+Trebakuntza

Bideo-jokoen startupak hizpide

F2P Campus (Free To Play) azeleratzaile bat da, bideo-jokoen garapenerako taldeei arrakasta-aukerak maximizatzen diena. Aurtengo udan, Campusaren beste edizio bat egin da Gasteizen, eta zenbait adituk hitzaldi interesgarriak eskaini dituzten bertan.
Horietako bat Gerard Fernández izan zen. Fernández bideo-jokoen sektoreko aditurik trebeenetako  bat da Espainian. Microjocs sortu zuen eta, ondoren, Digital Chocolaten lan egin zuen. 2013an, ordea, Omidron sortu zuen, free-to-play bideo-jokoaj garatzen dituen enpresa bat. Bere ibilbidean, arrakastak eta porrotak ezagutu ditu. Hori dela eta, sektoreko edozein startupek egin ohi dituen akatsei buruz hitz egiteko aprobetxatu zuen ekitaldian parte hartzeko aukera.
           
Profesional onenak
Giza kapitala sektoreko edozein enpresa biratzen den ardatzetako bat da. Aldi ezberdinetan, Gerardek enpresa ezberdinak sortu ditu eta adiskideen ondoan hazi da, baina denborak erakutsi dio talentu zuzena aurkitzea funtsezkoa dela. Ez da nahikoa soilik bikaina den jendea izatea, edota gaitasun handiak dituztenak, talde batean egokitzen ez badakite. Hautaketako irizpideak eta teknikak egon behar dira posible den giza-talde onena izateko eta proiektua konfiantza gehien duzun horiek aurrera eramateko, gaitasuna dutenak pertsona eta taldeak kudeatzeko.
 
Ardaztu produktuan, ez teknologian
Sektorean lan egiten dutenak jokoak egitera dedikatzen dira, ez makinak. Teknologia garrantzitsua da, baina kontua da teknologia onena aukeratu behar dela proiektu bakoitzerako eta ez hilabeteak xahutzea teknologia bat garatzen eta ondoren bideo-jokoa egiten. Bideo-jokoak garatzen dituzten teknologia nagusiek talde handiak dituzte tresnak sortu eta hobetzeko, garatzaileek erabil ditzaketenak, eta beti hobeto egingo dute.
 
Oreka “berritu” eta “hobetu” artean
Gerard Fernándezek argi utzi zuen: ez da berrikuntza ezeztatu behar, baina arrakasta duten bideo-jokoen % 90 garapenak, egokitzapenak edo jada existitzen diren beste jokoen kopiak dira. Horregatik, batzutan eraginkorragoa da zentratzea dagoeneko dauden ereduak hobetzean.
 
KPI-ek diotena
Free-to-play eredua metrika gabietan oinarritzen da. Dirua irabazi behar da jokoekin, erabiltzaileei eutsi behar zaie eta horregatik lana zentratu behar da ezaugarriak diseinatzen faktore horiek hobetzeko.
 
Inbertsoreak eta aholkalariak, ezberdin
Inbertsoreak eta aholkulariak ez dira gauza bera. Inbertsoreak garrantzitsuak dira, baina hori besterik ez dira, inbertsoreak, eta ahalik eta errentagarritasun handiena bilatzen saiatzen dira. Inbertsore onez gain aholkulari onak egon behar dira ere, gidatzen, laguntzen eta zuzentzen dutenak.
 
Ez da zaletasun bat, negozio bat baizik
Bideo-jokoen zale amorratu bat bazara eta egiten duzunak dibertitzen bazaitu, zorionekoa zara. Baina adi, orain negozio bat sor-tzen ari zara. Denbora eta baliabideak eman behar dituzu zure negozioa garatzen, kontaktuak egiten edo jazoeretara joaten. Dibertitu zaitez ere, baina ez ahaztu enpresa bat sortzen ari zalera eta enpresak errentagarriak izan behar direla.
 
Zure mugak ezagutu eta laguntza eskatu
Zeurea den horretan oso ona izan arren, ez dakizu guztia. Kontziente izan behar zara zertan zaren onean eta zertan ez. Laguntza eskatu menperatzen ez dituzun arlo horietan; aholkua eskatu aholkulari eta inbertsoreei, delegatu eta bildu ezazu talentu onena aditua ez zaren eremu horietan lan egiteko.
 
Azkar testatu
Oinarri digitala duen edozein negozioren oinarri bat da. Behin jokagarria den joko bat duzula, testa ezazu. Ezaugarriak eta hobekuntzak gehitzeari utzi eta erabiltzaileek zer dioten jakitera atera zaitez. Tresna ugari daude prototipoak testatzeko eta herrialde ezberdinetan egiten baduzu, gainera, feedback osoago bat lortuko duzu.
 
F2P Campus
F2P Free To Play Campusa programa mundu osoko bideo-jokoen garapeneko taldeentzat irekita dago. Bertan parte harteko antola-tzaileei sinestarazi behar zaie zure taldea eta proiektua eskatutako bost talde onenetarikoen artean dagoela, Gasteizera joateko campusak irauten duen hiru hilabeteetan, zure jokoa lantzeko (ostatu eta bidaia gastuak lagunduta).
 
F2Pn Free-to-play negozio eredua bideratzen ari dira, jokoen monetizazio estrategia nagusi bilakatzen ari dena. Doan jolasteko negozio-eredua erabiliz, merkatuan arrakasta izan dezakeen joko bat sortzeko, alderdi guztietan laguntzeko mundu osoko adituak biltzen dira.
 
Joko bat sortzearen alderdi guztiak oso erronkatsuak dira. Antolatzaileak joko-industriako beteranoak dira eta, beraz, pozik egongo dira edozein motatako arazoekin laguntzeko: produktu eta jokoen diseinua, zuzeneko eragiketak, marketina eta komunikazioa, arte zuzendaritza, ingeniaritza, ekoizpena… Oinarri guztiak estaltzen saiatuko dira zure arrakasta lortzeko aukerak ahalik eta gehien aprobetxatzeko.
 
INFORMAZIO GEHIAGO:
www.f2pcampus.com

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.