gadgetWorld

Ballie, pilota zaintzailea

2020. urterako telebista-berrikuntzez gain -bide batez aipa daiteke modelo batzuek itxura bertikala dutela-, Samsung-ek Ballie aurkeztu zion mundu guztiari CES 2020an. Ballie teniseko pilota baten itxurako robot bat da, eta askotariko zereginetarako balio du, hala nola segurtasunerako, etxeko domotikarako edo fitnesseko laguntzaile gisa, Star Wars-eko BB-8 gogorarazten duena.

Star Wars-eko pertsonaiarekiko antzekotasunak ez dira itxurara mugatzen. Izan ere, interakzioei erantzun diezaieke "zaratatxo" robotikoak igorriz -Wall-E robot kutunarenaren antzekoak-, bere osotasunean interfaz sinplifikatu eta adiskidetsu bat lortuz. Samsung-en arabera, helduenek beren etxeko gailu adimendunak kontrolatzeko eta, horrez gain, haurren eta maskoten jostailu izateko pentsatuta dago.

Eszenatokian egindako demo batean, Ballie-k firma korearraren kontsumoko dibisioko CEO jarraitu zuen, bere aginduak erantzun zituen "bip" berezi horiekin eta bere eskuetara jo zen ere. Guzti hori txertatutako kamera baten bidez eta adimen artifizialaren bidez egin ahal izan zuen, Samsung-ek azaltzen duen bezala. Hori da arlo teknikoari buruz aipa daitekeen gauza bakarra, izan ere gailu honen aurkezpenean ez ziren zehaztu Ballie-ren xehetasun gehiagorik.

Finean, Ballie Aibo-ren antzekoa da, baina funtzio gehiago ditu, demoan ikus daitekeen bezala, Ballie-ren funtzionaltasun ludikoa ukaezina da. 

Hala eta guztiz ere, firma korearraren bideo promozionalean Samsung-en robot berria zeregin domotikoetan, esate baterako pertsianak ireki, telebista piztu edo robot xurgatzaile bat aktibatu. Halaber, Samsung-ek azaltzen du Ballie ere gai dela alarma ahotsa emateko norbait erortzen bada eta ezin dela altxatu ikusten badu.

Nahiz eta bere aplikagarritasuna etxera eta entretenimendura zuzendua egon arren, pentsarazten duena Ballie Samsungek komertzializatuko duen gailu bat dela eta ez dela kontzeptu batean soilik geldituko, egia da orain arte ez direla eman beren merkaturatzeko dataren edo prezioaren zehaztasunik eman.

"Bizitzako laguna"

Esan bezala, Samsung-ek Las Vegas-eko CES aprobetxatu zuen bere etorkizuneko ikuspegia partekatzeko. Samsung-en ustez, beraz, pilota itxura duten robot txiki batzuk gu zainduko gaituzte bizitzako eremu guztietan.

CES Las Vegaseko eszenatokian H.S. Kim zegoen, Samsung-eko kontsumo dibisioko lehendakaria, Ballie-rekin, bere esanak jarraitzen zituena, arreta pertsonalizatu bat eskainiz, kamera eta adimen artifizialaren bidez, gizakiei eta maskotei emango diena etxean. Izan ere, Kim-ek "bizitzako lagun bat" bezala deskribatu zuen Ballie.

Aipatu bezala, Ballie-ren inguruan lor daitekeen informazioa oso eskasa da. Komenta daitekeen bakarra da "interfaz mugikor bat dela, pertsonen behar aldagarriei irtenbideak aurkitzen saiatzen dietena eta datuen eta pribatutasunaren babeseko estandar zorrotz batzuk mantentzen dituena”.

Buru belarri lanean, etorkizunaren alde

Teknologiako konpainia handi guztietan gertatu ohi den bezala, Samsung-ek bere ingeniari asko ditu gaur egun ikasketa automatikoan oinarrituak dauden zaintze pertsonaleko irtenbideetan lanean. “Uste dugu adimen artifiziala arreta pertsonalizatuaren etorkizuna dela”, dio Sebastian Seung Samsung-eko ikerketa zientifikoko nagusiak. “Gailuetan adimen artifiziala zerbait oinarrizkoa bezala ikusten dugu, esperientzia guztiz pertsonalizatuak sortzeko”.
Etxean zehar jarraitzen zaituen robot honetaz gain, Samsung-ek beste aplikazio bat aurkeztu zuen, arazo kardiakoak dituzten pertsonak monitorizatzen eta birgaitzen dituena. Horretaz gain errealitate handituko betaurreko batzuk erakutsi zituen ere, etxeko egongelatik mendi bat birtualki eskalatzen ahalbidetzen dutenak, eta bere kabuz entsalada bat prestatzeko gai den robot bat ere.

Albistea eWorld aldizkarian agertu da

 

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.