+Trebakuntza

Big Data eta klima-aldaketako top-a Euskadin

Klima-aldaketan eta Big Datan (metodo tradizionalen bidez prozesatzeko konplexuegiak edo luzeegiak diren datu-bolumen handiak maneiatzean) adituak diren ordezkari zientifikoak eta adituak Bilbon bildu ziren ekainaren 6tik aurrera. NBEk eta BC3k antolatutako Big Datari eta Estatistika Ofizialetarako Datu Zientziari buruzko Nazioarteko 8. Konferentzian parte hartzen duten komunitate zientifikoaren erreferentzia handienen topagune bihurtu zen Euskadi egun horietan. Klima-iragarpenek, klima-ereduek edo ikerketa zientifikoak klima-aldaketaren ondorioak arintzen nola lagun dezaketen aztertu zuten besteak beste.

Euskadik, BC3ren (Basque Centre for Climate Change), Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari atxikita dagoen Euskadiko Bikaintasuneko Ikerketa Zentroetako baten, bidez, paradigma-aldaketa bat sustatu nahi du klima-gaiei lotutako erabaki politikoak hartzeko orduan, datu integratuetatik abiatuta. Lankidetza publiko-pribatua eta bikaintasuneko ikerketaren aldeko apustua dira apustu horren osagai nagusiak.

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak nabarmendu zuenez, "Euskadiko politika publikoek euskal politika zientifikoan eta ikerkuntzan dute oinarria". Zehazkiago, Big Dataren eta Data Scienceren eremuan egindako ahaleginak nabarmendu zituen, "Garapen Jasangarriaren Helburuei ekarpenak egiteko balio duten datu eta tresnak sortu baitira". Eusko Jaurlaritzak BC3ren bitartez apustua egin du bikaintasunezko ikerketa garatu eta ikerketa horrek gizartean eragina izan dezan; "apustu hori Big Dataren onurak eta erronkak aztertzen espezializatu da, garapen jasangarriaren helburuei buruzko monitorizazioa eta txostenekin", azaldu zuen Bildarratzek. "BC3k bultzada eman dio jasangarritasun-erronkei heldu dion zientzialari eta analista politikoen belaunaldi bati. Jasangarritasunaren desafioari eta politikei ekiteko giza ereduak eta ingurumen ereduak erabiltzen dituzte”, azaldu zuen.

 

BC3: Klima-aldaketaren aurkako Euskadiko laborategia

BC3 (Basque Centre for Climate Change) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari atxikita dauden BERC - Euskadiko Bikaintasunezko Ikerketa Zentroetako bat da. Bere eginkizuna krisi klimatikoari buruzko ezagutza areagotzea da. Hainbat diziplinatako 100 ikertzaile baino gehiago ari dira lanean krisi klimatikoak dituen erronkei erantzunak bilatzeko. Ekonomiaren, biologiaren, soziologiaren eta ingeniaritzaren arloko adituek indarrak batzen dituzte klima-aldaketari aurre egiteko irtenbideak asmatzeko.

BC3 gizartea gehien kezkatzen duen eta gizartearen eta ekonomiaren hainbat arlotan eraginak dituen gaietako bati aurre egiteko Euskadiko laborategi moduko bat da. Azkenaldian, 2030erako Energia eta Klima Estrategiaren neurriak aplikatzearen eraginak aztertu ditu Europako Batzordearentzat. Klima 2050 - Klima Aldaketaren Euskadiko Estrategiarako ekarpenak ere egin ditu, eta Munduko Bankuarekin eta Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundearekin (FAO) lankidetzan aritu da.

Bere lan-esparru nagusiak dira zientzia klimatikoa, karbono gutxiko gizarte baten kontsumoak, ekosistemek klima-aldaketarekin duten lotura, teknologia berrien ezarpena klima-aldaketaren aurkako borrokan eta horien guztien arteko harremanetik sortzen den ezagutza integratua.

 

Klima-aldaketa ikergai

z Klima-aldaketaren ingurumen, sozioekonomia eta etika alderdiak uztartzen dituzte.

z Ekintzara eta lankidetzara bideratuta dauden ezagutzak, erremintak eta metodologia berriak eskaintzen dituzte.

z Diziplina anitzeko ezagutzak eta ezagutza transdiziplinarrak sortzen dituzte garapen iraunkorraren aldeko nazioarteko erabakiak hartzeko prozesuak erraztu eta sustatzeko.

 

Ikuspegia

Klima-aldaketari buruzko zientzia bideratzea ezagupen berriaren baterako produkziora eta irtenbideen baterako diseinura -politiken moduan gauzatuta-, betiere gainerako eragileekin batera, diziplinetan zeharreko ikuspegi sendo baten bidez eta garapen iraunkorra lortzeko azken helburuarekin.

 

Xedea

BC3aren xedea da estrategikoki sustatzea erabakiak hartzeko garrantzizkoa den ezagutzaren baterako produkzioa, uztartuta klima-aldaketaren ingurumen-dimentsioak eta dimentsio sozioekonomikoak eta etikoak.

 

Nazioarteko irismena duen programa

Bilbon egin zen topaketa Nazio Batuen Erakundearen bi urtez behingo jardunaldi ibiltaria da, eta edizio honetan BC3 erakundearen laguntza du. Zentroak Nazio Batuekin lankidetzan jardun du gai horietan ARIES plataformaren bidez, EUSTAT - Euskal Estatistika Erakundearekin, Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioarekin eta Estatistikako Institutu Nazionalarekin (INE) batera.

Jokin Bildarratz Hezkuntzako sailburuarekin batera, topaketari hasiera emateko ekitaldian izan ziren Imam Machdi, Indonesiako Estatistika Diputatu Ondokoa eta Big Datan eta Estatistika Ofizialetarako Datu Zientzian Nazio Batuetako Adituen Batzordeko bitarteko presidentea, Kazumi Ogawa NBE-Habitat Europako Programen arduraduna, María José Sanz BC3ko zuzendari zientifikoa eta Elena Manzanera INEren presidentea.

Arratsaldean, goi-mailako hiru panel egin ziren klima-aldaketari eta biodibertsitateari, turismoaren jasangarritasunari eta jasangarritasunaren arloko munduko erronketarako ezagutzen ondasun komunari buruz, eta, besteak beste, Indonesiatik, Danimarkatik edo Esloveniatik iritsitako adituek, nazioarteko erakundeek, hala nola, Munduko Bankuak eta Nazioarteko Diru Funtsak, teknologia multinazionaleko enpresek, besteak beste, Googlek, eta Nazio Batuen hainbat erakundek parte hartu zuten.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.