Lur baxuko orbita duten 3.236 satelite jaurtitzea da ideia %95eko biztanleriari Interneta emateko. Lur planetaren ahaztutako lur zonaldeetara ere iritsiko zen.
Enpresak milaka milioi euro inbertituko ditu proiektu honetan eta aldi berean ere, milaka milioi diru-sarrera handiak lortzea espero du, sateliteek zerbitzu komertzialean sartzen direnean.
Proiektua, Estatu Batuetako Federal Communications Commission-ean (FCC) aurkeztu zen eta 3.236 satelite ezartzea du helburu: 784 satelite 590 kilometroetara, 1.296 satelite 610 kilometroetara eta 1.156 satelite 630 kilometroetara. Amazonek GeekWire-ri mezu elektroniko bat bidaliz baieztatu du proiektua, eta jakinarazpenean “sortasun baxuko konexioa eta abiadura handia ahalbidetu duela proiektua dio” eta epe luzerako proiektu bat dela ezagutzera eman dute ere. Kruiper proiektuak 56 gradu hego latitudean eta 56 gradu ipar latitudean dauden herrialde guztiei Interneta emateko helburua du, hau da, munduko biztanleriaren %95ari.
Amazonen hitzetan, orain FCCk hurrengo pausua eman beharko du, Estatu Batuetako Federazio honek jadanik dauden beste sateliteekin satelite berriak oztopo egingo duten edo ez baieztatu behar duelako. Bestetik, ez dago argi Amazonek berak egingo dituen sateliteak edo beste enpresaren batek.
Adi egon beharko gara proiektu honi buruz gehiago jakiteko, zalantzarik gabe oso interesgarria eta handinahikoa baita.