startupWorld

Bilbao As Fabrik inauguratu dute

Ekitaldi jendetsua eta hunkigarria izan zen joan den urtarrilaren 15ekoa; hunkigarria Bilboko Udalaren eta Mondragon Unibertsitatearen aspaldiko asmoa gauzatu delako Bilbao As Fabrik ekimenaren irekierarekin: Bilboren eta EAEko enpresen premiei erantzuteko ondo prestatutako ikasleak, ekintzaileak eta enpresak batuko dituen egitasmoa martxan jarri da horrela. Eta Bilboko alkate Juan Mari Aburtok eta Mondragon Unibertsitateko errektore nagusi Vicente Atxak nabarmendu zutenez ere, etortzear dagoen hori guztiaren hazia izango da.
 
Ekitaldian ondokoek parte hartu zuten, besteak beste: Bilboko alkate Juan Mari Aburtok, Bilboko udal gobernuko hainbat kidek, Mondragon Unibertsitateko errektore nagusi Vicente Atxak, MONDRAGON Korporazioko lehendakari Iñigo Uzinek, Mondragon Unibertsitateko presidente Mikel Álvarezek eta Mondragon Unibertsitateko fakultateetako zenbait ordezkarik.  
 
Europako Komisioak 400 proiektuen artean aukeratu zuen Bilboko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak, beste eragile batzuen laguntzarekin, aurkeztutako Bilbao As Fabrik egitasmoa. Prozesu luzea izan zen, baina oso emankorra, eta dagoeneko martxan dago berrikuntzaren ikur den berrikuntza gunea.
Are gehiago, dagoeneko 228 ikasle dabiltza bertan honako graduak eta masterra ikasten: Ingeniaritza Mekatronikoko gradu bikoitza; Humanitate Digital Globalen gradua; Business Data Analytics gradua; Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradu bikoitza (myGADE); eta Ikaskuntza Errazteari buruzko unibertsitate masterra. Eta epe ertainean Mondragon Unibertsitateko errektore nagusi Vicente Atxak aurreikusten ditu 800dik gora ikasle bertan.
 

Jakintza eta talentua

 
Bilbao As Fabrik torloju enpresa zahar bat zenaren egoitza eraberrituan kokatuta dago, egitasmo honen baitan jakintzaren eta talentuaren irla izatea helburu duen Zorrozaurre auzo eraberrituan. Aburtoren esanetan, “tradizioa eta modernitatea” batzen dituen azpiegitura indartsua da.
 
Mondragon Unibertsitateko errektore nagusi Vicente Atxak azpimarratu zuen As Fabrik bigarren campusa dela, eta Bizkaiko zein Euskal Herriko gizarteak oso harrera ona egin diela Mondragon Unibertsitatearen eskaintzari. Aburtok zein Atxak nabarmendu zuten bi erakundeen arteko lankidetza oso emankorra dela, eta orain artekoa etorriko denaren “hazia” dela.
 
Bilbao AS Fabrik-ek tokiko enpresen lehiakortasuna hobetzea eta Zorrotzaurre ekosistema berritzaile eta erreferente gisa sendotzea du helburu 4.0 industria eta ekonomia digitalerako zerbitzu aurreratuen arloan. Horretarako, proiektuak epizentroa izango du iragan industriala duen Zorrotzaurren kokatutako eraikin publikoa, proiektuaren erreferentziazko zentro eta aurreikusitako jardueren bilgune gisa ezarriko dena. Eraikin honetatik lau ekintza funtsezko koordinatuko dira, datozen hiru urteetan burutuko direnak, eta horien helburua ekoizpen eredu berria finkatzen laguntzea da: 
 
  • Unibertsitateko ikasleei, ekintzaileei eta profesionalei zuzendutako prestakuntza programak, 4.0 industriak ekonomia digitalean dituen erronkei aurre egiteko diseinatuak. 
  • Sektore publiko eta pribatuko eragile nagusien edo interes talde nagusien arteko sareko ekintzak, industria sektorearen egungo eta etorkizuneko beharrei erantzuteko estrategia bakarra eta eraginkorra koordinatzeko. 
  • Bilbon egoitza duten startupak merkaturatzea bultzatzen duten proposamenak, 4.0 industriak nazioartean kokatzeko eskatzen duen teknologiarekin, espezializazioarekin eta adimenarekin lotuta. 
  • Ideien behatokia eta laborategia ezartzea, non arlo teknologikoen, 4.0 industriaren eta ekonomia digitalaren joerak aztertuko diren, tokiko enpresek dituzten erronkak identifikatzeko eta erronka horietarako irtenbide berritzaileak proposatzeko. 
 

Multimedia

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".

Ikaskuntza-emaitzak egiaztatzea blockchain teknologia disruptiboaren bidez

blockchainandramari
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.