Gobernuak mugikortasunari buruzko lehen datuak argitaratu ditu, alarma-egoeran bitartean bilduak, big data teknologian oinarritutako bi ikerketaren bidez. Alde batetik, DataCOVID dago, Digitalizazio eta Adimen Artifizialeko Estatuko Idazkaritzak (Secretaría de Estado de Digitalización e Inteligencia Artificial, SEDIA) eta Kontu Ekonomikoen eta Eraldatze Digitalaren Ministerioak sustatua; eta beste aldetik, Garraio, Mugikortasun eta Hiriko Agendako Ministerioak (Mitma) desplazamenduen analisien tresnaren bitartez egindako ikerketa.
Bi ikerketek big data teknologia erabiltzen dute geroz eta irudi osatuago bat emateko. Helburua da mugikortasunaren arloan erabaki eraginkorrak hartzen laguntzea, COVID-19aren hedapea saihestu ahal izan dadin.
Mitmaren mugikortasuna aztertzeko tresna
2018an, Mitmak big dataren teknologiaren erabilerari buruzko lan bat egin zuen probintziarteko mugikortasunaren definizio eta kuantifikaziorako Espainian. Esperientzia hori, gaur egun, aprobetxatzen ari da mugikortasunaren karakterizazio bat izateko maila nazionalean, baita komunitate autonomoan, probintziala eta lokala. Ikerketa Nommon enpresa teknologikoaren laguntzarekin egiten da eta laguntza bezala balioko du COVID-19ren eboluzioaren jarraipen lanetarako.
Tamaina handiko lagin baten analisia egitean, telefono mugikorren kokapena erabiltzen da datu-iturri nagusi bezala, Datu Pertsonalen Babeserako Legea betez, eskubide digitalen bermearekin. Egunero eskuragai dagoen informazioak aurreko hiru egunetako mugikortasuneko datu errealei dagozkie. Hori da beharrezkoa den denbora informazioaren eskuragarritasuna eta tratamendua eman dadin.
Ikerketa honek datuak martxoaren 1etik aurrera eguneratzen ditu. Ildo honetan, aipagarria da azterlan honen emaitzek, krisialdia hasi baino lehenagoko asteren batekin alderatzen badira, adibidez 2020ko otsailaren 14tik 20ra, erakusten dute alarma egoera ezarri zenetik mugikortasuna modu esanguratsu batean murriztu dela.
Apirilaren 10ari dagokion informazioak adierazten du desplazamenduen beherakada nabari bat eman dela orokorrean, eta zehazki, % 91koa Madrilgo Komunitatean eta % 84koa Katalunian. Halaber, antzematen da mugikortasuna ia berdina dela asteburuan eta lanegunetan zehar eta 31,5 milioi pertsonek ez dutela 500 metro baino gehiagoko ibilbide bat egin alarma egoera bitartean.
SEDIA, elkarlanean Estatistikako Institutu Nazionalarekin (Instituto Nacional de Estadística, INE), big dataren erabilera egiten ari da gailu mugikorren kokapen datuen kopurua aztertzeko, anonimoak eta erantsiak. Modu honetan, DataCOVID herritargoaren mugikortasunaren azterketan zentratzen da, bi egunero martxoaren 16tik aurrera eta egunero martxoaren 31tik aurrera.
Emaitzek islatzen dute hiritargoaren % 85 ez dela mugitu bere bizilekuaren zonaldetik beste toki batzuetara alarma egoera dekretatu zenetik. Zifra hori % 90era igo zen berreskuragarria den ordaindutako baimena indarrean egon zenean. Datu osoak komunitate autonomoen esku ipini dira dagoeneko. Horrela, horien erabilera egiten ari dira Andaluzia, Madrilgo Komunitatea, Katalunia, Euskal Herria, Valentziako Komunitatea, Galizia, Asturias, Errioxa, Extremadura, Aragoi eta Gaztela eta Leon.
Ikerketak lurralde nazional guztia beteko du, Espainia mugikortasuneko 3.200 eramutan zatituz, 5.000 eta 50.000 biztanle arteko herrialde-taldetan identifikatuz. Modu honetan, 40 milioi telefono mugikor baino gehiagoren guztizko lagin bat lortuko da.