Zalantzarik gabe, Cambridge Analytica-ren eskandaluak bere krisialdi larrienera eraman zuen Facebook, ahaztu gabe #DeleteFacebook kanpainaren biktima izan zela konpainia, non erabiltzaile eta enpresa askok sare soziala erabiltzeari uztea proposatzen zuten. Hala eta guztiz ere, aplikazioak une latz horiek gainditu zituen, eta azken urteetako arrakastatsuena izan da.
AppAnnie zerbitzuak aplikazio baten arrakasta neurtzen du bere deskargen arabera. Hark dio Facebook dela hamarkada osoan gehien jaitsi den aplikazioa. Gainera, bere beste produktuak top 5-ean daude, eta nagusi dira app stores merkatuan.
Hamarkada bukatu edo hasi egiten da 2020 urtearekin -eztabaida hor dago 9an bukatzen diren urte- amaieretan gertatu ohi den bezala-, baina aitzakia ona da, dena den, munduan azken 10 urteetan gehien deskargatu diren aplikazioen zerrenda ezagutzeko. Esan beharra dago, horren harian, AppAnnie konpainiak postuen informazioa ematen duela bakarrik, ez deskarga kopuruena.
- Facebook:
Planetako sare sozial handiena kudeatzen duen mugikorreko aplikazioa izan da deskargatuena hamarkada guztian. Konpainia estali zuen ekaitz perfektuaren gogoz kontra, non bere erabiltzaileen pribatutasuna zalantzan ipini zen, Mark Zuckerberg-en konpainia erabiltzaileak gehitzen dihoa modu jarraituan, bere akziodunei diru-sarrera erakargarriak ematen dizkien bitartean. Badirudi sareko erabiltzaieek begi onez ikusten dituztela pribatutasuna mantentzeko hobekuntzak edo onartu dutela hormara gauzak igotzeak prezio hori duela.
- Facebook-eko Messenger
Facebook-eko mezularitzako plataforma askotan oharkabe pasatzen da, baina Estatu Batuak bezalako herrialdeetan guztiz nagusi da, oso atzean utziz, erabiltzaile kopuruari dagokionez, beste edozein aplikazio. Messenger erraza da, zuzena, funtzio askotakoa, eta askotan, izena besterik ezagutzen ez den pertsona batekin harremanetan ipintzeko modu onena.
- WhatsApp
Mugikorreko aplikazioetan Facebook-ek duen nagusitasun garbia WhatsApp-ekin jarraitzen da. Aplikazio honek ez du azalpen askorik behar espainia eta latinoamerikar merkatuetan, non bere hiritarren arteko komunikaziorako estandarrean bilakatu den. Harrigarria badirudi ere, Estatu Batuetan eta Europar Batasuneko merkatu batzuetan plataforma hone erabilera nahiko baztertua dago. WhatsApp SMS mugatuei lekua kentzeko iritsi zen, eta gaur egun gure artean finkatua dago komunikazio bide bezala mezu, argazki, bideo eta azken aldiko bideodeien bidez.
- Instagram
WhatsApp eta Instagram ez dira jatorriz Facebook-enak, baina denborarekin honen fundatzaileak bereak egin zituzten milioi askoko erosketei esker. Zuckerberg ez zegoen oker salerosketa honekin, Instagram-ekin bereziki. Plataforma hau proiekzio gehien duen diru-sartze iturri bilakatu da Facebook-en eta bere hazkunde tasa markak hausten dihoa.
- Snapchat
Instagram-en hazkundeak Snapchat-i asko zor dio. Argazki suntsikorretako aplikazioak arrakasta itzela du gazteen artean. Snapchat-en hasierako planteamendua zen bere erabiltzaileek argazkiak argitaratu zitzaketela bere jarraitzaileentzat denbora-epe labur batean, horren ondoren desagertuz. Instagram-ek gauz bera egin zuen bere Stories-ekin. Honek, ordea, ez zuen Snapchat-en beherakada ekarri.
- Skype
Nork ez du inoiz Skype erabili? Microsoft-en produktu honek ohorezko toki bat betetzen du oraindik. Kokapen honek, hala ere, ez dio zapore gozo bat uzten Satya Nadella-ren konpainian, izan ere honek ez zuen jakin bere postu hegemonikoa aprobetxatzen komunikazioko plataforma nagusi bezala finkatzeko, berreskuraezina den tokia utziz bere lehiakideei, Messenger eta WhatsApp-i.
- TikTok
Zerrenda honetako agerpen harrigarri bat da aplikazio txinatarraren zazpigarren postua. Nerabe askoren gogokoena da, baina 2014an atera zen, zerrendan ateratzen diren guztien ondoren.
e World aldizkarian ateratako berria da.