digitalWorld

Bartering, antzinako truke-sistemak

Enpresa-estrategia bat garatzen dugunean, etekin ekonomiko bat lortzera bideratzen dugu normalean. Baina hori ez da produktu edo zerbitzu bati etekina ateratzeko modu bakarra; izan ere, gure arbasoek Neolitoan asmatutako truke-sistemak indarrean jarraitzen du gaur egun, baina desberdintasun batzuekin.

Gaur egun, truke-sistemari bartering deitzen zaio, eta transakzio batean etekina lortzeko enpresen estrategietako bat da.

Izan ere, bartering-a merkataritza-eragiketa bat da, zeinetan bi enpresak edo gehiagok produktuak, zerbitzuak edo prestazioak trukatzen dituzten, alde guztien onura aintzat hartuz.

Oso estrategia baliagarria da enpresa bat handiarazteko, nahiz eta tartean dirurik ez egon.

  • Hona hemen eremu partikularrera eramandako bartering-aren adibide bat: hiri desberdinetan bizi diren pertsonek edo familiek euren etxebizitzak trukatzea, oporrez gozatzeko ostatuan dirurik gastatu gabe..
  • Truke-sistema hori gehien erabili ohi duen sektoreetako bat komunikabideena da. Hala, marka komertzial batentzako publizitate-iragarkiak egiten dituzte, enpresa horren zerbitzu edo produktuen truke: jantziak, cateringa, telebista-monitoreak, informatika-ekipamenduak eta abar.

Izan ere, bartering-a merkataritza-eragiketa bat da, zeinetan bi enpresak edo gehiagok produktuak, zerbitzuak edo prestazioak trukatzen dituzten, alde guztien onura aintzat hartuz.

Dena dela, enpresa askok erabiltzen dute gaur egun teknika hori lehiatzeko estrategia gisa.

Truke-modalitateak

Bi bartering-mota daude:

  1. Errazena bartering soila edo zuzena da: Bi enpresak antzeko balioa duten artikuluak edo zerbitzuak trukatzen dituzte, bi aldeen onura bilatuz. Horretarako hau behar dugu bakarrik: beste enpresari interesatzen zaion zerbait eduki eta beste enpresa horrek guretzat interesgarria den zerbait edukitzea.
    • Adibidez, enpresa handi batek lokal bat hutsik badauka, telekomunikazio-konpainia bati laga diezaioke, bertan materiala, zerbitzaileak eta abar gorde ditzan, eta horrek, trukean, konektagarritasun globala eman diezaioke besteari.

  2. Bartering konplexua edo zeharkakoaBi erakundek baino gehiagok hartzen dute parte horretan, eta plataforma espezializatuen bidez egin daiteke. Batzuetan, plataforma horietako kideek kredituak jasotzen dituzte ematen dituzten zerbitzu edo produktu bakoitzeko, eta, gero, kreditu horiek erabiltzen dituzte beste kide batzuen zerbitzuak eskuratzeko. Horrela, erraztu egiten da bilatze-prozesua.

Nola handiaraz daiteke enpresa teknika horren bidez

Truke-mota horrek, gaur egun, abantaila asko ditu enpresentzat:

  • Gure bezero-zorroa handitu eta gure interes berdinak dituzten enpresei eskain diezazkiekegu gure produktuak edo zerbitzuak.
  • Stocka askatzeko modu ona da. Produktu gehiegi baduzu stockean, trukeetarako erabil ditzakezu, edo negozio gutxiko garaietan zerbitzuak eman.
  • Kutxa ukitu gabe mantentzen lagun diezaguke, eskudirua aurrez baitezakegu produktuak erosteko edo zerbitzuak kontratatzeko.

Dena dela, teknika horri lotutako guztia ez da onuragarria. Aitzitik, funtsezko bi eragozpen ditu:

  • Ziur aski, denbora asko eman beharko dugu gure produktua interesatzen zaion eta guk nahi dugun produktua duen enpresa bat aurkitzeko. Lan horrek denbora, ardura eta gestio asko eskatzen ditu.
  • Bi aldeen arteko ezadostasunak izaten dira maiz, trukatzen diren produktu edo zerbitzuak balioestean. Hori dela eta, oraindik denbora gehiago eskatzen duten eragiketak egin behar izaten dira askotan.

Edonola ere, truke-eragiketa bat egin behar baduzu, xehetasun batzuk hartu behar dituzu kontuan, ustekabeak saihesteko:

  • Ziurtatu bi merkantziek antzeko balioa dutela, nahiz eta horretarako tasazio espezializatua egin.
  • Eskatu betetze-bermeak, iruzurrik ez jasateko eta krisialdien biktima ez izateko.
  • Kontratu bat idaztea da eragiketaren xehetasunak bermatzeko modurik onena.

Bartering-a aukera ona izan daiteke zure negozioaren estrategian. Pentsatu inguruneko zer enpresarekin trukatuko zenituzkeen produktuak edo zerbitzuak, eta zer onura lortuko lukeen bakoitzak.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.