Berriak

Algorithms have won the MotoGP World Championship

Datuak dira MotoGP Mundialean lehiatzen direnak. Dena datuekin azaldu daiteke. Motorrek daramaten 40 sensoreek milaka datu lortzen dituzte: bizkortasuna, gurpilen tenperatura, balaztatzea, bibrazioak, motorraren mugimenaudak, gurpilaren bueltak minuturo, gasolina tanta bakoitza nola erabiltzen den… etab. Ia edozein gertaera datuetan neurtu daiteke eta datuen arabera lehia garatzen da.
 
Yuri de Cassanek Ducatiren Hospitality arduradunak dio, “motorrak ordenagailu bat izango balitz bezala ulertu behar dela”. Boxean sartzen direnean, kable bat sartu eta datu guztiak zerbitzarira bidaltzen dira. Momentu horretan, datuen ikerketa azkarra egin eta erabakiak hartzen dira.
 
Datuak deskargatzen direnean NetApp bitartez Italiara joaten dira. Han, Bolonian, ingeniariak datuekin denboraldi horretarako edo hurrengorako motor berri bat prestatzen hasten dira. Lehiaketa bakoitzean, motor bakoitzak 30 GB sortzen ditu. Hau da, Ducatik adibidez, asteburu bakoitzean 360 GB datu ditu, momentuan gorde eta babestu behar dituenak.
 
Datuak momentuan behar dira, gehienak. Hainbesteko garrantzia ez dutenak, geroko gordetzen dira eta denak, erreminta ezberdinekin eta enpresa bakoitzak dituen algoritmoekin datu guztiak ustiatzen dira.
 
Ingeniariek datuetan ikusi dutenarekin motorra programatzen dute eta adimen artifizialak martxan jartzen du. Nahiz eta datuek dena esaten duten, sentsazioak oso garrantzitsuak direla diote Ducatiko ingeniariek. “Motorrean ibiltzen den gidari batek esaten badu motorra poliki doala, kasu egin behar zaio ere, nahiz eta datuek hori ez esan”. Sentsazio eta datuen arteko nahasketa bat egitea beharrezkoa da dena ondo joateko.
 
Informazio-iturria: retina.elpais.com

Multimedia

GLOBAL SCIENCE NAFARROA

Ikasi Nafarroan egiten den zientzia, SINAI

Daisy Wang, Representing the World Digital Economy Forum in Europe

Smart & Green Ikastaroa Fundazioa EHUko udako ikastaroak

Iraunkortasun aplikatuaren haustura, hezkuntzaren, teknologiaren eta hiriaren bidez mundua aldatzeko. EMOZIOTIK ERALDAKETA DIGITALERA

Zeren zain zaude? Eman izena

https://www.uik.eus/es/curso/smart-green-disrupzion-jasangarria-apena-mundua zehar-hezkuntza-teknologia

Jorge Toledo. EBko enbaxadorea Txinan

Europako Eguna Txinan  

BISITA - TXARTELA

Blockchain Errioxaren jardunaldia

Montse Guardia Güel, Eduardo Aginako, Luis Garvía eta Javier Sánchez Marcos

Facebook edo erronka handiak

"Marten koloniak promes egin zenizkidaten; horren ordez, Facebook lortu nuen".
Berri gehiago

Geure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobetzeko.
Nabigatzen jarraitzean, ulertzen dugu gure cookie-politika onartzen duzula.