ANELek eta Laboral Kutxak lankidetzarako akordio bat sinatu dute. Beste helburu batzuen artean, hitzarmen horrek xede du ahaleginak batzea kooperatibismoa sustatzeko Nafarroan. “Erronka da eredu kooperatiboaren zeregina indartzea gure komunitateko garapenean”, adierazi du duela gutxi ANELeko lehendakari Ignacio Ugaldek. Horretaz aparte, Gizarte Ekonomiako enpresen behar eta ezaugarri zehatzetara bideratutako finantzaketa erraztea da hitzarmenaren nahi bat; izan ere, enpresa horiek pertsonak dituzte oinarri.
Zentzu horretan, nabarmengarria da bi entitateek gara ditzaketen sinergiak eta enpresa-eredu horri buruz duten ezagutza; izan ere, Laboral Kutxa kredituko kooperatiba bat da, eta ANELek Nafarroako Gizarte Ekonomiako enpresak ordezkatzen ditu.
Modu honetan, akordioak eskaintzen du sarbidea erraztea finantziaziora, ahalik eta baldintza onenetan, kooperatibei eta lan-elkarteei. Halaber, ondorengoan zentratzen da: “Ekonomia Sozialeko enpresa berrien sorkuntza bultzatzea, Nafarroako ehun enpresariala indartzeko modu bezala”, gehitu du Ugaldek.
"Hori lortzeko, garrantzitsua da ere gazteek eredu kooperatiboa ezagutzea eta horren gain interesa izatea", esan du ere ANELeko presidenteak. Hori dela eta, hitzarmenak Hasi Gazte Sariaren hedapena bultzatzen du ere. Hasi Gazte Sariak azkenaldian gazteek sortu eta sustatutako Ekomomia Sozialeko proiektuen eta Ekonomia Sozialeko enpresen ekimenak aitortzen ditu.
Laboral Kutxan uste dute badela banka egiteko beste modu bat, eta, hain zuzen ere, pentsaera horrek baldintzatzen ditu bere eguneroko erabakiak.
Diren-direnetik sortzen da bere egiteko modua, eta badakitelako bere bezeroek beste modu bat dutela bizitzeko, lan egiteko, ekiteko, sortzeko eta bizitza ikusteko.
Laboral Kutxan, egiteko modu paregabea, pertsonala eta propioa aurki daiteke. Bezeroekiko harremanean oinarritua, gardentasuna eta konfiantza lehenetsiz, eta tratu hurbilez eta pertsonalizatuz jorratua.
Etorkizunera begiratzen duen erakunde berritzailea da. Garapen kolektiboarekin konprometitua, alderdi ekonomikoan nahiz sozialean. Bestelako erakunde bat, sinesten duena beti dagoela beste modu bat.
Zentzu horretan, gestioaren eta zerbitzuaren kalitatea lehiakortasunerako elementu bereizgarritzat hartzen du, efizientzian eta errentagarritasunean toki egokian egotea eta bezeroak eta bazkideak gogobetetzea lortzeko.
Entitatea MONDRAGON korporazioaren barruan dago, eta korporazioko erakundeen jarduerari laguntza berezia emanez gauzatzen du, batez ere, gizartea sustatzeko hartuta duen konpromisoa. Halaber, gizartearekiko konpromiso hori bere jarduera-lurraldearen garapen ekonomikora eta soziokulturalera ere bideratzen du; Euskal Herriaren kasuan, euskarari eta euskal kulturari arreta berezia eskaintzen die.
Misioa betetzeko, Entitateak konpromisoa hartu du bere lan-bazkideen garapen profesionalarekin eta horien artean konfiantzazko giroa sortzearekin, berrikuntza, talde-lana eta bazkideen partaidetza aktiboa suspertzeari begira.
Horretarako, aholkularitza hurbil eta pertsonalizatua ematen du, eta identifikatutako negozio-segmentu bakoitzari bereziki prestatutako produktuak eskaintzen dizkio. Ez ditu, halaber, kostuak -egungo posizio bikainari eusteko asmoa du- eta berrikuntza -indar handiz bultzatuko du- alde batera utziko.
eWorld Aldizkariko albistea