Berriak

Apple Park, Sagarren bihotzean

Cupernico-n, California-n dago titanio eta beiraz eginiko plater hegalaria, Apple Park deiturikoa. Norman Foster egin zuen Steve Jobs-en ikuspegiarekin eta lau solairu ditu. Steve Jobs-en azke ametsa izan zen eta landaretzaz inguratutako eraikina da. Bertako langileak oso gustora daude lanean eta “tristura” sentitzen dute etxera joan behar direnean.
 
Eraikina ikaragarria da eta datuek hala erakusten dute: 2017. urtean inauguratu zen eta lau urte eman zituzten eraikitzen. 4.480 milioi euroko balioa du eta eta bertan 13.000 pertsona lan egiten dute. Osotara eraikina 260.000 metro karratu ditu eta lau solairutan banatuta dago. Den dena diseinu berezia du, markaren filosofia mantenduz.
 
1,6 kilometroko diametroa du eraikina eta espazioan zehar hainbat puntu daude langileak elkartzeko, mahai, aulki, zuhaitz eta kafetegiekin, Jobs nahi zuen moduan. Bertan ere, ustez munduko kafetegiarik handiena dago, Caffe Macs, janari osasuntsuarekin. Parketan lantzen diren fruituak ere beryan jan daitezke.
 
Applek bere ateak ireki ditu europako lau hedabideentzako eta bat La Vanguardia izan da, hori dela eta, berrian hainbat argazki ikusi daitezke. Applek pribatasuarekiko konpromezua nolakoa de kontatzeko deitu ditu hedabideak.
 
Hain handia da konpremezua orain dela hilabete batzuk Tim Cook Europan dagoen pribatasunaren inguruko legedi berdina eskatu zuela EEBBtan. Craig Federighi-k, senior lehendakariordea zin egiten du ez dituztela datuak biltzen “Ez dugu zutaz ezer jakin nahi”. Apple negozioaren oinarria ez dela publizitatea esaten dute behin eta berriro.
 
Haien hitzetan, pribatasuna bost zutabeetan oinarritzen da: datuen bilketa ahalik eta txikien izatea; adimen artifizialarekin egiten diren eragiketa guztiak dispositiboan egitea eta ez “hodeian”; gardentasuna eta kontrola erakustea erabiltzaileari; erabiltzaileen identitatea klabeen bitartez ezkutatzea; eta datu guztiak kriptografia bezalako teknologiarekin babestea.
 
Applek argi dauka: Pribatasuna ezin da luxu bat izan eta horrela erantzun zion Googleko kontseilariari. “Denontzat egiten ditugu produak, luxua ez du zerikusirik”.
 
Ikusgarria da ere Apple Parkean dauden gelak Apple Watch inguruan ikertzeko. Ehundaka aparatu daude, korrika egiteko, arnasteko, igerileku bat… Apple-n lan egiten dutenak bolondres aurkezten dira proba hauek egiteko eta osotara 3.300 milioi kaloria gastatu dira datuak lortzeko.
 
 
Informazio-iturria: lavanguardia.com

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.