iPhone berria jarraitzaile amorratu guztiei ez ditu interesik gabe utziko, azken informazioak diotenez. Aurretik nahiko berdina izango da, “bekain” berri batekin eta botoirik gabe, baina atzetik nahiko aldatu da.
XS iPhone-arekin alderatuta, bi kamara txertatuak dituena modulu luze batean, 2019. urteko telefono berria, hiru kamera izango ditu, modulu handixeago batean.
Informazioa hau espero zen, baina jadanik
Onleaks-aren baieztapenarekin, ontzat hartzen da. Hiru kameren kokapena ez da denen gustokoa izan, telefono hauen ezaugarri bat dotoretasuna baita eta modulu honekin ezaugarri hori galdu egingo delako. Oraindik ez dago argi zertarako erabiliko diren hiru kamera horiek, baina konpetentzian arreta jarriz gero, esan dezakegu izan daitezkeela: bat, kamera nagusia izango da, bestea zoom egiteko eta hirugarrena, ageluhandi bezala erabili daitekeela.
Urte askoz, iPhone-arekin egiten ziren argazkiak hoberenak izan dira, baina azken urteetan Googlen Pixel edo Huawei-ren P telefonoak aurrera pauso handiak lortu ditu, lehenengo postua kenduz. Dena den, oraindik ere, gehien saltzen den telefonoa da eta seguruenik, modelo berri honekin ere izango dela.