+Trebakuntza

“Apustua egin behar dugu, gauzei buruz ikuspegi ezberdin eta jasangarri bat duen jendearen alde”

Gloria Gubianas Hemper-eko kide da, -duela bi urte sei ekintzaile gaztek sortutako enpresakoa-. Eskola eta unibertsitatean ezagutu zuten elkar, eta motibazio komun bat zuten: giza konpromisoa. Horregatik, motxilen salmenta eta banaketako enpresa hau ipini zuten martxan, Nepaleko ehun-teknika eta material tradizionalekin eginak. Horrela, merkatuan produktu jasangarriak ipintzen eta komunitate behartsuenak garatzen laguntzen dute. Elkarrizketa honetan, Gloriak Hemper-en historiari eta etorkizuneko ilusioei buruz hitz egiten digu, besteak beste.
 
2018an unibertsitate-ekintzaileen 'Global Student Entrepreneur Awards'en (GSEA) espainiar edizioa irabazi zenuten, Entrepreneur's Organization-ek (EO) antolatuta. Zer sentitu zenuten albistea jasotzean?
 
Egia esan oso pozik eta harro geunden, Hemper-en sariak irabaztea asko kostatzen baitzaigu. Ez dugu berritzailea den ezer, izan ere produktu bat, moda, sal-tzen ari gara, eta nahiz eta gure produkzio-katearekin eta irabazten dugun diruarekin komunitateetan lankide diren gizatalde ahulenei laguntza ematen diegun, azkenik ez da oso produktu berritzaile bat. Beraz, oso pozik geunden.
 
Nola sortu zen Hemper-en ideia?
Nire bazkideetako bi, Alejandro eta Gonzalo, Nepalera bidaiatu ziren GKE bati laguntza emateko eta itzultzean moduren batean Nepalari laguntza ematen jarraitu nahi zuten. Kalamu-zuntza hango ehun-zuntz oso tradizional bat da eta politak ziren produktu batzuk sartzen saiatu ginen. Zehazki motxilak gustatu zitzaizkigun eta 50 erosi genituen dirua biltzeko, eta hortik aurrera oso ongi saldu ziren. Guzti hau edozein proiektu solidario hasten duen edozein pertsona bezala. Orduan, ikertu ondoren eta benetan inpaktu soziala nola sortzen den eta mundu guzti hau nola funtzionatzen duen ikusi eta gero, gure ekoizpen-kate osoan inpaktu soziala sortzen saiatu ginen.
 
Nola heldu zineten Budhanilkantharen Komunitatearekin lan egitera?
Ezagutu genituen eta han aukera asko zeuden zein motatako hornitzaileak hautatu genitzakeenaren inguruan; batzuk oso handiak eta esperientzia askorekin, eta gero ezagutu genituen hauek, hornitzaile txikiak zirenak eta landatarrak zirenak. Emozionalki askotxo konektatu genuen hauekin eta konturatu ginen hornitzaile txiki lokalen alde apustua eginez hornitzaile handiei erosiz baino talka handiagoa sor genezakeela. Eta ordutik gaur arte.
 
Zein da zuen lan egiteko modua?
Gure helburua Nepalen garapen sozial eta ekonomikora laguntzea da. Garapen honen puntu ezberdinak ikutzen ditugu; lehenik eta behin, lan duin eta aberastasuna sortuz han. Horregatik gure ekoizpen-kate osoa Nepalen dugu. Guretzat askoz ere errazagoa izango litzateke gauzak hemen ekoiztea, hemen tailer bat izanda edo materiale batzuk hemen erosiz. Beraz, han ekoizpen-kate oso bat baldin badugu, herrialdearentzat aberastasun gehiago sortzen ari gara, bere garapen industrialari lagunduz, nazioarteko merkataritzari…
 
Bestetik, gure ekoizpen-katean hango artisau prozesu tradizionalak erabiltzen ditugu kultura, artisautza eta artea mantentzeko, eta zehazki kalamua ere. Kalamuak maila ekologikoan osagarri oso interesgarri batzuk ditu, beste zuntz natural batzuekin alderatuz, ez dituelako hainbeste ur edo pestizidarik behar adibidez, eta orain aurkitzen ari den zuntz bat da. Eta gainera laguntzen ari gara modaren merkatu horretan kalamuaren erabilera sartzen.
 
Bestalde, gure ekoizpen-kate guztian gizatalde ahulak enplegatuta daude, Nepal herrialdeko parte baten aukera berak izan ez dituztenak. Zonalde landatarretako jendea da, maila sozial baxuagokoak, heziketa amaituta edo osatuta ez daukatenak, eta zati bereziena ehunen egikaritzarena da, eta han emakume talde bat daukagu. Hamabi bat emakume dira, giza-baztertze arriskuan daudenak eta aipatu dudan guztiari emakume izatea gehitzen zaiona. Emakume hauekin eta jostunen parte batekin egiten duguna da, gure irabaziekin, onura sozialen programa bat ematea, hots, gure motxilen salmenten irabazien zati batekin eskola-laguntza bat ipini diegu beren seme-alabei, beren gurasoek heziketarik ez daukatenez beste haurrek baino eskola-porroterako arrisku gehiago baitaukate, eta honekin beren ikasketak amaitzera laguntzen diegu etorkizunerako aukera gehiago izan ditzaten. Emakumeei ere heziketa ematen diegu, garbitasunean, hondakinen kudeaketan, ekonomian…, beraien aurrezkiak, familia eta abar  kudeatzeko gai izan daitezen, txirotasuna gainditu eta hara itzultzeko arriskua izan ez dezaten.
 
