B-WOMENIN Global “Meeting & Expanding 2024” programa azaroaren 20an, asteazkenean, itzuli zen Bilbon antolatutako bosgarren jardunaldiarekin. SPRI Taldearen barruan dagoen Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak bultzatutako ekimen honen helburu nagusia da emakumeek enpresa-proiektuak nazioarteko merkatuetara hedatzeko duten zeregina indartzea eta ikusaraztea.
“Proiektu berrien bultzada femeninoa” izenburupean, jardunaldi honetan oztopoak hautsi eta proiektuak eremu globalera eraman dituzten emakume ekintzaileen kasu inspiratzaileak aurkeztu ziren. Oraingo honetan, Marta Prado Larburu, INCOTRANS eta DS4Tko sortzaileetako bat eta CEOak, Marta Cantabrana 3C Metrologyko bazkide sortzaile eta zuzendari nagusiak eta Matxalen Uriarte UNIVERSAL OMICSeko sortzaile eta CEOak hartu zuten parte ekimenean, merkatu globaletan aukerak identifikatzeko, beren sektoreetan berritzeko eta proiektuak gidatzeko moduari buruzko ezagutzak partekatuz.
Ekintzailetzaren bidean dauden erronkak eta ikaskuntzak aztertzeaz gain, jardunaldiak funtsezko trebetasunak garatzearen garrantzia azpimarratu zuen, hala nola erresilientzia, egokitzapena eta aldaketa kudeatzeko gaitasuna. Ikuspegi horrekin, enpresa-proiektuen sorreran eta lidergoan emakumeek duten eragina ikusarazteaz gain, beste emakume batzuk munduko edozein sektore eta eskualdetan lidergo-rolak hartzera bultzatu nahi ditu programak.
Bosgarren saio hau B-WOMENIN Global “Meeting & Expanding 2024” zikloaren aurreko lau saioei gehitu zaie. Horietan, nazioarteko karrera bat eraikitzeko erronkak eta aukerak, zeharkako konpetentzien garapena eta nazioarteko testuinguruetan negozioak egiteko modu ezberdinak jorratu ziren, besteak beste.
Basque Trade & Investment
SPRI Taldearen barruan dagoen sozietate publiko bat, SPRIko nazioarteko zerbitzuak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Saileko Nazioartekotze Zuzendaritza elkarrekin batu ondoren sortutakoa. Bere helburua da malguagoak eta azkarragoak izatea euskal enpresari zerbitzu hobea emateko, zerbitzu guztiak erakunde bakar batera biltzeak ezinbestez sorraraziko dituen sinergiekin indartuta.
20 urte baino gehiago daramatzate lanean, nazioartekotzeko asmoa duten enpresa proiektuei garatzen laguntzen, edozein sektoretakoak direla ere.
Kartara eginiko zerbitzua da, enpresen esportazioak eta nazioartekotzea sustatzeko, merkatu estrategikoetan posizionatzea helburu duten jarduerak bultzatzeko, merkataritza- eta produkzio-ezarpenak egiteko behar den laguntza teknikoa emateko, eta organismo multilateralek finantzatutako proiektuei laguntzeko.
Zerbitzu-eredu honek arreta segmentatua ematen die enpresei, elkarrekin konbinatuz Euskadiko bulegoetan dugun ezagutza sektoriala eta atzerriko bulegoetan duten ezagutza geografikoa. Horri esker eskaintzen dituzte arreta espezializatu eta hurbilagoa eta enpresen premia zehatzei erantzuten dieten zerbitzuak.
Enpresa esportatzaileentzako zerbitzuak
Zerbitzu-zorro berria enpresaren premietara egokitzen da eta enpresen profilen arabera zatikatuta dago. Gaitasun propioak eta agente kolaboratzaileenak uztartzen dituen eredu berria.
Adimen lehiakorra
- Aukerak identifikatu eta baloratzea.
- Lehentasunezko sektoreei buruzko informazio segmentatua eta gaitasuna tokian tokiko balio-kateetan sartzeko.
- Merkatu-adimena: Herrialde-fitxak / CIVEX / Interes merkatuen azterlan konparatiboak.
- Lizitazio multilateralak.
- EBrekiko konexioa.
Nazioartekotze arloko aholkularitza
- Misioak antolatu.
- Azoketara azaldu.
- Laguntza.
- Agendak egin.
- Enpresen lehiakideak aztertu.
- Banatzaile eta kanal komertzialak bilatu.
- Hornitzaileak eta zerbitzuak identifikatu.
- Bezeroak identifikatu.
- Araudietarako laguntzak.
- Muga-zergen tramiteei buruzko informazioa.
- Marka erregistratzeko laguntza. Produktua edo zerbitzua homologatu.
- Lege-aholkularitza.
- Tokian tokiko enpresei buruzko ikerketa.
- Diplomazia korporatiboa.
- Nazioarteko softlanding-a.
- Laguntza birkokapenak eta itzulerak egiteko.
- Erosketetarako aliatuak, bazkideak nahiz enpresak bilatu.
- Jomugako partzuergoak bilatu.
- Nazioarteko negoziazioa eta bitartekaritza.
- Zerbitzu geografiko / sektorialen plataformak sortu.
- Study Trips.
Giza baliabideak
- Langileak bilatzeko laguntza.
- Profesional partekatuak.
- Goi-mailako kualifikazioko pertsonak atzeman.
- Nazioarteko bekak.