Aholkularitza- eta bizkortze-zerbitzua
Urtean 20 aholkularitza-ordu doan startup-entzat. Zure startup-ari hazten laguntzeko ibilbide-orria diseinatuko dute elkarrekin, eta zeure sektoreko hainbat profil profesional izango dituzu eskura. Bizkortze programak, matchmaking-a, nazioarteko mugikortasuna eta orotariko ekitaldiak. Baita hornitzaileekin harremana egiteko aukera, aholkularitza fiskal zein legala eta gestoria-zerbitzua ere.
Merkatua zeure eskura
Matchmaking korporazioak eta berrikuntza irekia. Lider diren korporazio eta partner teknologikoekin partekatuko duzu denbora eta espazioa, zeure produktuak probatzeko, merkatuaren potentziala ezagutzeko edota erreferentziak eskuratzeko. Gainera, BAT komunitateari atxikita dauden korporazioek berrikuntza irekiko erronkak partekatuko dituzte eta beren beharrei erantzuteko gai diren startup-ak bilatuko dituzte.
Finantzaketa
Hazteko aukerak eta finantzaketa: BAT komunitateak aukera ematen du hainbat finantzaketa-eragilerekin harremana egiteko. Laguntza eta babes publikotik hasi, eta inbertsio-fondoen kapital pribatura bitarte; business angel eta crowfunding plataformez osatutako sare oparoa izango duzu eskura.