Hemengo taldea 12 pertsonek osatzen duzue eta hasieran 6 zineten. Nola ezagutu zenuten elkar?
Bazkideetako hiru eskolako lagunak dira eta besteak unibertsitateko lagunak dira, Mondragon Unibertsitateko LEINN (Liderazgo Emprendedor e Innovación, Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) gradua ikasi genuelako.
 
Zein onura ematen dio gizarteari zuen motxilak erabiltzea?
Lehenik eta behin, beren ekoizpen-prozesuek gehiago kutsatzen duten batzuk erosi ordez, askoz ere ur gehiago, kutsatzaile eta abar behar direlako, gure motxilekin planetari laguntzen ari zaio. Bestalde, laguntzen ari zaio Nepaleko komunitate batzuetan lan duin bat eta etorkizunerako aukera gehiago izateari, eskola-errefortzuari motxilak egiten dituzten seme-alabentzat, eta gero Espainian baita laguntzen zaio ere garapen iraunkorrari eta inpaktu soziala duten enpresak sortzen saiatzen ari garen enplegatzaile gazteei, gurea bezalako enpresa gehiago egon eta aurrera atera daitezelari.
 
Zuena bezala, gizarteari balio sozial bat ematen duten enpresa gehiago falta direla uste al duzue?
Bai. Nik uste dut asko daudela eta kontsumitzaile bezala egin behar duguna da banan-banan hauen alde apustu egitea eta aurkitzea, denbora eskaintzea jendea zer egiten ari den ezagutzeari eta marka hauek kontsumitzea. Enpresak ekonomiaren eta mundu-mugimenduaren parte handi bat dira; beraz, gauzak gaizki egiten dituztenei erosten badiegu, horiek izango dira modu batean mundua gobernatzen dutenak. Erosten dugunean bozkatzen ari gara. Hortaz, kontsumitzaile bezala, hau sektore guztietan ikusi behar dugu, elikadura mailan, modan, garraioan…, saiatu apustu egiten gauzei buruz ikuspegi ezberdin eta jasangarri bat dutenen alde.
 
Zer da ekintzailetzaren onena eta txarrena?
Onena da azkenean zure gogo eta energia berak dituzten pertsonengatik inguratzen zarela, munduari buruzko zure ikuspegi berdina duten taldeak sortzen dituzula.
Eta txarrena da ez dakizula hau bihar edo hurrengo hilabetean bukatuko den edo aurrera aterako den. Arazoak etxera eramaten dituzu… Hori izango litzateke alderik itsusiena.
 
Ekintzaile eta enpresari gazte bezala, nola ikusten duzu lan-mundua une hauetan?
Nire inguruan ekiten ari ez den jendea ikusten dudanean, zailtasun asko daudela ikusten dut. Maila globalean dena nahiko gaizki dago. Baina beste aldetik ekiten ari den jendeaz inguratzen naiz, geroz eta gehiago kontratatzen ari dena, hazten ari dena eta tale politak dituena… Nik itxaropen asko ditut batez ere gazteek startup batean egoteko apustua egin dezaten, sortu berri den edo txikia den enpresa batean, azkenean pilo bat ikasiko dutelako eta nik uste dut lana dagoela eta hazten ari dela.
 
Nora iritsi nahi duzue? Zuen produktu sorta handitzea pentsatu al duzue?
Nahi dugun lehen gauza erretagarriak izaten bukatzea da. Bi urte daramatzagu eta lehenengoetan galerak izango ditugu gure egituragatik eta nahi dugun hazkundeagatik. 2019 urte honetan galerak izango ditugu, eta orduan, gure epe luzeko helburua da iraunkorrak izaten lortzea da. Hori lortzen dugunean, oparoa den hazkunde batera iristen saiatzea. Guk nahi duguna honetaz bizi ahal izatea da eta Nepalen komunitate hauei laguntzen dieten proiektuak egin ahal izatea. Salmenta fisikoa egiten hasiko gara ere, orain arte online salmenta baitaukagu, produktu berriak ateratzen goaz, modako osagarri berriak, gerriko poltsak bezala, poltsak eta abar, eta bainta enpresentzako osagarriak diren lerro bat atera nahi dugu… eta gero Europara hedatzea, hedadura hori 2018ko maiatzan hasi genuena eta uste dugu Europan merkatu oso handi bat dugula, gure balio berekin konprometituta dagoena. Beraz, uste dugu hor aukera asko ditugula.
 
Nola eskura daitezke zuen produktuak?
Web orrian, www.hemper.es, eta laster denda fisikoetan, urte honetarako.
 
Zer gomendatuko zenioke negozio bat martxan ipini nahi duen edonori?
Gomendatuko niokeena da talde indartsu bat alboan baldin badu aurrera jo dezala. Nik uste dut azkenean dena dela gure inguruan dugun jendea eta daukagun taldea. Saia dadila, izan ere gazteak garenean hori egiteko aldi onena dela uste dut, oraingoz ez baitauzkagu erantzukizun familiarrik, ez daukagu ez familia ez hipotekarik… eta hori egiteko beharrezkoak diren energiak ditugun unea da. Eta ekitean, aldiro kontuan izan apur bat ingurumena eta dauden ezberdintasun sozialak, saiatzeko aberastasun ekonomikoaren sorkuntzaren bitartez giza-aberastasuna sortzen, eta baita ahalik eta ingurugiro-talka gutxiena ere.
 
WWW.HEMPER.ES

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.