Beste behingoz, Bilboko Euskalduna Jauregia berrikuntzan, ekintzailetzan, finantzaketan eta ideietan murgilkuko da urriko bi jardunaldietan. Hainbat espaziotan banatutako ekosistema bat izango da, baina oso ikuspegi praktiko batekin.
Aurreko lau edizioetan, 400 startupek baino gehiagok parte hartu dute. Hauetatik, 96 aukeratu ziren lehiaketan parte hartzeko, eta beren proiektuak korporazio, enpresa inbertitzaile eta arrisku-kapitaleko enpresa handienetako batzuen aurrean ikusarazi zituzten: Indra, CAF Ventures, Acciona, Microsoft, Iberdrola, Metxa, BStartup, Laboral Kutxa, Plug & Play Spain, Lanzadera edo Adara Ventures, besteak beste.
Aurten, interesatuaren ekimena B-Venture Programan sar daiteke bi kategoria hauetako batean:
Proiektuaren izena eman ahal izateko, aski da www.b-venture.com webgunean sartzea.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Saileko erakundea da SPRI Taldea, euskal industria bultzatzea helburu duena.
Ekintzaile diren startupak bezalako enpresekin lan egiten dute, ekintzailea errazago murgildu dadin digitalizazioan eta zibersegurtasunean eta laguntza bat izan dezan martxan jartzean.
Ekintzailearekin batera, modu onena bilatzen dute negozioa beste herrialde batzuetara zabaltzeko edo espazio fisikoak, pabilioiak edo bulegoak aurkitzeko. Badauzkate erronkei aurre egiteko baliabideak, eta badaukate bidea planifikatzen laguntzen dion ikuspegi global bat.
Ekintzaileak hemen aurkituko du adituen laguntza, eta baita ere Taldearen konpromisoa proiektuan inplikatzeko.
B - Venture Espainia iparraldeko ekintzailetza arloko ekitaldirik handiena da. Aurreko bi edizioetan 300 startup baino gehiagok hartu dute parte, eta 72 aukeratu dira lehiaketarako.
Zer lortzen du hautatutako startupak?
Finantzaketa-txandak (ezinbesteko hitzordua): B-Venture ekitaldi presentziala da eta herrialdeko enpresarik, inbertsorerik eta arrisku-kapitaleko enpresarik handienetako batzuk izango dira han. Aurreko bi edizioetan Indra, CAF Ventures, Acciona, Microsoft, Iberdrola, Metxa, BStartup, Laboral Kutxa, Plug & Play Spain, Lanzadera edo Adara Ventures enpresek hartu dute parte, besteak beste.