Berriak

Azala zaintzeko sentsore bat

Osansunari aplikaturiko teknologia erabilera pertsonalekoa gero eta tarte handiagoa ari da irabazten. CES 2018 (Consumer Technology Association) teknologia-azokan, La Roche-Posay firmak sticker elektroniko txiki bat aurkeztu zuen, larruazalean aplikatzen dena UV izpiak neurtzeko eta gaixotasun dermatologikoak aurreikusteko.
 
Neurria 2 mm bider 9 mm-ko du, eta azkazal batean, beso batean edo aguzkipean dagoen gorputzaren edozein tokitan ipini daiteke.
 
iOS eta Androidentzako erabilgarria den aplikazio baten bitartez, informazioa helarazten du larruazala zaintzeko eta berreralbigarria da.
 
Adabaki honen aurreko bertsioa, Argentinan eskuragai, 5 egunetan zehar erabiltzeko diseinatuta dago eta tamaina handiagoa du, baina eskaneatua izan daiteke ere mugikorrarekin egiaztatzeko nola dagoen minduta larruazala eguzkiaren erruz.
 
Kalteak ekidin
 
L'Orealek, zaintze eta edertasun pertsonalera zuzendutako konpainiak, horrela, aurrerapauso bat egitea erabaki du larruazalaren zainketaren teknologian.
 
Sentsore honen sorkuntzak UV izpien kopurua kontrolatzen lagunduko du eguzkira erakusgai dagoen azalean. Modu honetan, min konponezinak ekidin ahal izango dira, ondorio oso kaltegarriak ekar zituzketenak.
 
Azaleko minbiziaren indizeak modu esangura-tsuan hazi dira azken urteetan. Hori dela eta, L'Oreal konpainiak UV Sense gailua aurkeztu zuen aipaturiko CES 2018 azokan. Honek dimentsio oso txikiak ditu eta ez da batere nabarmena.
 
Teknologia oso erabilgarria da mota honetako xede hain eraginkorretan aplikatzen denean, osasuna zaintzen baitu eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzen du eta.
 
Sticker eletroniko hau, esan bezala, larruazalaren edozein tokitan ipini daiteke. Honek lagunduko du jakiten, eguzki-izpiek azala ukitzen dutenean, noiz ari diren iristen une arriskutsuak. Horrela, gaixotasun dermatologikoen indizea gutxitu ahal izango da, geroz eta gehiago ohikoagoa den gaitz bat, alelgia.
 
UV Sensek txosten zehatzak bidaltzen ditu iOS eta Androidentzat erabilgarri izango den aplikazio baten bitartez. Bere dimentsio txikiei esker, 2 mm lodieran eta 9 mm diametroan, bakoi-tzak edozein tokitan erabili ahal izango du, oso nabarmena ez den batean, adibidez, azkazala, sorbalda..., beti ere eguzki-izpietara erakusgai egonda. Berrerabilgarria denez gero, pertsonaliza daiteke azalean disimulatzeko.
 
Gailu txiki honek biltzen dituen datuek esaten dute zure azalerako eguzki-izpiak noiz izan daitezkeen kaltegarri, zeu informatuz eta neurri egokiak har ditzazun gaitz larriak ekiditeko. UV Sense sentsorearen prezioa 40 $tan baliozta-tzen da salneurri erreferentziala bezala eta mundu-mailan eskuragai izango da 2019 urtetik aurrera.
 
Bateriarik gabe
 
Sentsore berri hau bateriarik gabe funtziona-tzen da eta hatz lodian, esate beterako, ipin daiteke. UV Senseren laborategitik jakinarazten duten bezala, "gailuak 3 hilabetera arteko datuak bil ditzake eta ikusgaitasuneko joerak erakutsi denboran zehar berehalako gaurkotzekin”.
 
Halaber, UV Sense mugirreko aplikazio batekin dator, bai iOS bar Androiden, sentsorearen bitartez datuak itzuliz eta helaraziz haririk gabeko NFC (Near Field Communication) teknologia erabiliz.
 
Adituen arabera, aplikazioak informazio erakargarria eskaintzen du kontsumitzailearentzat, zehazten duena honek noiz izan behar duen arreta UV izpietara ikusgai dagoenean.
 
"Datuak profil batean sartzen dira, erabiltzailearen erakusketa-maila deskribatzen duena, aholku gehituekin babeserako eta eguzki-segurtasuneko ohiturak sustatzen dira horrela, hala nola itzalean denbora pasatzea edo eguzki-babeskia aplikatzea maiztasunarekin”, diote.

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.