inkesta berak jakinarazi zuen irudi horien hartzaileen % 75ek baino gehiagok ez zutela biluzi horiek bidaltzea eskatu. Dena den, galdetuak izan ziren gizonezkoen % 25ek baino gutxiagok onartu zuten argazki horiek bidali zituztela.

 

Praktika hori hain hedatua da, ezen aplikazio sozial batzuk kontuari eutsi diotela hori konpontzeko, adimen artifizialaren bitartez. Bumble hitzorduetako aplikazio bat da -oso ezaguna Estatu Batuetan-, non emakumeek lehen pausoa eman behar duten ezagutzen dituzten gizonezkoekin elkarreragiteko. Orain segurtasuneko neurriak sartzen ari da arazoa konpontzeko algoritmo baten bitartez, irudi lizunak antzematen eta lausotzen dituena erabiltzaileei markatzeko. % 98ko zehaztasun bat du, Bumble-ren arabera. Ezaugarri hau Bumblek erabiltzen duen teknologiaren hedapen bat da, su-armen argazkiak eta alkandorarik gabeko selfie-ak ezagutu eta blokeatzeko, aplikazioan debekatuak daudenak, Inc-en txostenen arabera.

 

“Biluz esplizituen irudien bidalketa garrantzi handiko arazo global bat da", ziurtatzen du Andrey Andreev-ek, Badooko presidente exekutiboak, prentsa-komunikatu batean, The Lilly-k jasotzen duen bezala. Finean, eragina du erabiltzaileengan sareetan eta erabiltzailearen esperientzian. “Sare sozialetan gauden guztion ardura da jokabide desegokiak onartzeari ukatzea gure plataformetan".

 

Bestetik, Whitney Wolfe, Bumble app-eko zuzendari exekutiboa pauso bat aurrerago doa eta bere nahia da testuinguruz kanpoko argazkiak bidaltzen dituzten horiek ondorioei aurre egin diezaietela, sareetan blokeatuak izatetik harago doazenak. Wolf lanean aritu da Texaseko legegileekin lege proiektu bat aurreratzeko, “sexualki esplizitua den material bisual”aren bidalketa delitu txiki bihurtuko lukeena. New York-eko udala aintzat hartzen ari da lege proiektu beretsu bat, delitu txikitzat joko lukeena ere gogoko ez diren barne-irudi eta bideoen bidalketa, zigorgarria 900 euroko izun batekin eta urte bateko kartzelarekin.

 

Bumble

Bumblen emakumeak dira lehen pausoa ematen dutenak. Zergatik? Jokoaren dinamikak berritzen ari dira dinamikak aldatzeko ligatzeko orduan. Beraien ustetan, harremanak errespetuan eta berdintasunean oinarritu behar dira.

 

Aplikazioa ligatzeko orduan zaharkituak geratu ziren moduak berritzeko sortu zen. Bumblek erabiltzaileak modu ziurrean konektatzen laguntzen ditu, beraiek nahi dutenerako, hala nola lagunak egiteko, beren sare profesionalen kontaktuak handitzeko… “Emakumeek lehen pausoa ematea beharrezkoa eta onargarria izan daitezen egin dugu, atzean geratu beharreko harresiak suntsituz. Gure lehentasuna komunitate ziur bat eskaintzea da, non gure erabiltzaileek adeitasunean eta errespetuan oinarritutako harremanak eraiki dezaketen”, diote.

 

Bumbleren arabera, harreman osasuntsuak nahitaezkoak dira bizitza oso bat bizitzeko. Horregatik, Bumble sare sozial bat da, ahalbidetzen duena edozein motatako harremanak egitea, bai ligatzeko orduan, lagunak bilatzeko orduan edo kontaktu profesionalak egiteko orduan.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.